Dokumentuaren akzioak
Erdi Aroko herri bat aurkitu dute Pancorbon
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Patrimonio y Paisajes Culturales ikertaldea izan da antzinako herria aurkitu duena, Pancorbon dago, Burgosen. Pancorboko haizpitarte estrategikoan burutu da abuztuan eta irailean. Goi Erdi Aroko Santa Marta gaztelua eta haren gotorra identifikatzea izan da helburua.
Santa Marta gaztelua IX. mendeaz geroztik ageri da iturrietan, al-Andalusen eta Asturiaseko erreinuaren gatazketan, esate baterako, baina orain arte ez da azterketa arkeologikorik egin aztarnategian. 2014ko uztailean egin zen lehen balorazio arkeologikoa horretarako teknika geofisikoak erabiliz, Oviedoko Unibertsitateko Hydro-Geophysics and NDT Modelling Unit-arekin lankidetzan.
Mota guztietako eraikuntzak detektatu dira azken asteetan Erdi Aroko esparru gotorrean georadar eta tomografia bidez egindako azterketetan, horren emaitzak dira, Goi Erdi Aroko gaztelu horren oinetan herri zabal bat zegoela argitzea izan da. 6.000 metro koadro baino gehiagoko herri bat zen eta inguruan Erdi Aroko harresi bat zeukan. Oso ondo kontserbaturikko etxeak aurkitu dira herrixkan, hori dela eta, Erdi Aroko komunitatearen inguruko xehetasunak aztertu daitezke, baita ere.
Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Erdi Aroko Pancorboko herria aurkitu dute.