Dokumentuaren akzioak
Badugu #txiotesia2 lehiaketako epaimahaia!
Azaroaren 18an ikertzaile euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia2) lehiaketa ospatuko dugu.
Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.
Doktoregaiei edo doktoreei (2011/2014 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarrienari 500€ eta Txiolari originalenari 300€.
Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia eta hauexek izango dute txioen balorazioa egiteko ardura:
- Ainhoa Latatu (@tatutxiki): Doktorea mikrobiologian, UEUko Goi Mailako Prestakuntzaren arduraduna eta UEUkidea.
- Iñaki Larrea (@ilarrea): Doktorea hezkuntzan, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatean.
- Itziar Aretxaga (@ItziMex): Doktorea astrofisikan, ikertzailea eta Mexikoko Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalaren Astrofisika Saileko burua.
- Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz): Euskal Filologoa, soziolinguista, ikertzailea eta telebista aurkezlea.
- Koldo Garcia (@koldotxu): Doktorea genetikan, ikertzailea UPV/EHUn eta UEUkidea.
Apuntatu agendan azaroaren 18a eta animatu zaitez zure tesia 6 txiotan azaltzera! Ikusi lehiaketako oinarriak.