Dokumentuaren akzioak
Materialen zientziaren eta teknologiaren II. kongresua antolatu du Polymat ikerketa institutuak
Materialen arloan aldaketa zientifiko eta teknologiko ugari egin dira azken urteetan, eta etorkizunean izango diren aldaketak ardatz hartuta Materialen Zientzia eta Teknologia II. kongresua antolatu du Polymat ikerketa institutuak.
Donostian ospatuko da uztailaren 3an eta 4an eta bertan landuko dira besteak beste materialen sintesia eta karakterizazioa; prozesaketa, materialen propietate fisiko-kimiko eta teknikoak; aplikazioak, erabilpen industrialak eta ingurumena; eta simulazioa eta modelizazioa.
Kongresuan hitzaldiak eskaintzeko deialdia ireki dute eta nahi duenak martxoaren 28ra arte du hizketaldien laburpenak bidaltzeko aukera.
Lan osoen bidalketa, ostera, maiatzaren 23rako egin beharko da eta izen-ematea online egin daiteke ekainaren 10era arte.
(Iturria: UPV/EHU)