Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da: #txiotesia4

Dokumentuaren akzioak

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da: #txiotesia4

2018/10/02 - Unibertsitatea.net
#txiotesia4 lehiaketa 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da: #txiotesia4

Irudia: Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa (#txiotesia3-ko irabazleak)

#txiotesia4 azaroaren 20an egingo da. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea. 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta.

Lehiaketa twitter bidez egingo da azaroaren 20an eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beraien tesia 6 txiotan azaltzea. Ikertzaileen txio kateak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).

Lehiaketa 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Hauxe da parte hartzeko kontuan hartu behar duzuna:

Nori zuzenduta:
  • Tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei.
  • 2015/2018 urte bitartean (biak barne) tesia aurkeztutako ikertzaileei.
  • Aurreko edizioetan parte hartu duten ikertzaileek berriz ere parte hartzeko aukera dute.
  • Irabazle izan direnek ezin dute parte hartu.
Helburua:
  • Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.
  • Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira Unibertsitatea.net atariko "Txiotesia" atalean.
  • Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
  • Arauak bete dituzten txiolarien mezuak epaimahaikideek baloratuko dituzte.
  • Bi txiolari hautatuko dira:
    • Txiolari ulergarriena: 6 mezutan bere ikerketa lana modu borobilenean azaltzeko gai izan den txiolaria.
    • Txiolari originalena: 6 mezutan bere ikerketa lana modurik irudimentsuenean zabaldu duen txiolaria.

Sariak:

  • Txiolari ulergarriena: 500€
  • Txiolari originalena: 300€
  • Irabazle biei elkarrizketa egingo zaie Unibertsitatea.net atarian.

Astero-astero informazio gehiago helarazten joango gara: epaimahaia nor den, sari banaketa noiz izango den... eta gogoratu orain arteko parte hartzeak ikusteko "Txiotesia" atala bisitatu dezakezula.

Euskaraz egiten den izaera honetako lehiaketa bakarra da eta aurten ere lehiaketan parte hartzera edo bere berri ematera animatu nahi zaituztegu! Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ataria@ueu.eus helbidera.

 

Etiketak: txiotesia4