Dokumentuaren akzioak
#txiotesia lehiaketako epaimahaia nor izango den jakiterik nahi?
Dakizunez, azaroaren 19an ikerlari euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketa ospatuko dugu.
Ikerlari euskaldunak biltzeko aukera polita izango da eta normalean ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.
Dakizuenez doktoregaiei edo doktoreei (2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarrienari 500€ eta Txiolari originalenari 300€.
Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia eta hauexek izango dute txioen balorazioa egiteko ardura:
- Lorea Arakistain (@loreaarakistain): Kazetaria, zientziaren komunikazioa lantzen du Elhuyarren.
- Ricardo Gómez (@FiloBlogia): Doktorea, ikertzailea eta irakaslea UPV/EHUko Gasteizko Letren Fakultatean.
- Lore Erriondo (@Erriondo): Doktorea, ikertzailea eta irakaslea UPV/EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
- Txema Egaña (@EgaaTxema): Doktorea, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean.
- Jon Mattin Matxain (@TxoniMatxain): Doktorea, ikertzailea eta irakaslea UPV/EHUko Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean.
Apuntatu agendan AZAROAK 19 eta animatu zaitez zure tesia 6 txiotan azaltzera! Ikusi lehiaketako oinarriak.