Dokumentuaren akzioak
Zientzia eta bertsoa bat eginez
Joan den larunbatean, irailak 26, "Jakinduriek mundue erreko dau" ekitaldia ospatu zem Bilboko Bizkaia Aretoan, sare sozialetan oihartzun handia izan du gainera. Umap-eko lehen joeretan ibili zen egun osoan zehar eta bertaratu zirenek idatzitakoaren arabera errepikatu beharreko ekitaldi bat izan zen, esperimentu bikaina.
Hitzaldi laburrak ematea izan zen helburua, hamar bat minututakoak eta argia, astronomiaren egoera, adimen artifiziala edota gure hizkuntzan bereizgarria den ergatiboa izan ziren gaiak. Kike Amonarrizen laguntza izan zuten bertsolariek gaiak deskodetu eta errima eta doinua txertatzeko.
Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileak, Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea eta Itziar Laka hizkuntzalaria eta UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea izan ziren zientzialariak. Bertsolariak, ordea, Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
Hemen dituzue egun horretan Twitter bidez idatzitako mezuak: #bertsozientzia