Udako Euskal Unibertsitateak, UEMAk, Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, UPV/EHUren babesarekin, “Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak. II” jardunaldiak antolatu dituzte datozen otsailaren 5ean eta 6an, Donostiako Carlos Santamaría zentroan.
Jardunaldien helburua da hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarrian sakontzea.
Hizlarien artean Iñaki Iurrebaso (Soziolinguistika Klusterra), Imanol Esnaola (Gaindegia), Xavier Vila eta Eva Pons (Universitat de Barcelona), Iñigo Urrutia (UPV/EHU), Iratxe Arriola (DOT-Desazkundea), Itsaso Olaizola (Ekogunea) eta Igor Ahedo (UPV/EHU) adituak izango dira.
Matrikula doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Izena emateko eta informazio gehiagorako: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/751/Lurraldea%2Beta%2BHizkuntza.%2BErronkak%2B%2526%2BTresnak.%2BII.%2BJardunaldiak.