Euskal Herriko Unibertsitateak itzulpen oso interesgarria argitaratu berri du: Hiri-formaren historia. Industria Iraultza arte, A. E. J. Morris arkitekto eta hirigile ingelesaren lan klasikoa.
452 orrialdeko liburua dugu Hiri-formaren historia, plano eta eskema anitz eta kalitate handikoak biltzen dituena. Hirugarren edizio eguneratua da itzuli egin dena, eta, horrez gain, euskarazko argitalpenak Euskara-Ingelesa eta Ingelesa-Euskara hiztegi labur baina erabilgarria ere eskaintzen digu amaieran.
Oso liburu gomendagarria da hirigintzako eta geografiako ikasleentzat, baita hiriaren fenomenoan sakondu nahi duen edozein profesionalarentzat ere. Manuel de Solà-Morales hirigilearen Hiri-hazkunde motak liburuaren itzulpena eta gero, Hiri-formaren historia hirigintzako euskarazko gure apal hutsa zerbait gehixeago janztera dator.
Ibai says:
Buaaa!! Liburu hau mundiala da! Arkitektura eta hirigintzaz harago, gizateriaren laburpentxo polita egiten du. Benetan gomendagarria! Eta itzulpena, oso pozgarria! Nork egin du itzulpena? Eskola egon da tartean? Liburu denda normaletan egongo da eskuragarri?
Unai Fdz. de Betoño says:
EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena izan da. Itzultzaileak Elhuyar Fundazioko Mikel Babiano, Saroi Jauregi eta Sagrario Barandiaran izan dira.Hizkuntza-begiralea Juan Kruz Igerabide izan da.Begirale teknikoak Bixente Taberna eta biok izan gara.Liburu-dendetan egongo da salgai, noski. Durangoko Azokan bazegoen.
Ibai says:
Jeje…wikipediako artikuluetan gaztelerako bertsiotik neure kabuz egindako itzulpenak zuzendu beharko ditut…ay amaaa!!!