Aranzadi Zientzia Elkarteak datorren asterako antolatu duen hitzaldi interesgarriaren berri eman nahi dizuegu.
Handiago ikusteko, sakatu gainean
Patricia Rodriguez Alomák emango du “Hirigintza eta zaharberritzea Habanan” izenburupean. Patricia Rodriguez Habana Zaharreko Hirigintza Planaren zuzendaria da.
Hitzaldia Donostiako Arkitektura Eskolako paraninfoan izango da, datorren ostegunean, azaroak 4, eguerdiko 13:00an.
Aperitibo bezala, cubainformación telebistak duela bi urte Planaren inguruan egin zion elkarrizketa duzue ikusgai.