Erronka berriak

Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin badakigu lan tresna dela baina denoi gertatzen zaigu, bat baino gehiagotan gainera, sagarrari koska egiten diogu.


 


Messengerra, egunkariak, jokoak, denetarik! mundu bat hortxe eta zu klase aspergarri batean. Beste egoera bat ere sortzen da, “honek behin aspertu zidan” beraz, ez diot berriz kasurik egingo. Eta gaia interesgarria hala ez, sarea hortxe. Hau gehienetan interesgarria da. Wifi bandak aurrerapenak ekarri ditu baina hainbat klasetan irakasleak ez daki ezta zer egin atentzioa erakartzeko! Zenbat irabazten da Wifiarekin?  Eta zenbat galdu?


 


Irakaslea izango banintz ziur naiz ez nukeela ordenagailuak erabiltzen utziko. Ariketa solteak egiteko egokiak dira, baita hainbat webgune edo datu begiratzeko ere. Dena dela, uste dut HUHEZIn era erabilgarrienean mugitzen hasi direla mundu hau. Berrikin argitaratu zituzten gomendioetan (Etorkizuneko kazetaritzak) blogak irekitzeko gomendatzen zieten ikasleei eta hori sustatzeko, entzun dudanez, zenbait ikasgaietan, blog bat irekitzea eskatzen da. Orain komunikazioko ikasleek bere burutazioak idazteko lekua izango dute, besteekin komunikatzeko. Harreman berriak egiteko, jendea ezagutzeko…

 

 Erronka berriek aukerak zabaltzen dituzte eta hauek aprobetxatzeko gaitasuna da garrantzitsuena. Azken batez, eta Inazio Mujika Iraolak esan zidan lez, blogak dira euskarak garaiz hartu duen trena.

Iruzkinak (5)

  •     “Wifi
    bandak aurrerapenak ekarri ditu baina hainbat klasetan irakasleak ez
    daki ezta zer egin atentzioa erakartzeko! Zenbat irabazten da
    Wifiarekin?  Eta zenbat galdu?     Irakaslea izango banintz ziur naiz ez nukeela ordenagailuak erabiltzen utziko.”Esaten duzunez irakaslea izango bazina ez zenuke ordenagailurik erabiltzen utziko. Zergatik? Ikasleen atentzio ez galtzeko? Nire sasoian, ordenagailurik ez genuen klasean eta, hala eta guztiz, irakasleek ez zuten klase osoaren atentziorik bereganatzen. Interesgarria ez bazen klasea, burua beste toki baten izateko ez da ordenagailua edo Internet tentaziorik behar. Baina ikusita zuen kasuan lantresna hau erabiltzen duzuela, zergatik ez integratu ordenagailuak eta sareak ahalbidetzen duena klaseko dinamikara? Tresnak ez dira gaiztoak edo kaltegarriak, guk egiten dugun erabileran dago gakoa. Mezuan zeuk esaten duzunez:  “Erronka berriek aukerak zabaltzen dituzte eta hauek aprobetxatzeko gaitasuna da garrantzitsuena.”  Beraz, ez dezagun atea ireki orduko, itxi.  Teknologia berriak ematen dizkiguten aukerak aprobetxatu eta integratu Unibertsitatean, ikasle eta irakasleak. Ez dakit trena garaiz hartuko dugun jadanik, baina hartu beharko genuke behintzat.

  • Egia esan ez nago guztiz ados. Koadrilako hiru kide Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ikasten dute. Kontatu izan didatenez eskolan ikasleek ez dute hitz besterik egiten, irakasleek haien azalpenak eskaintzen dituzten bitartean. Zer esan nahi du honek? Berdin du portatila izan edo ez izan. Ikasleen ohitura orokorra ez entzutea da. Portatilak -dituen abantaila guztiak alboratzen baditugu- atentzio falta hori errazten duela esan genezake. Noski, Historiako eskola baten aurrean nik ere nahiago dut egunkaria irakurri, eta zuk Iñaki? Honekin noski ez dut adierazi nahi ikasleen azalpenak ez entzutea errespetu falta ez denik.

  • Kaixo, Mairu:

    Guztiok atentzioa galtzen dugunaren premisatik hasi nintzen idazten. Zure sasoian ez zeneuzkaten ordenagailuak eta irakasleek ez zuten klase osoaren atentziorik bereganatzen. Garaiak aldatu dira eta iritzi honen bidez adierazi edo salatu nahi dudana da sarritan ikusten dudan egoera. Bost sei pertsona parte hartzen (askoz jota) hirurogei pertsonako klase batean! Besteak messengerren-ean, minijuegos.com–en edota emailak bidaltzen. Egunero ikusten dudan egoera da.

    Niretzat klase kideen partehartzeak aberastu egiten gaitu bai gu baita klasearen dinamikotasuna ere. Horregatik, gehiegi galtzen dugula deritzot. Amarrillolimonekin bat nator, gure esku dago, gure ardura da bai baina egunero bizi dudan egoera denez, oso posizio teorikoa dela uste dut.

    Erronka berriek aukerak zabaltzen dituzte eta hauek aprobetxatzeko gaitasuna da garrantzitsuena. Horregatik, HUHEZIren kasu konkretua aipatu nuen era egokian egin dutela uste dudalako. Teknologia erabiltzea edo teknologia etengabe erabiltzea?

    Gizakiak gara komunikatzeko lanabes onena eta gure gaitasunak erabili behar ditugula uste dut. Komunikatzeko tresna da ordenagailu ona da baina bakoitza gure ordenagailuan sartzen garenean inkomunikatu egiten gara (pi-pi-pi-pi). Klasean inkomunikazioa saihestu behar genuke.

  • Aupa berriz Iñaki. Egia da klaseetan jende gehiagok parte hartuko balu, zerbait aberatsagoa izango zela. Baina zuk bizi duzun egoera, guk ere bizi izan dugu orain dela hogei urte. Gure klaseetan, bataz beste, 120-100 ikasle egoten ziren eta ordenagailurik ez, baina zenbatek parte hartzen zuten? Filosofiako klaseetan hiru-lauk, ekonomian sarri askotan gutxiagok. Besteok zertan ibiltzen ginen? Irakurri, beste irakasgaietako apunteak pasatzen, ondokoarekin hitz egiten, marrazten, gurutzegramak egiten, aldizkariak ikusten. Ez zait egiten arrotza bizi duzun hori.Niretzat behintzat, teknologia berriek gauza asko ahalbidetzen dituzten, euren artean parte hartzea, auzolana, interaktibitatea, komunikazioa. Agian ordenagailuen bidez zure klasekideak ordenagailuarekin benetan komunikatzen dira eta inkomunikatu egiten direnak, ordenagailurik gabe ere, agian horrela egongo ziren. Huheziko irakaslea den Joxe Aranzabalek esaten zuen hitzaldi batean, Interneten bidez, sekula baino harreman gehiago dituela. Kontua da, lanabesak integratzea eta erabilera pedagogikoa gaitzea. Ikasle gehienak sarean badaude galduta, zergatik ez bideratu ikasgaiaren zerbait bide horretatik? Ikasgela digitalen esperientzia politak daude oinarrizko hezkuntzan. Zergatik ez unibertsitatean?

  • Egia Joxe Aranzabalek dioena, nik ere internet bidez sekula baino harreman gehiago ditudalako. Hala ere, harreman hauek klasetik at izatea nahiago nuke. Niretzat arazoa interneten zure interesak bilatu eta aurkituko dituzula da eta klasean agian bai, edo agian ez. Hegan egiteko erraztasun hori izatea ez zait egokiena iruditzen. Ehunekoetan hitz egingo dut: klasea %85 interesatzen bazaizu, eta, sarean aurkitutakoa %95, klaseari ez zaio kasurik egingo (ez beharrezkoa). Honek ez du esan nahi klasea interesatzen ez zaizunik,  baina mentalki at egongo da pertsona hori.
     Nire apustua erabilera zentzudun baten aldekoa da. Blogak sortzea, ariketak ahal bezain beste dinamizatzea sarea erabiliz, lan erlazio berriak sortzeko lanabesa etab. Horretarako, bai. 6 ordu egunean, ez. Ez dut uste ezertarako ona denik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude