UEUko Ekonomia Sailak, Berbaro Elkarteak eta Plateruena Kafe Antzokiak elkarlanean antolatuta, EKAI CENTER erakundeko kidea den Adrian Zelaiak hitzaldia emango du Durangon, maiatzaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan. Hitzaldiaren izenburua: “Toki garapena krisi garaian: planteamendu bat Durangorentzat”. Hitzaldian udalen eta eskualdeen garapenari buruzko argibide orokorrak emango dira (Toki Garapena), Durangalderako zenbait jarraibide proposatuz.
EKAI CENTER politika publiko sozio-ekonomikoa lantzen duen fundazioa da: EKAI CENTER-en zenbait lan unibertsitatea-net-eko Otarrean atalean ikusgai dituzue. Beren irakurketa gomendatzen dizuegu. EKAI CENTERen ekoizpena zabala da benetan eta bere mezua oso zuzena eta argia.
Adrian Zelaia, UEUko Ekonomia Saileko kidea da: zuzenbidean doktorea, Mondragon Taldean aritu izan da zuzendaritza lanetan. Egun, EKAI CENTER erakundearen presidente exekutiboa da. UEUrekin hainbat lan argitaratu ditu, kooperatibismoarekin eta politika ekonomikoarekin lotuta.
Durangoko hitzaldia antolatzeko, bertako eragileen laguntza ezinbestekoa izan da. UEUtik eskerrak eman nahi dizkiogu, bai Berbarori, bai Plateruenari, saio hau prestatzen eskeinitako elkarlanagatik.
Laburbilduz: bere izaera praktiko eta zuzenagatik, maiatzaren 29ko hitzaldia oso interesgarria izan daiteke Durango aldeko herritarrentzat nahiz eragile sozial eta politikoentzat.
UEUko Ekonomia Saila says:
Kontutan hartu beharrekoa: EKAI CENTER-en hitzaldia toki garapenaren ingurukoa izango da, hau da, udalen eta eskualdeen garapen ekonomikoaren ingurukoa. Beraz, bertatik atetarako planteamenduak Durangorentzat ezezik, Durangalderako ere izango dira aplikagarriak.
UEUko Ekonomia Saila says:
Hitzaldiaren aipamena Ekai Center-en “Tokiko Ekonomia” blogean: http://tokikoekonomia.blogspot.com.es/2013/05/ekai-center-durangon-toki-garapena.html.