Joseba Tobar Arbuluk, UEUko Ekonomia Saileko kideak, bere azken argitalpena aurkeztuko du, Larrabatzuko Literaturia jaialdian: Diru Teoria Modernoa eta Finantza-Ingeniaritza. Hitzordua, bihar, ekainaren 1ean, Larrabetzun, 14:00etan.
Joseba Tobar Arbulu, UEUko Ekonomia Saileko kidea da, lanbidez UPV/EHUko irakaslea. Formakuntzaz ingeniaria, baina bokazioz zein gogoz ekonomialaria. Urtez luzez aritu izan da ekonomiaren inguruan ikertzen, batez ere makroekonomiaren eta moneta-politiken inguruan. Zehazki, egungo finantza-kapitalismoak ekonomia errealaren gainean duen eragina ikertu du, menpekotasun harreman hori aurre egiteko asmoarekin.
Bere blogaren bitartez, 2006ko azaroaz geroztik landu dituen ideien berri izango duzue. Horrez gain, Unibertsitatea.net atariko Otarrea dokumentuen biltegian, bere “working paper” guztiak ikusgai dituzue modu askean. UEUk you tuben duen txokoan ere 2012ko ekainean eman zuen hitzaldia ere baduzue: “Krisia induzitua izan da“.
Diru teoria modernoa eta finantza-ingeniaritza liburuan, Josebak bere azken urteetako lanak biltzen ditu, zehazki, Diru Teoria Modernoaren inguruan bildutako ezagutza. Teoria horren oinarriak aztertu ondoren, DTMa Eurolandiaren kasuari aplikatzen du, egungo krisiaren testuinguruan. Aipatzekoa da Eskoziari, Islandiari eta Kataluniari egiten dien erreferentziak eta batez ere, Euskal Herriaren kasuan proposatutako neurriak.
Beraz, bihar baduzue aukera lan honen berri zuzenean izateko. Informazio gehiago, UEUren Buruxkak.org webgunean.
UEUko Ekonomia Saila says:
Fizkiozko literatura, literatura errealaren kontra. Fizkiozko ekonomia, ekonomia errealaren kontra. Ikus Joseba Tobar-Arbuluri Hamaika Telebistan egin Zioten elkarrizketa, UEUrekin argitaratu duen liburua aurkeztuz (http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/2278/Diru%20Teoria%20Modernoa%20eta%20finantza-ingeniaritza.html): http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=2MmAcZ6urKg#!.