Gaur bertan osagileak, osasun-azterketa egiten zidan bitartean:
- Ah, irakaslea zara! Eta zer ematen duzu?
Nik:
- Munduko ekonomia.
- Mm… Ederto… 😉 Badugu norbait ekonomia-krisitik nola atera irakasten…
- Tira, egia esan, ez dut ekonomia mota hori irakasten… 🙁
- Eta zer, bada?
- Ekonomia ondo joan ala txarto joan, zoriontsuago izaten.
- Nola egin daiteke hori?
- Barnealdeari begiratuz; adibidez, kontsumoaren aurrean adimen maila desberdinak ditugula adituz gero, une oro nondik sentitu erabaki dezakegu.
Tarte bat egin da elkarrizketan, doktorea bere gauzetan zebilelarik. Nik, bitartean, hau nuen buruan:
- Azken batean, maitasun kontua da. Kontsumoan, lanean eta harremanetan banaketara edo zeurekoikeriara zaramatzaten adieren menpekoa bazara, zorigaiztoko amaituko duzu (nahiz hasieran plazer itzelak baina iragankorrak lortu). Aldiz, munduarekiko eta jendearekiko batasunera eta maitasunera zaramatzaten adimen mailen nagusi egiten bazara, zoriontsua izango zara ezinbestean (eta plazera iraunkorra izango da).
Tartea amaitzean, hau esan dit osagileak:
- Nire Frantziako lagun batek ekologiari eta ekonomiari buruz argitaratu du lantxo bat. Badu zerikusirik zurearekin?
- Jakina! Inguruneko bizitza zapuzten duen jendea ez da inoiz epe luzean zoriontsu mantendu.
- Eta zuk zabaltzen al dituzu ideia horiek?
- Noizbehinka, libururen batean edo bestean kapitulu gisa; berriki, Estatu Batuetako aldizkari zientifiko batean artikulu bat onartu didate; eta etorkizunean (proba mediku honen arabera kar kar) liburu zabal batean amaituko dute.
Goizeko hamarretan ez nekien bi ordu geroago UEUk ideien laburpen bat blog honetan eskegitzeko aukera eskainiko zidala… Zuk orain dakizun bezala.
“Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du”
Oharra: Xabier Renteria Uriarte UPV/EHUko ekonomia irakaslea da, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Horrez gain, UEUko Ekonomia Saileko kidea ere bada (informazio gehiago, hemen).
Iruzkinak (1)