Mosler hasiberrientzat

Hona hemen Mosler-en lanez jabetu nahi duten hasiberrientzat zenbait zantzu, Mosler-ek berak emanda.

(i)                Hasi  linkean dagoen liburuxka irakurtzen[1].

(ii)              Gero joan ‘ezinbesteko’ irakurketara[2].

Gogoratzekoa: gobernuaren edozein tamainatarako, badago zergen ‘maila zuzena’, zeina barneko enplegu osoari baitagokio[3].

Halaber: moneta subiranoko herrialdeetan, zergak eskari agregatua erregulatzeko erabiltzen dira, eta ez errenta publikoa, per se, igotzeko.

Oparotasun globalari dagokionez[4],

a)      Enplegua: langabezia eskaria agregatuaren gabeziaren ebidentzia da.

b)      Eurolandiarako proposamena: EBZ-tik gobernu kideei BPG-ren %20ko banaketa per capitako oinarrian.

c)      Bankuak: Banku bati fondoak hornitzeko, bizitzeko lan egiten duen jendeari ez kentzea dirua, ordainketa egin ditzaten eta krisi finantzarioa behetik gora konpontzearren.

Mosler-en proposamenak ez dira gastu arbitrarioari buruz. Zergak mozteari eta jendearentzako errentak indarberritzeari buruz dira. Afera ez dagokio gobernu gastuari, bizitzeko lan egiten duen jendearen zerga mozteari baizik.

Nominaren zerga jaiak gastu ahalmena gehituko du eta kostuak jaitsi, biak. Hortaz, gastuak hasten direnean, deflazio ondorio pixka bat lortuko da.

Beste aldetik, job guarantee (edo lan bermea) lan egin nahi duen eta lan egiteko gai den edozeinentzat, 10 dolar/h-ko trantsizio lana eskaintzea da, sektore pribatuko trantsizioa errazteko[5].

(Warren Mosler txartalismo[6], edo kartalismo teoria ekonomikoaren barruan kokatzen da.)


Iruzkinak (1)

  • joseba

    Eurolandiarako proposamena:

    Beranduago, Mosler-ek %10ko banaketa proposatu zuen. Gaur egunean %8 proposatzen du, berak eta beste DTMkoek ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude