Gaia banku likideziaren erregulazioa da.
Hona hemen Ingalaterrako Bankuko gobernadore Mervyn King-ek, Bretainia Handiko BZko nagusiak, esandakoa[1]:
“This was a compromise between competing views from around the world.”
“For the first time in regulatory history we have a truly global minimum standard for bank liquidity.”
Bere aldetik, EBZ-ko presidente Mario Draghi-k maileguz emateari buruz zenbait aldaketa proposatu ondoren, King-ek honela bukatu zuen, susperraldi orokorra finantzatzeko asmoarekin:
“The new liquidity standard will in no way hinder the ability of the global banking system to finance a global recovery.”
Hona hemen Mosler-en iruzkinak:
a) Bankugintza neurri orokorrak ez du inolako zentzurik
b) Banku Zentral bakoitzak, berberak ziurtatzen dituen bankuengatik kezkatuta egon behar du, ez besterik
Izan ere,
(i) Likidezia lortzeko, norberaren BZ-ra jo behar da
(ii) Baina azken puntu hori ulertuko ez den bitartean, aipatutako txorakeriak bezalakoak jasango ditugu
Ander says:
Beraz krisitik ateratzeko irtenbide bakarra EBZak euroak sortzea da euroguneko bankuen eta altxor publikoen pasiboetan kreditatuz???!!!! Ta zergatik ez du EBZak hori egiten???!!! Noren interesen alde jokatzen ari da EBZak???!!!!
joseba says:
Oso ongi, Ander.
Zantzua:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/
Galdera oso onak.
Nor da nagusi EBn? EBZ ala Alemaniako Bundesbank?
Zantzua:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/12/08/randall-wray-k-eurolandiaz-berriz/
Agian Alemaniako Bundesbank-i galdetu beharko litzaioke!
Zantzua:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/08/09/nor-da-nor-whos-who/
Gomendio bat: entzun adi zer dioen EBZ-ko nagusiak, eta gero zer gehitzen duen Bundesbank-eko nagusiak edo/eta Merkel andreak.
Zantzua:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/09/17/ebz-europako-bankuak-eta-bundesbank/
Ander says:
EH independiente batek edo Catalunya independiente batek ez du inolako zereginik EB baten barruan… balizko estatu berri horiek moneta propiorik ez duten bitartean edo EBko moneta-politika aldatzen ez den bitartean.
Moneta-teorian sakontzeaz gain, egungo testuinguruan (subiranotasun monetariorik gabeko EHa), beste ikerketa-ildo honi ere heldu beharko genioke: zelan arindu krisiaren eragin negatiboak gaur egun euskal herriek duten eskumen fiskalen eta ekonomikoak kontutan hartuta.
Besterik gabe, mila esker blog honen bitartez egiten duzun gizarteratze lanagatik.