Hona hemen Mosler-en AEBetarako (baita Job Guarantee delakorako ere) proposamen eguneratuak[1], proposamenen lerro nagusiak:
1) FICA[2] erabat geldiaraztea.
Enplegatuen FICA ez ordaintzeak gastua indarberritzen du, outputa eta enplegua babesten dituelarik.
Enpresen FICA ez ordaintzeak laguntzen du kostuak beheratzeko, zeinak testuinguru lehiakor batean, kontsumitzaileentzako prezioak gutxitzen baititu.
2) Gobernu federalak estatu kideei per capita-ko oinarrian 150 x 109 dolar banatzea beraiek konkor gainean edukitzearren.
3) 8 dolar/orduko trantsizio lanpostutarako finantza federala, lan egin eta lan egiteko gai den edozeinentzat, langabeziatik sektore pribatuko enplegurako trantsizioan laguntzearren.
Inflazio arazoa: narraz fiskala kentzen denean, FICA alboratuz eta estatu kideentzako finantza emanez, ‘ongi ez etorri’ inflazio gisa ikusiko den arriskuak Kongresuari galga jartzeko eragin diezaioke, langabezia %5 baino gutxiagora iritsi baino askoz lehenago, 8 dolar/orduko trantsizio enplegukoa martxan eduki gabe, nahiz eta FICA eteteak enpresen kostuak jaisten lagundu.
Hedatze batean, 8 dolar/orduko enplegu eskaintzak sorturiko ‘enplegatutako lan indar tope stockak’ prezio finkatze handiagoa erakutsiko du gaur egungo langabezia erabiltzearen praktikak dakarren prezio finkatze modua baino.
Gobernu federalak nahasketa hori sortu zuen, kreditu baldintzen aldaketa permitituz, eta ondorioz, zergapetze ondoren, jende gehiago ez-enplegatu gisa egotean gobernuak nahi zueneko mailan baino.
Orain, politika zuzena hauxe da: FICA zergak etetea, estatu kideei beraiek konkor gainean egoteko behar duten laguntza luzatzea, hots, gobernu federalak sorturiko konkor gainean, baita gobernu federalaren politikak sorturiko ez-enplegatuei aipaturiko trantsizio lana hornitzea, jendea sektore pribatuko enpleguan berriz egoteko, ongi antolaturiko modu batean, ‘ez-inflaziogile’ era batean.
8 dolar/orduko proposamena (edo Job Guarantee delakoa) erabat sendoa da MMT-ren (hots, DTM) ikuspegitik. Badirudi, zenbait kritikarik ez dutela ulertu moneta monopolio publikoa denik, Full Employment and Price Stability[3]lanean, eta, oro har, Mandatory readings delakoan[4] azaltzen den moduan.
Bai, eskari agregatu berrezar dezakegu FICA etetearekin eta estatu kideei finantza laguntza luzatzearekin, baina Mosler-ek gehituko luke 8 dolar/orduko trantsizio enplegua, output errealaren maila altuagoak eta ‘inflazio presio’ baxuagoak hobetzeko.
Noski, helburu publikorako azpiegitura publikoen finantzaketa babestu behar da. Hauxe da, hain zuzen ere, gobernuaren arrazoi nagusia, eta erabat finantzatuta egon behar du, behar den moduan.
4) Energia kontsumoa behera gordetzeko energia politika bat, BPG-a handitzen dugun heinean, bereziki gasolio gordin produktuei dagokienez.
Mosler-ek segitzen duenez, agian proposamen horiei segituz zer gertatzen den baino garrantzitsuagoa da zer gertatzen den baldin eta proposamenak ez badira betetzen.
Izan ere,
Lehendabizi, gaur egungo kreditu baldintzak, mundu eskaria, zero tasa politika eta QE (Quantitative easing) delakoa[5] kontuan edukiz, badirudi gaurko defizit federala ez dela izango nahiko handia zerbait hobea ahalbideratzeko, azken urteotan ikusi dugunaren inguruko nahaspilan jarraitzeko baino.
Bigarrenez, oldarkortasun potentziala inoiz baino handiagoa da:
a) EB nola edo hala ongi samar atera daiteke EBZ-k egin behar duena eginez azken minutuan, porrota alboratzeko.
b) Petrolio prezioak laster bikoiztu daitezke baldin eta Iran-ek produkzioa mozten badu, Saudi arabiarrek mozketa hori ordezkatu baino lehen, edo prezioak gainbehera eror daitezke produkzioa Irak-etik, AEBetatik eta beste leku batzuetatik linean etortzen bada, Saudi arabiarrei gehiago mozteko ezinezko mailara mozteko bortxatuz, eta horrela, beheraldian prezioen kontrola galduz.
Hitz bitan, nahaspilaren arriskua oso handia gelditzen da, baita emaitzen aukera ere.
[2] FICA: Enplegatua eta enplegatzaileak ordaintzen duten zerga: http://en.wikipedia.org/wiki/Federal_Insurance_Contributions_Act_tax.
[5] Ikus http://en.wikipedia.org/wiki/Quantitative_easing: “…an unconventional monetary policyused by central banks to stimulate the national economy when conventional monetary policy has become ineffective. A central bank implements quantitative easing by buying financial assets from commercial banks and other private institutions, thus creating money and injecting a pre-determined quantity of money into the economy.”