Mosler heldu den martxoaren 25ean Zurich-en egongo da[1]. Bertan aurkezpen bat egingo du[2].
Hona hemen aurkezpena[3]: MMT and the Euro.
Aurkezpenean ukituko dituen puntu nagusiak honako hauek dira:
a) Maastricht-eko Ituna
Herrialde kideek beren zor nazionalak gordetzen dituzte
Urteko defizitaren muga %3a
Banku gordailuak herrialde kideek segurtatzen dituzte
Ez dago EBZren inolako babesik herrialde kideentzat
Herrialde kide berriak errenta murriztuak izango dira
Soilik EBZ ez da izango errenta murriztua
b) 1996ko Bretton Woods-eko Konferentzia
Gordailu aseguruak ez dira sinesgarriak
Herrialde kideen interes tasak merkatu indarren arabera
Herrialde kideen politika fiskala ziklikokoa
Soilik EBZ zikloen aurka aritu daiteke
Soilik EBZk banku gordailuen aseguruari sinesgarritasuna hornitu diezaioke
Banku gordailuak segurtatzen duen erakundeak bankuak ere erregulatu behar ditu
Zergatik eratu zen modu honetan?
Soilik kontsentsu politikoa lortzeko
Egitura funtzional oso batek ez luke aginduko kontsentsu politikorik
Onetsiko litzatekeen Itun bat eratzea
Ondoko egokitzapenak zirkunstantziek egoerek gidatu ditzala
c) Euro berria
Nahiko ongi lan egin zuen lehen aldian, sektore pribatuko kreditu hedatzeak babesturik
Dena txartu zen 2008ko krisiarekin, sektore pribatua atzera egin zuen heinean
Egoerek aldaketa behartu zuten, hain zuzen ere 1996ko Bretton Woods-eko Konferentzian eztabaidatu zen bezala
d) 2008 eta geroko trauma
Gordailu aseguruen sinesgarritasun ezak banku likideziaren krisiak piztu zuen
Merkatu indarrek herrialde kideen interes tasak altxarazi zituzten
Herrialde kideak bortxatuak ziren ziklikoko politikan aritzeko austeritate politikekin
e) EBk (Europar Batasuna) bi arazo zituen:
Solbentzia: interes tasak altxatu ziren, herrialde kide batzuk gai ez izanik fondoak lortzeko, edozein tasatan
Outputaren hutsunea: langabezia eta ekonomia atzera eginez
f) Solbentzia
Egoerek EBZ bortxatu zuten Maastricht-eko izpirituz haratago aritzeko
EBZk mugagabeko banku likidezia hornitu zuen, ‘berme onargarri[4]’ kontzeptua hedatuz
EBZk herrialde kideei onartu zien haien bankuek birkapitalizatzea beraien zorraren jaulki berriekin
Orain EBZ ‘behar dena’ egiten ari da, herrialde kideek beraiek fondoak izan ahal ditzaten segurtatzeko
EBZk solbentzia arazoari aurre egin zion
EBZ babeserako austeritate baldintzak ouput hutsunea zabaltzen segitzen du
g) Enplegua eta ouputa berriz eratzea
Zerga igoerekin eta gastu murrizketekin, BPG eta enplegua murrizten dira
Zerga murrizketekin eta gastu igoerekin alderantziz gertatzen da
EBZk solbentzia arazoa konpondu du
Hortaz, zein da kontua?
h) Susperraldirako oztopoak
Badago oso hedatutako adostasun defizitak oso handiak direla
Are Beppe Grillo-k dio zorra jaitsi behar dela, zor jaitsiera kentzearen bidez proposatuz
i) Arazoa
Langabezia defizit gastua txikiegia delako ebidentzia da
EBZk eta EBk austeritatea eskatzen dute fondoen truke
Ekonomiak txartzen segitzen du liskar sozialak handitzen diren heinean
EBZk ikusten du bere finantzatze rola behin-behinekotzat, eta de facto,
EBZ aritzen ari da Banku Zentral (BZ) guztiak aritzen diren moduan
BZ guztiek halabeharrez banku pasiboak babesten dituzte[5]
BZ guztiek halabeharrez zikloaren aurkako politika fiskala finantzatzen dute
TINA! There is no other way. Ez dago beste biderik!
Jende guztiak onartzen du arazoa dela zor publikoa oso handia dela
Zoritxarrez, ekonomiak jaisten ari dira defizitak oso txikiak direlako
j) MMT, hots, DTM
Moneta bera monopolio publiko huts bat da
Zergak ordaintzeko eta aurrezki netorako fondoak, azkenik, soilik gobernuaren gastutik edo mailegatzetik datoz
Baldin eta gobernuaren gastua ez bada nahikoa zergak ordaintzeko eta aurrezki netorako fondoak hornitzearren, nahi den moduan, orduan ebidentzia langabezia da
k) Erantzuna
Langabezia halabeharrez fenomeno monetarioa da
Gobernu tamaina baterako, langabezia handiaren ebidentzia hauxe da: ekonomia erabat oso gain zergapetua da
Erantzuna beti da zergak moztea edo gastua areagotzea, norberaren politikaren arabera
l) Zaborra dirua bilakatzen
Zergapetzeak langabezia sortzeko funtzionatzen du
Gobernu gastuak bere zergapetzeak sortzen duen langabezia enplegatzen du
m) Defizitak, aurrezkiak, langabezia
Defizit gastua aurrezki neto guztien iturria da
Eskari ihesak[6] aurrezkien desioak sortzen ditu
Baldin eta gobernu gastua ez bada nahikoa zergak ordaintzekoaren eta aurrezki netoaren desioak betetzearren, ebidentzia langabezia da
n) Zilarrezko irteera
EBZk esplizituki gordailu asegurua bermatzen du eta banku erregulazioa bere gain hartu
EBZK % 0 tasa politika iraunkorra egiten du
EBZk herrialde kideen zorra bermatzen du
EBk defizit mugak BPGren %8an jartzen ditu, hobetutako betearazte politikarekin
EBk bere ondasun eta zerbitzu publikoak fokatzen ditu langabeziarik handienetako eskualdeetan
o) Zer gertatzen da benetan?
Austeritateak segitzen du eta finantza sektorera hedatzen da zerga transakzioekin
Ez dago babes politikorik zor publiko handiagoarekin
Ez dago babes politikorik eurotik irteteko
Austeritateak sortzen duen aberastasunaren suntsipenak segitzen du
Langabeziak eta aberastasunaren suntsipenak liskar soziala areagotzen du
Hautesleek Grillo moduko kandidatuak babesten dituzte, zeintzuek azkenik gainbehera atzekoz arrera itzultzeko kale egiten baitute
Benetan gauza txarrak gertatzen ari dira
Banku gordailuen zergak Zipren
p) Gainerako eztabaida gaiak
Kanpo merkataritza: esportazioak kostu errealak dira; inportazioak mozkin errealak dira; merkataritzako termino errealak optimizatzea
Transfer fiskalak: moneta batasun arrakastatsu guztiek transfer fiskalak barne dauzkate; ondasun eta zerbitzu publikoen produkzioa langabezia handiko eskualdeetara zuzentzeak eskualde horietan kostu erreala ezartzen du, gainontzeko eskualdeetan onura den bitartean
Inflazioa: prezioa maila gobernuak ordaintzen dituen prezioen funtzioa da, halabeharrez, gobernuak gastatzen duenean eta/edo paraleloki eskatua berak maileguz ematen duenean; KPI areagotu daiteke kostuetatik edo eskaeratik
Inflazioa ez da interes tasen funtzioa
Inflazioa ez du eskaeraren demasiak sortzen
Inflazioa ez da ‘hobetu’ langabeziarekin
Lan bermea: EBZk ELR programa, edo lan bermeko programa (employer of last resort, alegia, azken baliabideko enplegatzaile gisa) finantzatuko du
q) Ondorioak
Europar ‘trenaren hondoratzearen abiadura motelak’ segituko du harik eta defizitek handiagoak izan behar dutela onarpena egon arte
Defizit murrizketaren etengabeko ahaleginek segituko dute guztia okerrera egiten.
[1] The euro: past, present and future.
[4] Ingelesez: ‘acceptable collateral’.
[5] Backstop: the act of providing last-resort support.
[6] Ingelesez: ‘demand leakages’. ‘Demand leakages’ ez gastatutako errentak dira: http://www.huffingtonpost.com/warren-mosler/demand-leakages-the-800lb_b_1646916.html.