Warren Mosler-ek Thatcher-ez

Hona hemen Mosler-en istorioa Thatcher-en aroaz[1],  nola berak gogoratzen duen.

 

Bigarren Mundu Gerlaz geroztiko ‘urrezko aldia’ 1973 inguruan bukatu omen zen. Inflazioa eta langabezia nahiko baxuak ziren, produktibitatea altua, AEBetako klase ertaina gora eginez.

 

Zergatik? Gutxi gora behera Keynes segitua izan zen. Kennedy-ren zerga murrizketak gogoratzen ditut. Baina ondorio gisa eta baztertua zen AEBek gasolio produkzioaren ahalmen gehiegi zeukatela, Texas Railroad Commission delakoak kuotak jarriz, prezioak babesteko 2,50-3,00 dolarreko prezio tartean. Gasolioaren prezio egonkorrek prezio egonkortasuna esan nahi zuten, gasolioaren prezioa ia gauza guztien kostua zelarik, zuzenean ala zeharka.

 

Baina 1970eko hamarkadaren hasieran gasolioaren eskariak ekoizteko AEBen ahalmena gainditu zuen eta Saudi Arabia bilakatu zen zabu ekoizlea, prezio jartzaile moduan Texas Railroad Commission ordezkatuz. Noski, prezio egonkortasuna ez zen haien lehen helburua, haiek 1975ean prezioa altxatu zuten lehen 10 dolarrera, zeinak izua mundu osora zabaldu baitzuen, gero denbora laburra igaro ondoren 20 dolarrera altxatu zuten, eta azkenik 1980ean 40 dolarrera.

 

Gasolioa kostu egituraren partea izanik, kontsumitzailearen prezio indizea, aka ‘inflazioa’, 1970eko hamarkadaren bukaeran bi zifratara iritsi zen. (…) proposamen keynestarrak prezio eta alokairu kontrolak ziren (…) Boto emaileek inflazioa nahiago zuten (…) Paul-ek [Volcker] 1979 inguruan antzeztu zuen eragiketa monetarioen ezjakintasun lodiaren erakusterik handiena bere maileguz hartutako erreserbari buruzko politikarekin[2]. Hala ere, gasolio prezioa hautsi, inflazioa hautsi zen bezalaxe, eta urte bete geroago Paul-i biraketa eman zitzaion, inflazioa ausarki hautsi zuen gizon modura onartua izanik. Ez zen kontuan hartu Jimmy Carter-en gas naturalaren ez-erregulazioa 1978an, zeinak hornikuntzaren gehitze masiboa piztu zuen, argi-indarra aldatu zen gasoliotik gas naturalera, eta OPEC delakoak (alegia, Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak) ekoizpena murriztu zuen 15 milioi upela/egun-eko. Neurri hori, prezioa 30 dolar baino handiagoa izaten eusteko, arrakastarik gabeko ahalegina zen, zeren hornikuntza txokea (shocka) handiegia baitzen haientzat, (…) prezioak 10 dolarreko mailara jaitsi zen, eta han gelditu ziren ia 20 urtetan[3], harik eta eskari igoerak berriz ere saudiarrak jarri zituen postu handian. Bien bitartean, Greenspan-ek ipuinezko denboraldi horren ohorea bereganatu zuen, zeina berriz gasolio prezio egonkorraren ondorioa baitzen, eta ez Fed-erena[4].

 

Hortaz, atzera 1970eko hamarkadan, atzerritar monopolista batek [jarritako] etengabeko gasolio prezio igoerekin, herrialde guztiek izan zuten gutxi gora behera inflazio bera. Eta gainera denbora berean dena bukatu zen gasolioaren prezioa jaitsi zenean. ‘Heroiak’ ustekabekoak ziren. Izan ere, izan behar zena baino txartoago egin zuten, baina afera hobetu zen eta beraiek egon ziren leku aproposean denbora aproposean horren ohorea bereganatzeko.

 

Beraz, 1970eko hamarkadan, atzerritar monopolista batek [jarritako] etengabeko gasolio prezio igoerekin, bi aukera ikusten ditut.

 

i)            Lehena balio erlatibo aldaketa bat permititzea (Fed gaur egunean egiten ahalegintzen den moduan) eta ez permititzea prezio igoera horiek prezio mailaren gainerakoan erortzea, zeinak alokairuak, gehien batean, esan nahi duen. Hauxe da merkataritzaren termino errealetan gainbeheraren beste izen bat. Esan nahiko zukeen saudiarrek produktu erreal eta zerbitzu gehiago lortzea gasolioagatik.

 

ii)        Bestea permititzea beste prezio guztiak goranzko egokitzea balio erlatiboa bera gordetzeko eta merkataritzaren termino errealak okerrera jotzetik aldentzen ahalegintzea. Modu interesgarrian, ez nuen noiz entzun argudio hori eta oraindik ez dut entzun gaur egun.

Azkenik, erantzuna nolabait bi aukeren artean datza. Prezio egokitze bat eta merkataritza narriaduraren termino erreal batzuk. Baina dena joan zen oso itsusi.

Erabaki zen inflazioa sindikatuek sortzen zutela, haien kideek goian mantentzen edo gauzen aurrean egoten ahaleginduz. Ahantzi zen sindikatuen indarra haien enpresen prezio indarraren deribatua dela, eta enpresek  prezio indarra galtzen duten heinean (atzerritar lehiakortasunarekiko), sindikatuek azkartasun berean  negoziaketa indarra galtzen dutela.

Eta nolabait atzerapen bat eta langabezia handia/galdutako outputa izan zen medizina atzerritar monopolista betentzat prezio igoerak geldiarazteko. Eta Ford-en ‘zigortu inflazioa orain’ zegoen haren inflazio borrokatzeko proposamenerako, (…) Eta 1978ko gas naturalaren ez-erregulazioa, bi urte beranduago benetan inflazioa hautsi zuena, ia arretarik lortu ez zuena, lehenago edo geroago, eta gaur arte.

Gaur egunean bezala, orduko arazoa honelakoa zen, ardura politikoa zeukan inork ere ez zuen sistema monetarioa ulertu, barne korronte nagusiko keynestarrak, zeintzuk denbora luzean lidergo intelektuala izan diren. Monetaristak modan jarri ziren soilik keynestarren porrotagatik, zeintzuk ez dira inoiz sendatu, eta gaur egunean ere entzun dut oraindik prezio eta alokairu kontrolez, truke tasa finkoez, eta abarrez ahalegintzen direla prezio egonkortasunaren izenean.

 

Hortaz, testuinguru honetan Thatcher bezalako jendearen igoerak, barne Reaganena, zentzu betea hartzen du. Egun ere, Thatcher moduko politiken kritikariek oraindik proposatu behar dituzte edozein motatako proposamen zehatzak niri zentzurik emateko. Orain guztiak ados daude epe luzeko defizit arazoa daukagula, eta beraz proposamenak aurkezten dituzte, guztiok gure zibilizazioa suntsitzen ari dira sistema monetarioaren beraien ezjakintasun arbuiagarriarekin. Edo, arrazoi ezezagun batzuengatik, erabat subertsiboak dira.

 

Thatcher?

 

Itsua izan zen orduan itsuak eramanez eta gauza bera da gaur egun.

 

Hori da nola bera gogoratzen dudan.

 

Eta askoz gehiago arduratzen naiz hurrengoan zer gertatuko denaz orduan zer gertatu zenaz baino.


[2]  AEBetako Fed-eko nagusia denbora hartan.

[3]  Ingelesez: “However, a year or so after the price of oil broke as did inflation giving tall Paul the spin of being the man who courageously broke inflation. Overlooked was that Jimmy Carter had allowed the deregulation of natural gas in 1978, triggering a massive increase in supply, with our electric utilities shifting from oil to nat gas, and OPEC desperately cutting production by maybe 15 million barrels/day in what turned out to be an unsuccessful effort to hold price above $30, as the supply shock was too large for them and they drowned in the flood of no longer needed oil, with prices falling to maybe the $10 range where they stayed for almost 20 years, until climbing demand again put the Saudis in the catbird seat.”

[4] Gogoratu Alan Greenspan urtetan izan dela AEBetako Fed-eko nagusia: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2008/12/20/fikziozko-ekonomia/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude