Presidentzia salbatuta

Badirudi Warren Mosler-ek Presidentzia hau salbatu zuela aldi baterako[1].

W. Mosler segitu dutenek badakite 2008an FICAren[2] baztertze osoa (enpresak eta gizabanakoak) proposatu zuela, kontsumitzaile kontsumoa pizteko eta horrela ekonomia bera berpizteko. Obama presidenteak haren aholkua segitu zuen eta enplegu zergak murriztu ziren (ez baztertu), soilik aurten berrezarriak izateko. Mosler-ek oraindik proposatzen du enplegu tasen baztertze edo alboratze osoa.

Agian galdetu dezakezu orduan nola ordainduko dugun (amerikarrek) gizarte segurantzarako, baldin eta gizarte segurantza ez badugu ordaintzen.

Mosler-ek bere liburuetan argudiatzen duen bezala, gobernuaren gastua errenta neutroa da. Gobernuak ez du behar zergapetzea gastatzearren. Zergak soilik tresna bat dira ekonomia erregulatzeko – zerga altuak ekonomia goraka joaten bada eta zerga baxuak ekonomia borrokan ari bada – eta, are garrantzitsuagoa dena, monetari bere funtzionalitatea eta existentzia emateko, norberak bere zergak, soilik moneta hori erabiliz, ordaindu ahal dituen heinean.

Hona hemen New Yorkeko Fed-ek publikatu berri duen txostena non Mosler-ek FICA zergak murriztearekin gertatuko zenaz esan zuena baieztatzen den[3]:

“Overall, our analysis suggests that the payroll tax cut during 2011-12 led to a substantial increase in consumer spending and facilitated the consumer deleveraging process.[4]

Badirudi Warren Mosler-en FICA zergei buruzko aholkuak Presidentzia hau salbatu zuela aldi baterako…


[2]  FICA (Payroll Tax) enplegu zerga mota bat da enplegatu eta enplegatzaileentzat:http://en.wikipedia.org/wiki/Federal_Insurance_Contributions_Act_tax.

[4]  Honela segitzen du aipuak:Based on consumers’ responses to our recent survey, expiration of the tax cuts is likely to lead to a substantial reduction in spending as well as contribute to a slowdown or possibly a reversal in the paydown of consumer debt. These effects are also likely to be heterogeneous, with groups that are more credit and liquidity constrained more likely to be adversely affected. Such nuances may be lost in the aggregate macroeconomic statistics, but they’re important for policymakers to consider as they debate fiscal policy.”

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude