DTMk Washington-i: ez dago epe luzeko defizit arazorik!

Galdera[1]: Zer da presidenteak, alderdi liderrek, Kongresuko kide guztiek, ekonomialari gehienek, Federal Open Market komite osoak, eta jende ia guztiak, DTMkoek kenduta, adostu dutena?

Erantzuna: Guztiok ados daude AEBk epe luzeko defizita duela. Hortaz, denok adostu zuten FICA zerga[2] alboratzeari amaiera ematea 2012ko bukaeran, inongo eztabaidarik gabe, martxoaren 1ean aurrekontu-defizita efekturik barik utzi zuten bezalaxe inolako eztabaidarik barik.

Egokitzapen fiskal horiek, batera, AEBren ekonomiaren errenta eta aurrezkiak murrizten dituzte 5 x 109 dolar astero, murriztuz salmentak, output eta enplegua beste era batera egongo zen mailatik. Halaber, sektore pribatuko kreditu hedapen berria abortatzeko arriskua areagotzen da, zeinak kalte gehiago egingo dion ekonomiari.

Zer irabazi dute egindako minagatik defizit murrizketako politika honekin? Balioko den ezer ere ez. ‘Zor nazionala’ FED-n aurrezki kontuetako dolar balantze multzo bat besterik ez da, ‘Altxor Publikoko tituluak’ bezala hobeki ezagututa.

‘Tituluen kontu’ horiek, jendeak deitzen dituen moduan, FED bereko checking kontuekin[3] batera (‘erreserba kontuak‘ deituak) eta zirkulazioko benetako eskudiruak (txanponak) ekonomia globalaren dolarreko aurrezki neto totala osatzen dute, azken pennyraino.

AEBko gobernuak gehiago gastatzen duenean zergapetzen duena baino, berak gastatzen dituen dolar estra horiek lehendabizi joaten dira checking kontuetara, eta gero benetako eskudiruetan trukatzen dira, behar den heinean, eta batzuk joaten dira FED-eko aurrezki kontu horietara, Altxor Publikoko tituluak deituak.

Beraz, nola ordaintzen da ‘zor hori guztia’?

Altxor Publikoko tituluak epe-mugan daudenean, FED-ek dolarrak soilik aldatzen ditu FED-eko aurrezki kontu horietatik FED-eko checking kontuetara. Hori da guztia! Eta horixe egiten da hilero hamarka 109 dolarrekin.

Zorra ordaintzen da FED-eko kontuetan zor eta kreditu soil baten bidez. Ez dago inongo bilobarik edo zerga ordaintzailerik bistan – beraiek soilik bidean egongo dira. Ez dago geure bilobei geure zorra uzteko inongo konturik!

Eta inork ez badu ‘zorra’ erosten? Beste era batera esanda, zer gertatzen da baldin eta inork ez badu nahi bere dolarrak aldatu checking kontuetatik aurrezki kontuetara FED-n? Nor arduratu! Dolarrak checking kontuetan egon daitezke (eta interes gutxiago bat irabazi).

Eta interes tasak? FED biltzen da eta botoa eman interes tasei buruz, hots, berak nahi duen gobernuak sorturiko dolar estra horien gainean ordaintzeko interes tasei buruz: defizit gastuaren bidez checking- eta aurrezki-kontuetan jarritako dolarrak. ‘Merkatu indarrek’ ez dute Ben Bernanke-ren[4] besoa harrapatu eta bera altxatu tasa handiagoei boto emateko. Gure gobernuak ordaintzen duen tasen maila erabaki politiko hutsa da. FED-ek lanabesak ditu epe labur- eta luzeko tasak, biak, jartzeko, berak bideratzeko, boto ematen duen edozein mailatan.

Pentsatu horretaz, modu honetan. Kongresuak FED izendatu du markagailuaren arduradun gisa, dolarrerako. Eta beste edozein markagailu-arduradun bezala, berak ez dauka inongo dolarrik. Soilik ‘puntuazio-txartel’ bat dauka – kalkulu-orri handi bat – gure banku-kontu guztiak berari lotuta. Gastatzen du gure banku-kontuetan zenbakiak aldatuz zenbaki handiagoetara eta zergapetzen du gure banku-kontuetan zenbakiak aldatuz zenbaki txikiagoetara. Ohar zaitez gobernu federala egiatan ez duela ezer ‘eskuratzen’ zergapetzen duenean edo ezer ‘ahitu’ gastatzen duenean.

Pentsatu gastu federala dolar inprimatze moduan, eta zergapetzea dolar ‘ez-inprimatze’ gisa. Horrek esan nahi du ez dagoela gobernu federalaren dolarren bukaerarik. Halaber, esan nahi du gu ezin bilaka gaitezkeela Grezia. AEBko estatu bat, korporazio bat, gizabanako bat, zeintzuek ‘inprimatuz’ ezin baitute gastatu, ‘Grezia bihur’ daitezke eta dirurik gabe geratu. Beraz, baldin eta AEB ezin badaiteke geratu dolarrik barik, zorra ezin dakieke utz bilobei, eta gu inoiz ez bilakatu Grezia.

Beraz, galde daiteke, “Zergatik ez gastatu zoro moduan eta ez zergapetu?” Beste hitzetan, zein da defizit-gastu gehiegiren benetako arriskua? Nola dakigu epe luzeko defizit arazoa daukagun ala ez?

Inflazioa! ‘Gehiegi gastatzeak’ esan nahiko luke baliabide eskuragarri guztiak, enplegu osoko ekonomian, ahitzea eta gero, hori baino gehiago defizit gastuan ahalegintzea. Kasu horretan, egiten duzun guztia prezioak altxatzea da.

Zer dakigu inflazioaz, defizit murrizketa baino lehenago?

Berri onak hauexek dira: FED-ek epe luzeko inflazioaren %2ko iragarpena dauka. Eta AEBko Altxor Publikoko epe luzeko indexatutako tituluen inflazioa ere tasa oso baxuetan dago.

Horrek esan nahi du defizit murrizketa hartu baino lehen, ez zegoela epe-luzeko inongo defizit arazorik!

Eta oraindik ere, ez dago epe-luzeko inolako defizit arazorik!

Ez ote zenuke horretaz pentsatuko pixka bat, gizarte segurantzan, osasungintzan, irakaskuntzan eta abarretan mozketan has egiten baino lehenago? Epe-luzeko defizit arazoa aipatu baino lehen?

Ez, nahiz eta epe-luzeko inflazio arazorik ez eduki, paradoxikoki, frogaren erantzukizuna epe luzeko defizit arazorik ez dagoela aipatzen dutenei dagokie, geure ekonomia eta zibilizazioa suntsitzen segitzen dugun bitartean.

Stephanie Kelton-en grafikoak afera oso argi adierazten du[5]. Alegia, AEBko sektore pribatuak balantze positiboa edukitzeko, gobernuak balantze negatiboa izan behar du. Balantzean dagoen aurrekontuak, Clinton presidenteak lortu zuen bezala, ez du funtzionatzen.


[2] FICA (Payroll Tax) enplegu zerga mota bat da enplegatu eta enplegatzaileentzat: http://en.wikipedia.org/wiki/Federal_Insurance_Contributions_Act_tax.

[4] Chairman of the Federal Reserve.

[5]  Ikus http://www.slideshare.net/DevinDSmith/pk-conference-2012-final-revision50?ref  —> 17. diapositiba:gobernu defizitek aurrezki netoko dolar globali beste dolar gehitzen diote.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude