Teklatuaren bidez…: Eurolandian ere?

Teklatuaren bidez izeneko sarreran aipatu dena, edozein estatu subiranori dagokio, hau da, Banku Zentral (BZ) eta Altxor Publiko subiranoak dauzkaten estatuei. Hona hemen batzuk: AEB, Britainia Handia, Australia, Suedia, Norvegia, Ekuador, Venezuela, …

Tresnak badauzkate. Kontua da apropos eta ongi erabiltzea…, eta horretarako DTMkoek bidea erakutsi digute.

Eta Eurolandian? Litekeena ote da sarrera horretan aipatu dena Europako Batasunean (EB) martxan jartzea?

EBko estatu desberdinak ez dira subiranoak.

Gainera EBZ ‘independentea’ da, ez dago inolako Parlamenturen menpe.

Defizit publikoa erlijioari[1] dagokio, harrigarri bada ere.

Ondorioz, Eurolandian austeritatea eta murrizketak dira nagusi.

Baina inbertsio publikoak egiteko, osasungintzan, irakaskuntzan, heziketan, eta oro har, zerbitzu publikoetan inbertitzeko dirua badago egon.  Baita erretreta edo erretiro duinak bermatzeko ere, 62 urtetik aurrera egingo diren erretirorako diru laguntzak finantzatzeko.

Hori guztia finantzatzeko, non dago dirua?

EBZn, hots, Europako Banku Zentralean.

Baina diru hori ez da objektu bat[2], DMTkoek argi erakutsi duten moduan eta Ben Bernanke-k berak aipatu duen bezala[3].

Gogoratu S. Kelton: “… the Federal Reserve can create trillions of dollars with a single keystroke…

Banku Zentral batek dirutza sortu ahal badu teklatuaren bidez, zergatik ez du EBZk funtzionatzen beste BZ guztiek funtzionatzen duten bezala?

Warren Mosler-ek aspaldian salatu du egoera hori eta aspalditik proposatu du irtenbidea.

Ikus, besteak beste, blog honetako ondoko sarrerak:

a)      FED eta EBZ[4]

b)      Proposamenak[5]

c)      EBrako proposamena[6]

  Hortaz, hona Mosler-en proposamenekiko zenbait ohar:

i)                 EBZk teklatuaren bidez sortzen ditu euroak, nahi eta behar diren beste

ii)                Urtero EBZk BPG osoaren % 8ko euro-ordainketak egingo dizkie gobernu eurokideei, per capita-ko oinarrian: Teklatu baten bidez egin daitezke horrelako ordainketak

 

iii)               EBZk lan bermeko programa finantzatuko du: Teklatu baten bidez egin daiteke finantzaketa hori

 

(Gaurko baldintzetan, ez dago inolako inflazio arazorik[7].)


[2]  S. Kelton (http://neweconomicperspectives.org/2012/03/where-did-the-federal-reserve-get-all-that-money.html): “There is an alternative. And it begins with an understanding of the monetary system. The cat is already out of the bag. Chairman Bernanke confirms it. Money is no object.“

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude