1. AEBko FED
Ben Bernanke FEDko nagusiak argi izan ditu bi afera erabat desberdin: alde batetik, FEDtik merkataritza-banku batera doan mailegatze-prozesua, eta bestetik, zergen ordainketa.
Mailegatze-prozesua konputagailua erabiltzea da, besterik ez: alegia, edozein bankuk FEDn daukan kontuko kantitatea handitzea[1].
Zergen afera beste kontu bat da[2]: behin zerga ordaindu eta gero, diru hori soilik kontabilitatean azaltzen da, egindako ordainketaren lekukoa izateko[3].
2. Eurolandiako EBZ
EBZ euroaren banku zentrala da.
EBZk euroak gastatzen eta maileguz ematen ditu soilik kontuak kreditatuz. Euro horiek ez datoz inondik. Teklatuaren bidez sortzen dira. ‘Datu sarrerak[4]‘ dira. Izan ere, edozein banku zentralek, operatiboki, bere monetan edozein ordainketa kopuru egin dezake[5].
Banku zentralak ez dira, beren monetan, diru-sarrerek murriztuta. Eta ekonomia moteltzen denean, ziklikoki kontra jarduteko gai dira.
3. Bankuak: zer egin?
Gauza askotxo daude egiteke. Hona hemen zipriztin batzuk.
3. 1. AEBn: Mosler-ek bankugintzaz
Politika monetarioa berrantolatzea, FEDk banku kide guztiei maileguz emanez, etengabeko likidezia segurtatzeko[6].
Altxor Publikoko tituluen merkatua birmoldatzea, Altxor Publikoak 3 hilabeteko fakturak jaulkiz[7].
Mosler FDICz ere aritzen da[8].
Halaber, FEDz eta Altxor Publikoaz.
Zehazki,
FEDrako zenbait proposamen[9]: FEDk maileguz eman behar die banku kideei, mugaturik gabeko kopuruetan. Horrela, bankuen arteko FEDko fondoen merkatua erabat deuseztatzen da. FEDk bankuak erabili behar ditu politika monetariorako eragile gisa. Zero interes-tasako politika iraunkorra izan behar du. FEDk Altxor Publikoko tituluetan kreditu ordaintze ezeko asegurua eskainiko dio edozein erosleri bere banku sistemaren bidez.
Altxor Publikorako proposamen batzuk[10]: Altxor Publikoko titulu guztien jaulkitzearekin bukatzea. Altxor Publikoak ezin ditu aktibo finantzarioak erosi.
3. 2. Eurolandian
FEDrako ikusi duguna EBZn aplikatzea.
Nahiz eta oraindik Eurolandian Altxor Publikorik ez egotea, AEBko Altxor Publikorako ikusi dugunaren antzekoa Eurolandian bertan aplikatzen hastea.
Kasurako, hona hemen Mosler-en EBrako zilarrezko irteera[11]:
i) EBZk esplizituki gordailu asegurua bermatzen du eta banku erregulazioa bere gain hartu
ii) EBZK % 0 tasa politika iraunkorra egiten du
iii) EBZk herrialde kideen zorra bermatzen du
iv) EBk defizit mugak BPGren %8an jartzen ditu, hobetutako betearazte politikarekin.
v) EBk bere ondasun eta zerbitzu publikoak fokatzen ditu langabeziarik handienetako eskualdeetan
vi) Lan bermea: EBZk ELR programa, edo lan bermeko programa (employer of last resort, alegia, azken baliabideko enplegatzaile gisa) finantzatuko du
Bere aldetik, Bill Mitchell-ek honelako proposamenak egin ditu[12]:
a) Ongi funtzionatzen duen moneta sistema federal batean, banku zentralak ez luke nahita hazkundea geldiaraziko. Alderantziz, sorturiko kalteari laguntza eskaini behar dio; are gehiago baldin eta eskaintza horren baldintza gisa, aldez aurretik, kalte handiagoa kausatu bada.
b) Euroguneak ulertu behar duena hauxe da: bankuen helburu bakarra ordainketa sistema bat eratzea da, eta kreditua merezi duten bezeroei maileguak hornitzea. Kontu handia izan behar dute beti arrazoizko kreditu arriskua zer den jakiteko. Puntu horretan, bankuak estu erregulatu beharko lirateke.
Zentzu horretan,
c) Soilik mailegu hartzaileei zuzen maileguak ematea permititu behar zaie. Mailegu guztiak erakutsi behar dira eta balantze orrietan gorde. Horrek hirugarren alderdiko komisioak geldiaraziko ditu, zentzuek zerikusia izan bailezakete bankuak ‘burtsalari’ gisa aritzean eta mailegu edo eta beste aktibo finantzarioak saltzean, mozkinak lortzeko. Bankugintzaren oraingo krisia arlo horretan sortu da (sortu dute!) eta erregulatzea zaila eta garestia da. Bankuak itzuli beharko lirateke aspaldian izan ziren izaerara.
d) Bankuei debekatu beharko litzaieke edozein aktibo finantzario berme gisa onartzea, maileguak babesteko. Bermea mailegua aurreratzen den aktiboaren gaineko errentaren balio estimatua izan beharko litzateke. Horrek bankuei behartuko lieke kreditu arriskua osoki baloratzea.
e) Bankuei debekatuko beharko litzaieke balantze-orritik kanpoko aktiboak edukitzea, kasu erregulazioa saihestu dezaketen finantza konpainiako zenbait adar berezitan edukitzea.
f) Bankuei beti debekatu beharko litzaieke kreditu ordaintze ezeko asegurutan tratu egitea. Hori arriskua balioztatzen duenari dagokio.
g) Bankuak mugatuak egon beharko lirateke maileguak hornitzeko eta ez aritzeko beste edozein merkataritza jardueratan.
Ez dago inongo zentzu publikorik bankuak goian aipaturiko jardueretatik kanpo aritzeko. Orduan, eta soilik orduan, EBZ-k, krisiaren kasuan, azken baliabideko mailegu emailearen rola jokatu ahalko du.
4. Euskal Herrian, zer?
Euskal Herrian ez dugu ez Banku Zentralik (BZ) ez Altxor Publikorik, eta biak beharrezkoak dira.
Hortaz, maila estrategikoan biak lortzea da zereginik garrantzitsuenetariko bat.
Bien bitartean, Altxor Publikoaren rola nolabait Baskongadetako eta Nafarroako Diputazio desberdinek, baita Baionako Merkataritza Ganbarak ere, bete ahal dute, gaurko baldintza eta kondizioetan[13].
(Aipatu bezala, helburuak askoz haratago doaz, alegia, benetako Euskal Herriko Altxor Publiko orokorra eta euskal BZ edukitzea, hots, Euskal Herriko Banku Zentral bakarra, munduko estatu subirano guztiek edo EBko estatu ez subirano guztiek, erakunde biak dauzkaten antzera.)
Dena den, eta gaurko egoeratik abiatzeko, BZri buruz eta Altxor Publikoaz, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/21/europako-espainiako-eta-frantziako-banku-zentralak/.
[1] Ikus http://www.cbsnews.com/stories/2009/03/12/60minutes/main4862191_page2.shtml. Asked if it’s tax money the Fed is spending, Bernanke said, “It’s not tax money. The banks have accounts with the Fed, much the same way that you have an account in a commercial bank. So, to lend to a bank, we simply use the computer to mark up the size of the account that they have with the Fed. It’s much more akin to printing money than it is to borrowing.“
Halaber, ikus Bill Mitchell-ek dioena (When the government owes itself $US1.6 trillion, http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=15591):
“… we might just recall what the current US Federal Reserve Governor matter-of-factly told the US Congress (Committee on Financial Services) on July 14, 2011 (Ron Paul is part of that Committee). The Chair Congressman Duffy asked him:
DUFFY: … When — when you buy assets, where does that money come from?
BERNANKE: We create reserves in the banking system which are just held with the Fed. It does not go out into the public.
We can argue about the technicalities but the essence is that there is no revenue-constraint operating here.
The discussion continued:
DUFFY: Does it come from tax dollars, though, to buy those assets?
BERNANKE: It does not.
Once again technicalities aside (for example, the purchase of interest-bearing assets from the private sector reduces private incomes which some might consider to be a “tax”), this reinforces the fact that the government, in this case, the federal reserve, is not revenue-constrained.
DUFFY: Are you basically printing money to buy those assets?
BERNANKE: We’re not printing money. We’re creating reserves in the banking system.
This is the electronic version of “printing money” which in Modern Monetary Theory we refer to as adding financial assets to the non-government sector.
The point here though is that the central bank acts as “part” of the overall US government (consolidated treasury-central bank) and can credit bank accounts at will. Please read my blog [Nationalising the banks http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=12077] for more discussion on this point.
Think about what a US dollar is. Anyone holding one can present them (or the electronic version, deposits) to the US government in return for a tax credit (payment of their tax liabilities). So when the Federal Reserve credits bank accounts it is really providing Treasury tax credits to the holders of those accounts.”
[2] Ikus When the government owes itself $US1.6 trillion, http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=15591:
“When a US citizen (this applies in any sovereign nation) pays their taxes the conceptual chain of events is that the central bank accounts for the payment (acknowledging the tax credit) and informs the Treasury that the tax obligation has been eliminated. The dollars don’t go anywhere! The scores are adjusted, that is it.”
[3] Ikus When the government owes itself $US1.6 trillion, http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=15591:
“The conclusion is obvious as it is powerful. These electronic credits come from nowhere and enter the non-government sector as a tax credit against obligations that the non-government agents have to government. The source of these funds cannot come from the taxpayer. Similarly, when the tax credits are redeemed they go nowhere other than into accounting books to record the events.”
[4] As Chairman Bernanke responded when asked where the hundreds of billions of dollars lent to the banks came from: ‘… we simply use the computer to mark up the size of the account they have with the Fed’.
[5] Kasurako, “When the ECB makes a 500 million euro purchase of securities no one asks where the euro came from, whether it was taxpayer money, or whether the ECB somehow borrowed it from China.”
[6] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/11/04/warren-mosler-ek-bankugintzaz/. Mosler-ek ingelesez:
“Reorganize monetary policy by having the Fed lend in the fed funds market to all member banks to ensure permanent liquidity. Demanding collateral from banks is disruptive and redundant, as the FDIC already regulates and supervises all bank assets.”
[7] Mosler-ek ingelesez: “Remodel the Treasury securities market, by having the Treasury issue nothing longer than 3 month bills. Longer term securities serve to keep long term rates higher than otherwise.”
[8] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/11/04/warren-mosler-ek-bankugintzaz/: FDIC hobetzea. Hipoteka merkatuan praktika berriak martxan jartzea, Altxor Publikoak zuzenki etxegintza agentziak finantzatuz. (Ikus desahuzioari edo kaleratzeari buruz dioena.) AEBko Altxor Publikoko zorpekoak (overdrafts) birjartzea FEDn. Ekonomia gehiegi ‘berotzen’ bada, zerga federalak igotzea, soilik ekonomia ‘hozteko’, eta ez ‘edozer ordaintzeko’.
[10] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/11/04/warren-mosler-ek-bankugintzaz/.