EBZ: paranoia ala soluzioa?

Bill Mitchell-ek artikulu eder bat idatzi berri du EBZ-z[1]: finantza monetario irekiaz aritu da.

Izan ere, EBZ-ren urteko txostenean Moneta Politika (Monetary Policy) izeneko atalean bi gai azaltzen dira, non argi ikusten den egungo sistema burutu ezinezkoa dela.

Gai batean honelako baieztapena azaltzen da: EBZ-ren estatutuak aztertu behar dira, eurogunean politika monetarioaren bi helburuak, prezio egonkortasuna eta enplegu osoa, lortzeko asmoarekin.

Proposamenek  bide luzetxoa egin dute eztabaidetan.

Kasurako Werner Langen alemaniar kontserbatzaileak prezio egonkortasuna lehenesten du, EBZ gobernu-zorra finantzaketa baztertuz, edozein kostutan[2].

Mosler-ek dioenez, edozein kostutan, alegia, zenbait herrialdetan gazterian langabezia %60 baino handiagoa, ia etengabeko geldialdia Europar Batasunan (EB) zehar, zerbitzu publikoak murriztuz eta pobreziaren proportzioak handituz.

Langen-en ustez, EBZ-k ez du inoiz finantzatuko gobernu zorra. Inoiz ez!

Beste aldetik, Holandan jaiotako Derk Jan Eppink liberalaren iritziz, EBZ-ren lehen agindua eurogunean prezio egonkortasunari eustea da eta agindu horrek menpeko helburuak baliogabetzen ditu, hazkunde ekonomiakoa eta enplegua sortzea barne.

Beste iruzkin batean berriz prezioaren egonkortasuna onesten du, Hitzarmen edo Tratatuetan eta EBZ-ren estatutuetan agertzen den moduan, azpimarratuz politika monetarioa ezin dela egiturazko erreforma beharrezkoen eta politika ekonomiko jasangarriaren ordezkoa izan.

Baina txostenean Biagio Bossone-ren eta Richard Wood-en lana ere agertzen da[3].

Bi autorek aitortzen dute banku zentralak fondoak zabaldu ahal dizkiela herrialde kideei zero kostuan -“the cost of producing money is zero”- eta banku zentrala ezin dela likideziarik gabe geratu –“cannot become illiquid”.

Hau da, EBZ ezin da inoiz sosik gabe geratu[4] – “the ECB can never go broke“-.

Beraz, proposamena erraza da:

1)      EBZ-k kide estatuei euroak hornikuko dizkie nahiko defizita ahalbideratzeko, enplegu eta produkzioa handitzearren.

2)      Ez dago zor publikorik jaulkiko

3)       Zergak ez dira igoko

4)      Interes tasak ez dira altxatuko

5)      Berehala Job Guarantee program martxan jarri ahalko da

6)      Troika joan ahal da – ez gehiago banku erreskaterik

7)      Hazkundea berriz martxan dagenez, egiaturazko aldakteak –zerbitzu publiko hobeak, eskola hobeak, osasungintza hobak eta abar- bideratu daitezke

Mitchell-ek esaten duenez, ez da behar inongo dirurik inprimatzea, oro har gobernuek gastatzen dute banku kontuak kreditatuz. Ez dute gastatzen dirua inprimatuz.

Hala ere, proposamen hori ez da berria.

Izan ere, 1943an Abba Lerner-k inoiz ekonomialari batek idatzi dituen 14 orrialderik hoberenak idatzi zituen: Functional Finance and the Federal Debt izeneko artikulua Social Research aldizkarian azaldu zen[5], 10 bol. 38-52 orr.

Lerner-ek defizitari buruz honela zioen:

 Many of our publicly minded men who have come to see that deficit spending actually works still oppose the permanent maintenance of prosperity because in their failure to see how it all works they are easily frightened by fairy tales of terrible consequences.”

Eta Mitchell-ek gogoratzen digu defizit terrorismoa ez dela afera berria[6].

Honela segitzen du Mitchell-ek:

(i)                He was writing at a time when there was scepticism in the academy about the new ideas,

(ii)              he suggested[these ideas] were “extremely simple”,

(iii)             but “learned professors who find it hard to abandon ingrained habits of thought” who find it hard to abandon ingrained habits of thought”,

(iv)             had tried to make more complicated by “dressing it up to make it more complicated and accompanying the presentation with impressive but irrelevant statistics”.

Gogoratu: Euskal Herrian badago joera bat ekonomia eta estatistikak erabat nahasteko!

Ondorioak:

a)      Inprimaketa[7] horrek ez dio eragingo gastatutako diru kopuruari

b)      Finantza monetario irekia da euroguneko krisiaren aurkako soluziorik efektiboena, batasun monetarioa apurtu barik.

Gogoratu Warren Mosler-en proposamenak EBrako[8].

Gehigarria:

Honako iruzkin bat idatzi du Warren Mosler-ek (November 28, 2013) Mitchell-en artikuluaz[9]:

Excellent!!!

 

Not to forget a technicality.

 

The ecb would need to pay interest on the euro balances it creates when spending/lending, in order to support their policy rate (if positive).

 

They call it sterilization and note they necessarily spend/lend first, then sterilize/borrow.”


[2]  Ingelesez, “… the ECB must concentrate primarily on the goal of price stability, and that ECB financing of government debt is unlawful and must be prevented at all costs…”

[3]  Halaber, ikus Biagio Bossone eta Richard Wood (2013) Overt Money Financing of Fiscal Deficits: Navigating Article 123 of the Lisbon Treaty: http://www.economonitor.com/blog/2013/07/overt-money-financing-of-fiscal-deficits-including-navigation-through-article-123-of-the-lisbon-treaty/.

[4]  Ikus, halaber, Mitchell-en The ECB cannot go broke – get over it izeneko lana: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=19402.

[6]  Ingelesez, “So if you think all the deficit terrorism is new think again. The amplifiers that propagate it are more powerful now (blogs, E-mail, cable TV etc.) but the same worn out fear mongering was there in the 1940s as Lerner was writing as it is in 2013.”

[7]  Mitchell-ek dioenez, “I would not use the term “printing” but the principle is clear. Spending creates inflation risk not how that spending is facilitated.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude