Warren Mosler-ek berriki plazaratutako lan batean esaten du Fed-en[1] interes tasak zerotik gertu egon beharko liratekeela[2], eta gainera betiko.
Fed-en interes tasa % 0tik hurbileko politika iraunkorraren aldeko da Mosler. Tasa baxuko politikak epe luzeko inbertsioak sustatzen ditu negozioak hedatzeko eta eraginkorrago bilakatu, familiak etxe berrietan inbertitzeko, epe luzeko produktibitatea eta azken finean gure aberastasuna handitzen duen politika izanik.
Halaber, tasa baxuek enpresen jabetza inbentario kostua behean mantentzen dute, eta interes kostu baxuagoek esan nahi dute enpresek prezio baxuagoetan saltzen dutela eta apalak produktuz beteta daudela, bat bateko urritasunek outputa eta enplegua mozketatik baztertuz
Hala ere, aurreztaileak daude interes tasa baxuen beste aldean, eta sektore pribatua, oro har, familiak barne, aurreztaile netoak dira. Eta interes tasa baxuek esan nahi dute errenta gutxiago aurreztaileentzat, zeinak ekonomiari kalte egiten dion. Baina ekonomian dolar gehiago daude aurreztuta maileguz hartuta baino.
Nola izan liteke hori?
Bankuetatik maileguz hartutako dolar bakoitzeko, soilik dolar bat dago aurreztuta. Bi aldeak berdinak dira. Hortaz, pentsa daiteke interes tasen mozketa batek dolarrak aurreztaileengandik mailegu-hartzaileengana aldatzen direla. Ez ahantz gobernua ekonomiarekiko interes ordaintzaile handia dela, ekonomia gobernu-zorreko milioika milioiko dolarrak dituelarik.
Nola gerta daiteke hori?
‘Defizit federala’ azaltzen da gobernuak gehiago gastatzen duenean zergapetu baino. Gobernuak dolar bat gastatzen badu, soilik bi aukera daude. Dolar hori erabiltzen da zergak ordaintzeko, eta ekonomian galdu egiten da, edo ekonomian segitzen du, ‘aurrezki monetarioen’ gisa. Eta horrela, gobernu defizita -gobernuak gastatutako dolarrak eta oraindik ez erabiliak zergak ordaintzeko- de facto gure aurrezki monetarioak dira. Eta horrek esplikatzen du zergatik ekonomian enpresak eta familiak gai diren hainbeste aurrezteko. Izatez, gobernu defiziteko gastuak zehazki horrenbeste kopuru gehitzen die gure aurrezkiei, azken pennyraino, edozein gobernu kontalarik baieztatu dezakeen bezala!
Beraz, horrek esan nahi du Fed-ek interes tasak jaisten dituenean, Altxor Publikoak ekonomiari zorretan interes gutxiago ordaintzen diola, eta horrek suposatzen du ekonomiarako errenta gutxiago. Beste hitzetan esanda, ekonomia orekarekin aurreztaile handiak, interesak jaitsiz interes errenta kentzen du eta, beraz, zerga gehitze gisa aritzen da, eta honek ekonomiari kalte egiten dio.
Zorionez, badaude ‘abegi oneko’ bideak ekonomian galdutako interes errenta hori berdintzeko: zergak moztea edo gastu publikoa handitzea. Aukera politikoa da, bata soilik edo bien konbinaketa erraz ebaluatu daiteke segurtatzeko ekonomiak nahiko errenta daukala outputaren maila handiak eta enplegu osoa sostengatzeko. Izatez, gaurko arazoa da, daukagun gobernu tamainarako, interes tasa baxuko politikarekin batera, ekonomia izugarri zergapetuta dagoela eta errentarako gosez.
Erremedioa nahiko erraza da. Berriz, zergak moztu ditzakegu (Mosler-ek proposatu du nomina zergaren oporraldi oso bat, zeinak lan egiten duen familia batentzat, bataz beste, etxera hilero 600 dolar gehiago eramatea suposatuko lukeen) eta/edo gastu publikoa handitzea (Mosler-ek proposatu du hilero 2.000 dolarreko gizarte segurantzako ordainketa minimotzat).
Gastu publikoa handitzeko beste aukera batzuk hauexek izan daitezke: garraiorako, segurtasun publikorako, osasungintzarako edo heziketarako azpiegitura publikoa eraberritzea. (Gaur egungo ekonomia ahulean oinarrituta, Mosler-ek, AEBetarako, urtero 1012 dolarreko egokitzapena kalkulatu du.)
Gainera, hedapen batean, sektore pribatuak nahiago du jadanik lan egiten dagoen jendea kontratatu eta ez langabezia dagena. Hortaz, Mosler-ek proposatu du federalki finantzatutako ‘trantsiziozko lan’ bat, zeinak lan egin nahi duen eta lan egiteko gai den edozeini orduko 10 dolar ordaintzen dion[3]. Horrek errazten du langabeziatik sektore pribatuko enplegurako trantsizio kritikoa, zeren jakina baita enpresek nahigo dutela jadanik lanean dagoen jendea kontratatzea.
Hortaz, bai, interes tasa baxuek aurreztaileak kaltetzen ditu, ekonomia ahulduz. Eta, beraz, pentsa liteke Fed-en interes tasen igoerek ekonomia lagunduko luketela.
Baina, zergatik ez egin interes tasa baxuak betiko eta nomina zergak kendu, gizarte segurantzako ordainketak handitu, galdutako interes errentak konpontzeko, inbertsiorako, etxe hipotekarako, kotxe erosteko maileguetarako eta enpresetarako kostu baxuagoak, prezioak behean mantentzearren.
Eta aurrekontu defizita? Betiko %0ko tasa politikarekin, ez dago interesik ordaintzeko hitz egiterik, beraz, ahantz arazo guzti horiek.
Hortaz, trikimailua zergak moztea da edo gastua nahiko handitzea ekonomia enplegu osoari eusteko, benetako helburua horixe izanik.
[1] Eta beste edozein banku zentralen interes tasak, moneta subiranoen kasuan.
[2] Ikus http://www.usnews.com/debate-club/should-the-federal-reserve-keep-interest-rates-low/federal-reserve-interest-rates-should-be-at-zero-forever.
[3] Lan bermeaz edo ‘job guarantee’ delakoaz, ikus https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/langabeziaren-aurka-lan-bermea.
joseba says:
Eta Europar Batasunean, zer?
Gogoratu Warren Mosler-en proposamenak EBrako:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/
joseba says:
Mosler-en e-posta:
De: Warren Mosler [mailto:warren.mosler@gmail.com]
Enviado el: domingo, 08 de diciembre de 2013 3:10
Para: joseba felix tobar-arbulu
Asunto: Re: In Basque
Very good!!!
Qantitative Easing is just another tax
from my nexus 7 4.3
On Dec 7, 2013 9:21 PM, “joseba felix tobar arbulu” wrote:
Dear Warren,
Your http://www.usnews.com/debate-club/should-the-federal-reserve-keep-interest-rates-low/federal-reserve-interest-rates-should-be-at-zero-forever
Here in Basque: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/12/07/interes-tasak-zerotik-oso-hurbil-egon-beharko-lirateke/
Best.
joseba