Lana, zergak, langabezia, aurrezkiak, inflazioa, interes tasak, enpresa publikoa, enpresa pribatua, eta … ustelkeria (2)

Ikus lehen partea[1].

Puntua: inflazioa

Zer esan inflazioaz?

Zein da txartel horren balioa? Zuek txartel hori eskuratzeko esan dizuedana da balioa. Baldin eta esan badizuet zuek lan egin behar duzuela ordu bat txartel hori lortzeko...

Hori da Missouriko Unibertsitateak bere ikasleei esan ziena.  Haiek lan egin behar dute ordu bat horrelako txartel bat lortzeko. Zeren Missouriko Unibertsitatean horixe egin baitute. Ikasleei komunitate zerbitzu bat nahi dugula esan zieten, nahi dugu zuek komunitateari zerbitzu bat hornitzea. Hortaz, ikasle zerga bat dago. Seihilekotik seihilekora horrelako 20 txartel ordaindu behar dituzue ala ez dituzue zeuen graduak eskuratuko. Eta horrelako txartelak eskuratu ditzakezu komunitate zerbitzuko ordu bat eginez, lan hori egiteko autorizaturiko lekuetan.

Eta seihilekoen bukaeran ikasleek errenta nazionaleko kontabilitatea ikasten dute horrelako modelotik. Zerga osoa izan liteke 2.000 buckaroo[2], baina hemen matematika errazagoa egingo dugu…

Demagun zerga osoa 100 buckaroo-koa dela. Baina unibertsitateak gastatu litzake 110 buckaroo. Zergatik? Zeren ikasle batzuek nahi dituztela hurrengo seihilekorako buckaroo-ak aurreztu. Hortaz unibertsitateak 110 gastatzen ditu baina soilik 100 jaso. Defizita 10 da. Ikasleen aurrezkia 10 da. Errenta nazionalaren kontabilitateak dio gobernuaren defizitak ekonomian dauden aurrezkiak berdintzen dituela, azken pennyraino.

Orain, inflazioaz, berriz.

Zein da buckaroo baten balioa? Badakigu zein den haiek ikerketa egin zutelako. Ezagutu zuten haren balioa.  Programa hori orain dela 15 urte hasi zen. Orain dela 15 urte ikasleek beren artean buckaroo horiek trukatu ahal zituzten, buckaroo bakoitzeko 5 dolarretan.

Limusina handi batean etortzen zen ikasleren batek ez zuen nahi komunitate zerbitzua egin, hortaz eskaintzen zion erostea ikasle txiroren bati, zeinak lan egin behar baitzuen eta diru estra behar baitzuen. Kapitalismoa bere mailarik hoberenean. Eta elkarri trukatu zuten 5 dolarretan buckaroo bakoitzeko. Hori zen merkatu balio zuzena, eta ikasleentzako ikasgai bat gauzek nola funtzionatzen duten.

Gaur egunean, aurten, hondamena eta gero, limusina etortzen zen ikaslea, orain bizikletaz dator, baina beste guztiak okerrago daude. Egungo truke 15 dolarretan da buckaroo bakoitzeko. Zer gertatu da? Buckaroo-k hautsi zuen stock merkatua. Moneta tentel horrek, urrerik gabe atzean eta inongo konbertsio taularik (currency board) atzean, inolako eurorik atzean,  balioa handitu zuen 5 dolarretik 15 dolarrera. Inflazioa dolarretan.

Moneta hori barruan egonkorra da. Ikasle lanaren ordu bat adierazten du. Monetaren balioa beti da jaulkitzaileak trukean eskatzen duena.

AEBetako gobernuak eskatzen duenari begiratzen badiozu -badakizu bere dolarretan ordaintzen duena, trukean eskatzen duena- gero eta gehiagokoa da. Gobernuak gero eta gehiago ordaintzen du gauza bera lortzeko, urtero. Ez da okerra hori egitea, baina esplikatzen du zergatik balioa behera doan.

Baldin eta ordaintzen badizuet txartel bat ordu bakoitzeko, horrek balio litzake 10 euro lan egin nahi ez duen baten batentzat. Gela hau jendez beteta dago. Agian gela honetan 20 euro ordu bakoitzeko. Baina 10 txartel ordu bakoitzeko ordaintzea erabakitzen badut, alegia gehiago ordaintzea, orduan balioa izan liteke 1 edo 2 euro. Esaten badizuet txartel bat ordainduko dudala aste baten lanarengatik, 500 edo 1.000 euro balio litzake. Horixe da neoliberal ikastetxeetan irakasten dena eta neoliberal haur eskoletan haurrei. Monopolistak ezartzen du prezioa, ez merkatuak.

Buckaroo-rekin helburua zen komunitate bat hornitzea. Lehendabizi gastatu, gero zerga jaso. Beti gastatu da gehiago zergapetu baino. Aurrezkiek defizita berdintzen dute. Balioak lanaren ordu bat berdintzen du.

 Puntua: interes tasa

Unibertsitateak ez ditu buckaroo-ak atzera maileguz hartu ikasleengandik. Hori zero interes tasakopolitika deitzen da, Japoniak azken 20 urteetan edo gehiagotan izan duen bezala eta AEBek 5 urtetarako.

Zero interes tasak, ezta? Eta munduko monetarik sendoena. Inflaziorik ez. Suposatzen da hori ez dela funtzionatzeko bidea. Jakina, bide horrek funtzionatu du Japonian 20 urtetarako. Zer diote neoliberalek Japoniaz? Salbuespen bat dela. Eta zer esaten dute AEBz azken bost urteetarako? Beste salbuespen bat. Denak dira salbuespenak.

Teoria truke tasa finkoei eta konbertsio taulei erabiltzen zaie, ez honi, ez truke tasa flotatzaileko politikari, zeren ez baitute onartzen beren modeloa osatu gabekoa dela. Ez dute onartzen moneta monopolioa dela eta guk prezioa jartzen dugula. Banku Zentraleko pertsonal goreneko kideei esplikatzen diedanean, berehala ulertzen dute. Baina ez dute ezer esaten…

Ez dago inoiz langabezia. Inongo ikasle dago lanaren bila inoiz eta ezin topatu, buckaroo-ak irabaztearren. Mugarik gabeko lanpostuak daude buckaroo-ak ordainduz. Merkataritza zeharo libre, irekia da. Litekeen ekonomiarik txikiena eta ‘irekiena’ da. Mundu osoko ikasleak daude. Moneta guztiek flotatzen dute biraka. Mota askotako gauzek flotatzen dute inguruan. Langabeziarik eza. Ezin da langabezia sortu. Zero interes tasako politika, inflaziorik ez, moneta sendoa.

Puntua: inflazioa, berriz

W. Mosler:

Hitz egin dezagun inflazioak minutu batean.

Monopolistak prezio ezarleak dira. Jadanik ikusia dugu. Esaten dudan modua hauxe da: prezio maila gobernu gastuaren funtzioa da, berak hori jakin zein ez. Hego Ameriketako inflazio handi guztiek zuzenki indexazioari jarraitu diote. Indexazioa da gobernuak urtero gero eta gehiago ordaitzen duenean gauza berberagatik. Azaltzen da inflazo gisa.

Inflazio horren aurka erabiltzen den politikak, interes tasa altuak eta langabezia politikak, erabat galtzen du puntua eta maiz hondamendian bukatzen da arrazoi horrengatik. Hiperinflazio guztiak zergapetzearen etenaldiagatik datoz. Zergapetzea gelditzen denean, moneta gainetik dago. Jakiten duzuenean kanpoan, ate kanpoan, ez dagoela inor, ez zarete hemen geldituko eta bisita txartel hori lortzeko lan egin. Espero dut.

Inflazioaren beste kausa nagusi bat gerla ordainketak dira. Alemania bortxatu izan zen urtero bere BPG-ren %50 urrean eta atzerritar trukean Lehen Mundu Gerlaren ondoren gerla erreparazioak, ordainketak, egiteko. Noski, horrek monetari jaisteko eragiten dio, eta inflazioa edukitzeko, eta gero indexaxioa, eta politika hori bukatu zen egunean, dena gelditu zen.

Puntua: konbertsio taula (currency board)

W. Mosler:

Konbertsio taulako dinamika ustiapen kolonialaren erreminta da. Badago printzipio oso zahar eta oso absolutua ekonomian, hau da, ekonomia erlijioaren kontrakoa da. Ekonomian hobe da jasotzea ematea baino.

Zure aberastasun erreala gauzak pilatzean datza. Zure gauzen pilaketa hori barnean ekoitz dezakezun guztia da, jende guztia lanean ari denean, eta, hortaz, horretatik nahi duzu litekeena den beste. Nahi duzu jende guztia lanean egotea zure output errealean, ondasunak eta zerbitzuak gehi gainontzeko munduak zuri bidaliko dizun edozer ken zuk haiei bidali beharko diezuna. Ados? Ekoizten duzun guztia, munduak zuri bidaltzen dizun guztia ken zuk haiei bidali diezun guztia. Hori guztia merkataritzako termino errealakdeitzen da.

Konbertsio taularekin, gobernuak gastatzeko, moneta lokala eduki behar du, lev[3] izenekoa. Nondik dator moneta hori?  Baten batek joan behar du banku zentralera euroarekin, lev eskuratu, zerga ordaindu, dirua gastatu ahal izateko. Baldin eta paseatzen ari bazara inguruan monetarekin zure poltsikoan, nondik etorri da moneta hori? Baten batek euroa eduki behar zuen, banku zentralera joan, zure poltsikoan jarri, erretiro fondoak, korporazio-erreserbak.

Horiek dira zure finantza aktibo guztiak, aurreztuta geratzen direnak. Horiei eskaera ihesak (demand leakages) deitzen diegu. Ordainduta zaudenean, diruaren parte bat aurrezkietara doa. Guztiok dakigu aurrezkiak zer diren, ados? Zerbait irabazten duzu eta zerbait aurrezten duzu eta zergak ordaindu.

Puntua: zergak eta konbertsio taula

W. Mosler:

Zergei dagokienez hitz pare bat[4].

Finantza aktibo netoak hornitzeko, konbertsio taulara doazen euro horiek guztiak, nondik etorri dira?

Gauzek zuzenki funtzionatzen dutenean, esportazio netoetatik datoz. Gainontzeko munduari, Europari, gauzak saldu behar dizkiezu, euroa lortzeko, banku zentralera joateko, moneta eskuratzeko zeure poltsikoan jartzeko. Diru hori ez da eskuragarria inportazioak erosteko.

Ez badaukazu eta Europar Batasunak laguntzen badizu, maileguz hartu dezakezu. Orduan, hurrengo urtean horrenbeste interes plusa behar duzu eta zure arazoa osatzen da.

Hortaz, nola lortzen ditu herrialdeak esportazio netoak?

Zure alokairu errealak nahiko baxuak eduki behar dituzu gauza berean ahalegintzen diren beste herrialde batzuekin lehiatzeko. Imajinatu behar duzu nola bizi daitezkeen zure langileak egunero kaloria gutxiagoko janariarekin, Indiarekin eta Brasilekin lehiatzeko, zeintzuek jadanik imajinatu baitute nola beren jendeak bizi daitezkeen egunero 1.200 kaloriekin.

Zergatik egiten duzu hori?

Atzerritar trukean inportazioak erosteko zure onurako? Ez, atzerritar trukea zure moneta propiora trukatzeko zeure finantza aktibo propioak finantzatzearren lortzeko.

Bisita txartelak lortu ditudanean, nondik etorri dira txartel estrak aurrezteko? Zuei eman dizkizuet. Orain, zuek haiek irabazi behar dituzue. Ordainduak izan zarete ordaindutako lanerako.

Konbertsio taulan egongo banintz, ezin nuen hori egin. Zuek guztiok kanpora nonbaitera joan behar zenuten nahiko euroak irabazteko nire bankuan jartzeko, horrelako txartel batzuk eskuratzearren.

Konbertsio taularekin, zuen aberastasun erreala hauxe da: barnean ekoizten duzuen guztia gehi inportatzen duzuen guzia (oso gutxi bilakatzen dena) gehi esportatzen duzuen guztia (zeina handia den). Zuen merkataritza termino errealak txar bihurtu dira.

Eta barnean ekoizten duzun guztia moztu izan da, zeren langabezia handia baitago, zeren atzerritar trukerako lehiatzeko beharra baitago. Horrek, erreforma izugarriak behartzen ditu, ‘egiturazko erreformak’ deitzen direnak. Helburu nagusia esportazio gehiago eta inportazio gutxiago gauzatzea da, balio erreala ez daukaten finantza aktiboak lortzearren, Hong Kong bezala.

Begiratu Hong Kong-i, beti esportazio netoekin dago. Aldiro deflazio izugarriak edukitzen dituzte. Noski, ez dute langabezia, zeren mundu guztia etxera bidaltzen baitute, Txinara. Eta nahiko baxua izaten denean, eta Txina nahiko txarto egoten denean, denak itzultzen dira lan egiteko. Haien jabego balioak gora eta behera doaz, baina atzerritar trukeko erreserbatan ehunka bilioi (amerikarra: 109 dolar) lortu dituzte. Esportazio netoa lortu dute, beren merkataritza termino errealak jaitsiz, AEBetako Erreserba Federaleko balantza orrian zenbakietarako trukean, dolarrak deitzen direnak, haien konbertsio taulako hitzarmenak behartzen duen moduan.

(Segituko du)


[3]  Bulgariako moneta Lev da ( http://en.wikipedia.org/wiki/Bulgarian_lev).

[4]  Ingelesez: “When I say taxes, the income tax works, but it’s complicated. It’s easier to think of it like a property tax or a simple head tax. [I]t does work for an income tax but it’s a little more complicated.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude