Lana, zergak, langabezia, aurrezkiak, inflazioa, interes tasak, enpresa publikoa, enpresa pribatua, eta … ustelkeria (eta 3)

Ikus lehen eta bigarren parteak[1].

Galdera / erantzunak

Puntua: nola uzten duzu konbertsio taula?

Oso erraza da. Soilik aditzera ematen duzu eten dela. Hala ere, horrek ez du zuen ekonomia laguntzen. Ekonomiarekiko arazoa langabezia da, agian, herrialde gisa, zuen benetako ahalmenaren erdian lan egiten. Jendeak aurreztu behar du.

Beraz,

1)      Aurrekontu defizit handiagoa behar duzue, interes tasa politika bat behar duzue, zeina konbertsio taularekin ezinezkoa den. Horrek esan nahi du gastu handitzearen eta zerga mozketen nolabaiteko konbinapen bat, politikaren esku egonez. Erabaki behar duzue zein den gobernuaren tamaina aproposa. Era egokian sistema legala eta osasun sistema publikoa hornitu behar dituzue. Tamainari dagokionez, horiek erabaki politikoak dira.

2)      Beste guztiak sektore pribatuan enplegatuko dira. Beraz, sektore publiko gutxiago, sektore  pribatu gehiago ala bien arteko edozein ratio eduki dezakezue, zuek politikoki finkatu nahi duzuen moduan. Baina sektore publikoaren kostu erreala da sektore pribatuko jendeak bera hornitu behar duela. Sektore publikoaren onurak dira zerbitzu publikoak eta, pizgarri egokiek beren lekua edukiz, irabazitako gaitasun guztiak.

Puntua: sektore publikoa eta sektore pribatua, lan bermea

W. Mosler:

Aipatutako erabaki hartuta, orduan sektore publikoa hornitzen duzue. Lagundu behar duzue langabetuek sektore pribatuko lanpostuak lortzeko. Transakzio masibo bat egongo da langabeziatik sektore pribatura. Arrazoia hauxe da: behin defizita tamaina egokian egonik, jendeak dirua dauka gastatzeko eta enpresak hasten dira funtzionatzen. Enpresek nahi izango dute enplegurik gabeko jendea kontratatzea, defizita tamaina egokia izango denenean. Arazoa da enpresa sektoreak gogor hartzen duela lanposturik gabe egondako jendea kontratatzea. Nahiago luke jadanik lanean dagoen jendea kontratatzea.

Hori dela eta job guarantee edo lan bermeko programa daukagu[2], praktikan ere jarri da[3].

Argentinan esperientzia ederra egon da[4].

Beraz, oso ongi dokumentatutako historia daukagu[5].

Esan da Hanke-k proposaturiko konbertsio taulak garapen suntsitzaileak geldiarazi zituela. Nik horixe esan dut lehenago[6], hau da, berak konparatu zuela lortutakoa aurreko egoerarekin. Ez zuen begiratu Argentinari, bertako konbertsio taula baino lehen eta gero. Beraz, berak esan ahalko luke konbertsio taula hobea zela lehenago egon zena baino, baina geroago etorri zena askoz hobea zen[7] haiek konbertsio taulan inoiz eduki zuten edozein egoera baino.

Puntua: modeloa

W-Mosler:

Zer modelo erabiltzen duzue?

Europar Batasunerako (EB) Britainia Handiko modeloa erabili behar duzue. EBko kideak dira baina bere moneta propioa daukate. Zuek enplegu osorako defizitaren tamaina zuzena eduki nahi duzue, ez Britainia Handiak bezala. Britainia Handia legez zuen monetarekin aurrekontua orekatzen saiatzen bazarete, langabezia handia lortuko duzue, Britainia Handiak moduan[8].

Puntua: defizitak

Jadanik ikusia, nolabait. Konbertsio taularekiko arazoa da berak ez duela permititzen aurrekontu defizita behar beste handi izatea. Arrazoia hauxe da: zuen defizitak handitzen saiatzen bazarete, merkatu diziplinara behartuta zaudete eta interes tasa handiagoetara. Beraz, ezin dituzue defizitak behar beste handi erabiltzea, nahiz eta horixe gura. Berehala Grezia bezalako bihurtuko zinatekete. Badaukat lan bat honetaz nire webgunean, Full Employment, Exchange Rate Policy and Price Stability izenekoa[9], zeina bulgarieraz itzulita dagoen.

Moneta propioa edukita, zuek Japonia eta AEBak bezalaxe zarete. Japoniak munduko defizitik handiena dauka eta interes tasarik baxuenak, eta haien defizitak ez dira nahiko handiak eta berriki saiatzen egon dira defizitak altxatzeko… Haien hamar urteko bonoa %0,6tan dago, interes tasak zero dira, gobernuak erabaki baitzuen horrela ezartzea.

Zuek ezin dituzue interesak irabazi nire bisita txarteletan, ez badut nik erabakitzen hori ordaintzea, ez baduzue arrisku bat hartzen eta txartelak maileguz eman beste bati. Baina badakizue ez dagoela inongo arriskurik haiek niri maileguz emanez. Nik beti haiek atzera ordaindu ahal ditut, ezta? Nire txartelak dira.

Beraz, irtenbidearen parte bat interes tasa baxuko politikari eustea da, Japoniak bezala, AEBk legez, zeinak Japonian zero inflazioa sortu baitu 20 urteetan, imajina daitezkeen krisi guztietan zehar.

Puntua: interes tasak eta alokairuak

W- Mosler:

Interes tasari dagokionez, uste dut aipatutakoa egiten baduzue nahiko sendoa izango dela.

Hemengo alokairuei begiratzen badiezue, gainontzeko Europako alokairuekin parekatuz, iruditzen zait euroarekin bat-bat egiten baduzue moneta balio-irabaztearekin arituko zaretela, ez balio-galerarekin. Baina egokitze bat baldin badago, soilik behin bakarreko egokitzapen bat izango da.

Zuek %7-12ko defizitekin bukatu ahal duzue. Ez du axola. Balioa hilero 400 lev-eko marjinan jarriko da, trantsiziozko lanagatik ordaintzen ari zaretena. Hori izango da lanaren kostu marjinala herrialdean. Horrek emango dizue Missouriko Unibertsitaterako buckaroo-ak eman zuen barne egonkortasuna bera.

Puntua: ustelkeria

W. Mosler:

Ustelkeriari dagokionez, iturri desberdinetatik dator ustelkeria. Bat finantza sektorea da.

Zero interes tasako politikarekin ez duzue behar gobernu-bonorik. Defizit gastua diru saldo gisa jartzen da banku zentralean, interesik ordaintzen ez duelarik. Banku zentralean bonak saldo alternatiboak dira. Haiek ez lukete inongo helburu publikorik zerbitzatuko eta beraz ez litzateke egongo inolako arrazoirik haiek eskaintzeko. Hori guztia da zero interes tasako politikaren parte bat, berriz, Japonian bezala. Gobernu-bonoak kenduz, ustelkeria askoren finantzaketa kentzen da.

Langabezia kenduz eta denok lanpostuak edukiz, ustelkeria pilo bat kentzen da.

Ustelkeriaren beste iturri bat maileguz ematea da -estatu-maileguz ematea-, zeina izatez defizit gastua den.

Oro har, estatuaren enpresak ustelkeria iturriak izan daitezke. Pribatizaturiko industria, gobernuarekin lotura handia duena, ustelkeria iturria izan daiteke. Enpresa horiek finantzatzeko, gobernu maileguek beren bidea aurki dezakete jabeengana eta elkarturiko enpresetara iristeko, zeintzuek gero beren lev-ak saltzen baitituzte atzerritar trukerako, moneta behera eramanez. Hortaz, kontu handiaz ibili edozein estatu mailegatzerekin.

Lanpostuetarako, ez dituzue inoiz gehiagorik estatu enpresak edo enpresa pribatuak sostengatu behar. [Irtenbide gisa] Jadanik bermatutako lanpostuak[10] dauzkazue. Hortaz, langabezia ez da gehiagorik izango lehen izan zen inperatiboa.

Puntua: bankuak

W. Mosler:

Banku sektorean hemengo monetako banku gordailu guztiak bermatu nahi dituzue, orain ezin duzuena lortu, sinesgarritasuna ez dutelako. Konbertsio taula batekin, gobernuak bermatutako gordailua baldin badago litekeena da baliorik gabezkoa izatea, inongo presioren menpe barik. Lev-eko gordailuekin, aipaturiko antolamenduarekin, gordailuak erabat seguru dira.

Baina banku maileguz emateak izan behar du mugatua. Oso mugatua. Ziur egon behar zarete maileguz ematea soilik permititzen dela helburu publikoari egoki zaionean. Bankuek ezin dute maileguz eman finantza aktiboen kontra. Hori finantza indarra besterik ez da. Ez dago inongo helburu publikorik horretan. Zuek zeuek erabakitzen duzue espezifikoki zer nolako maileguz ematea egoki zaion helburu publikoari. Agian kotxeak erosteko maileguak, etxerako maileguak, horrelakoak, eta hori da zuen bankuek egiteko baimenduta daukaten guztia. Bestela, maileguak ihes egiten du atzerritar truke merkatura eta zuen moneta suntsitu dezake.

Sektore pribatuak beraiek nahi duten edozeini maileguz eman diezaioke. Galtzen badute,  beren dirua galtzen dute. Baina bermatutako banku gordailuak? Ez. Hori diru publikoa da.


[3]  Ikus aurreko linka eta, batez ere, Pavlina Tcherneva-ren lanak.

[4]  Mosler-ek honela dio, ingelesez: “[Refers to participants in the Jefes jobs program in Argentina.] These were people who were never in the labor force. What they call disadvantaged people. People they never expected to be in the labor force. Indians and people they considered lower class. Many, many women who had already raised their children. Out of 2 million, over 1 million transitioned into private sector jobs within two years. This was unheard of. They had the strongest economy in the world for three or four years till the politics changed. Daniel [Kostzer] left and got a job somewhere else. Somebody took his budget and did something else with it, and the economy started faltering.”

[5] Ingelesez: “So, we have good documented history. And all these people were interviewed. University of Missouri (UMKC) people went down to interview them and they asked these people would you rather work or just stay home and get the money. Every one of them said they would rather work. All these people who were supposedly lazy, never would do anything, were taking advantage of the system, they’d all rather work.”

[7]  Daniel Kostzer–ek utzi arte, noski.

[8]  Argentinaz, honela segitzen du Mosler-ek: “And by the way, the peso was very strong at the time. It was an appreciated currency. Now, they did have 9 or 10 percent inflation but it did not interfere with their prosperity. They had high prosperity with prices going up 10 percent a year. And a good part of that was because the currency had fallen a lot more than it should have because of the blood in the street problem. That problem had caused the currency to drop a lot more than it should have. So the price increases were more of a one-time adjustment than actual inflation. Inflation is a continuous, by definition, a continuous, self-sustaining thing that you can’t do anything about.”

[10]  Lan bermeaz, job guarantee delakoaz, ikus goian aipaturiko  2. oharra.

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude