Jadanik ikusia dugu Mosler-en bonoak zer diren eta nola erabili behar diren[1] herrialde soil batean.
Halaber, ezaguna dugu Greziaren irtenbidetzat Mosler bonoak erabiltzeko proposamena ere[2].
Azken proposamen hori, beste era batera P. Pilkingon-ek eta W. Mosler-ek 2012an plazaratu zuten Levy Institutuan, ohar gisa[3].
Izan ere, euroguneko krisiari irtenbidea eman diezaiokete gobernu desberdinek Europako Banku Zentralak (EBZ) esku hartzerik gabe, eta Europar Batasunetik (EB) irten barik, finantza berrikuntza baten bidez, ‘zergek sostengatutako bonoak’ izeneko berrikuntzarekin.
Hona hemen ziotena.
Europako zor subiranoko krisiaren erroa aurki daiteke inbertsiogileak EBko herrialdeak ordaintze ezeko egoeran egon daitezkeela keztatuta daudelako, gobernu bonotan etekin handiago eskatzera behartuta egonik. Behar dena da zor periferikoari segurtasun handiagoko maila bat ematea, herrialde periferikoek euroa erabiltzen segitzen duten bitartean.
Arazo horri emateko irtenbide erraz bat ondokoa da, alegia, herrialde periferikoak gobernu zorreko mota berri bat jaulkitzen hastea: ‘zergek sustengatutako bonoak’ izenekoa. Zergek sostengatutako bonoak gaur egungo gobernu bonoak bezalakoak dira, baina klausula berezi batekin: baldin eta herrialde batek bere ordainketak egiteko huts egiten badu epe-mugan -eta soilik baldin eta hori gertatzen bada-, orduan bonoak onartuko lirateke herrialde horretan zerga ordainketak egiteko. Zerga sustengatze horrek zoru absolutu bat ezarriko luke, zoru horretatik aktiboaren balioa ezin eror litekeen heinean. Horrek inbertsiogileei segurtatzen diela bonoa beti ‘diru ona’ dela, bono tasa baxuagotara eramanez, eta azken honek segurtatuz herrialde periferikoak ezin liratekeela eramango ordaintze ezera.
(Beste alde batetik, jadanik ikusia dugu Europar Batasunerako Mosler-ek proposamen ederra[4].)