Haur ekonomia

Haurrentzako Diru Teoria Modernoa

(Warren Mosler-en hitzaldi bitatik moldatua eta egokitua)

Eztut lantto haur letratu handientzat egiten. Eta ez xoil, deus eztakitenentzat ere

(Axular eraberritua)

Antzerki modua antzezteko.

Pertsonai soil bat eta bakarra: maisu amerikarra

(Euskal dialektoak erabil daitezke, entzuleriaren arabera)

Hiru minutuko irakaspena teoria berrirako

Maisua taularatzen da. Erdian jartzen da. Hitz egiten hasten da…

Puntua: 3 minutuko irakaspena

Maisua:

Hiru minutuko bertsioa aipatuko dut. Dena langabeziaz izango da. Langabezia %3 izango balitz, ez ginateke hemen egongo. Ez litzateke inor egongo gela honetan. Langabezia ordaindutako lanaren bila dagoen jendea da. Ez da jendeak nahi duen eta topatu ezin duen borondatezko lanaren bila egotea. Lana ordaindutakoa da.

Puntua: bisita txartela

Maisua:

Hauxe da nire bisita txartela. Jende guztiak lanpostua nahi du. Nik dauzkat lanpostuak. Baina ordainduko dut neure bisita txartelarekin.

Espero dut zuek, entzuleok, ez hartzea horrelako lanak, zeren ez baitute ezer balio, harik eta gauza bat gertatu arte.

Orain guztiok langabe egingo zaituztet. Eta ordaindutako lanaren bilatzaile oso larriak egingo zaituztet, nire bisita txartelak lortzeko.

Erabaki dugu gela honetatik irteteko ate soil bat dagoela. Eta ate horren atzean guardia bat dago, arma batekin. Zuetariko inor ezin da gelatik atera ez badauka nire bisita txartel bat.

Guztiok zaudete langabezian. Nabaritzen duzue presio hori? Nire bisita txartel bat behar duzue. Atean dagoena zerga gizona da. Orain guztiei lanak eskainiko dizkizuet hemen geratzeko eta gela hau garbitzearren. Ordainduko dut txartel bat gela garbitzeko ematen duzuen ordu bakoitzeko.

Beraz, denok geldituko zarete eta gela garbitu, baldin eta gelatik atera nahi baduzue.

Zergapetzeak paper zahar hau diru bilakatu du. Hemen dago txartelaren beste aldea, ez dago urrerik. Ez dago atzerritar truke erreserbekiko inongo konbertsio taularik. Baina lan egingo duzue txartel hau eskuratzearren. Balioa dauka.

Hortaz, zergek funtzionatzen dute langabezia sortzeko.

Zer dela eta egin nuen nik hori? Gela hau garbituta nahi nuelako. Gobernua naiz eta soldaduak, polizia, irakasleak, sistema legala behar ditut. Beraz, zergapetzen zaituztet zuek eduki ez duzuen zerbaitetaneta bide bat ematen dizuet dirua irabazteko zerga ordaintzarren.

Demagun gela honetan 50 pertsona daudela. Erabakitzen dut soilik 40 txartel gastatzeko, zeren Chicagoko Unibertsitatean ikasi baitut eta badakit superabit bat irabazi beharko nukeela. Hortaz, 40 txartel gastatuko ditut eta 50 jaso eta orduan superabita edukiko dut.

Zer gertatuko da?

Hamar pertsona ez dira gai izango lanpostu bat lortzeko. Zuetariko hamar langabetuak izango zarete. Ez du axola. Ez daukat inolako kezkarik guztiok zoru garbiketan goiko gradu bat daukazuen. Ez dut axolarik zer nolako egiturazko erreformak egin dituzuen. 50 zergapetzen baditut eta soilik 40 gastatzen badut, langabezia egongo da. Hori monopolioa da. Ezta?

Orain beste gauza bat gertatzen da. Ezin dut zerga jaso dirua gastatu baino lehen.Ez ditut lehendabizi zerga jaso eta gero bera gastatu. Lehendabizi gastatzen dut eta gero zerga jaso. Zaila ote hori ulertzeko. Dirua, bisita txartelak, niregandik datoz. Neu naiz diru jaulkitzailea.

Puntua: aurreztea

Maisua:

Goazen aurrera… Zuetariko batzuek txartel bat baino gehiago irabazi nahiko zenukete. Bat aurreztu nahiko zenukete, bat poltsikoan edukitzeko. Ekonomia errealean, jendeak aurreztu egiten du. Batzuek txartel bat etxera eraman ahalko duzue gizonari edo andreari, nahiz amari zein aitari frogatzeko benetan ekonomia hitzaldi batean egun osoan egon zaretela. Bestela, nork sinetsiko du istorio hau?

Demagun, beraz, guztiok nahi duzuela txartela bat etxera eramateko. Orain gastatu dezaket. Lanpostuak eskaintzen ditudanean, 100 txartel gastatuko ditut. Zuetariko bakoitzak irabazi nahi du txartel bat zerga ordaintzeko eta beste bat aurrezteko etxera eramatearren.

Baldin eta 50 zergapetzen baditut eta soilik 80 gastatu… (Matematikazko ariketa bat da…) 50 zergapetu, 80 gastatu, baina zuek 100 nahi dituzue. Zenbat pertsona egongo dira oraindik langabezian? 20.

Hemen dago azken erantzuna: baldin eta ez badut nahiko gastatu zerga kontua eta aurrezteko desioa estaltzeko, langabezia da froga, hau da, ordaindutako lanaren bila eta ezin topatu dagoen jendea, Beste hitzez esanda, langabezia beti da gobernuak zerga kontua eta aurrezteko desioa estaltzeko nahikoa gastatu ez duelako froga. Logikaz ez dago beste posibilitaterik.

Demagun 100 gastatzen ditudala eta zuek 50 ordaintzen dituzuela zergarekin, zuek beste 50 dauzkazue aurrezteko, ni benetako gobernua izango banintz, orduan 50 horiek maileguz hartuko nituzke eta horietan interesak ordaindu.

Badago inongo zentzurik horretan?

(Gogoratu ni jaulkitzailea naizela eta bisita txartel guztiak niregandik datozela.)

Puntua: langabezia

Maisua: Edozein zentzurik egonik, horixe da gobernuek egiten dutena.

Baina AEBetako, Kanadako, Japoniako, Britainia Handiko gobernuek lehendabizi gastatu egiten dute eta gero atzera maileguz hartu beren diru propioa. Ez dute maileguz hartu gastatzeko. Haiek maileguz hartzen dute gastatu eta gero.Nik bisita txartelekin egin dudan bezala. Banku zentralei begirada zorrotz bat emateak horixe erakusten du. Irudipenezko bide bat erabiltzen dute hori esateko. Esaten dute ezin duzula erreserba drainatze bat egin erreserba gehituta daukazun arte. Beste era batera esateko, lehendabizi gastatzen dugula eta gero maileguz hartzen dugu. Eta maileguz hartze guzti horrek jadanik aurreztuta dagoen diruari ematen dio interesak irabazteko leku bat.

Azterketa arin bat. Langabezia monopolistaren eskaintza murriztua da. Txartel guztiak niregandik datoz, ez badago faltsutze bat. Dolar guztiak AEBetako gobernutik datoz, ez badira faltsuak, zergak ordaintzeko erabil daitezkeenak. Eta zergak ordaintzeko erabil daitezkeen euroak Europako Banku Zentraletik datoz. Langabezia ordaindutako lanez ari da. Langabezia beti eta halabeharrez gobernu gastua zerga ordainketa eta  aurrezki desioak estaltzeko nahikoa izan ez delako froga da.

Orain baldin eta nik 50 zergapetzen baditut eta baldin eta zuek 50 aurreztu nahi dituzue baina nik soilik 80 gastatzen ditut, eta 20 pertsona langabezian badaude, nola baztertzen dut langabezia?

Bi aukera ditut. Zerga jaits dezaket edo gastu handitu. Ez dago beste aukerarik, bestela esan.

Aurreztea legez kanpo utz dezaket, baina zer nolako zentzurik dauka horrek? Zer nahiago duzu nik zuen zerga jaistea ala zuek aurrezteka nik debekatzea? Ni zerga baxuagoaren aldekoa naiz. Beste jende batzuek, mailako gorenekoek jendeari aurreztea debekatzeko bideak proposatu dituzte.

Ohartu defizita daukadala. Zer esan nahi du horrek? Nik 100 gastatzen ditut eta soilik 50 jasotzen ditut. Arazoa ote hori? Ez. Ados. Nik ezin ditut txartel horiek bukatu.

Gabriel Aresti maisua gogoratuz,

Ad Majorem Vasconum Libertatem

donejurgi (joseba felix tobar-arbulu)

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude