Paul Volcker Fed-eko nagusia izan da.
Hona hemen Fed-ek azken nagusiak:
Paul A. Volcker 1979ko abuztuak 6 – 1987ko abuztuak 11
Alan Greenspan[1] 1987ko abuztuak 11 – 2006ko urtarrilak 31
Ben S. Bernanke[2] 2006ko urtarrilak 31 – 2014ko urtarrilak 31
In Comments on Volcker article[3], Mosler-ek honela dio:
i) Finkaturiko FX politikekin, interes tasak merkatuak determinatzen ditu; ez gaur egunean FX flotatzaileekin.
ii) Gobernuaren eskusartzerik gabe, kasu, erreserben eta Altxor Publikoko tituluen gaineko interesak, tasa ‘naturala’ zero da, defizit gastutik erreserba balantze netoak dauden heinean.
iii) Ez dago inongo arrazoirik QE[4] hedatzeko. Funtzionalki, Fed-ek tituluak erostea eta Altxor Publikoak tituluak ez jaulkitzea berbera dira eta, alderantziz, azkenaren gastu netoa uzteak erreserba balantzeen gisa segitzen du.
Bide horietako edozeinetatik, defizit gastuak erreserba kontuko balantzeak ekartzen ditu, ez tituluen kontuko balantzeak. Bi kasutan, biak dolar balantzeak dira Fed-eko kontuetan.
iv) Fed-ek gobernu tituluak sortzen ditu, ordainketak eginez. Hori da haren funtzioa. Kasurako, Altxor Publikoko tituluak dira hasierako esku hartzea. Fed-ek ordaintzen ditu beraiek, erreserba kontuak zordunduz eta titulu kontuak abonatuz.
v) QE delakoak egiten duena kontrakoa da, Fed-ek titulu kontuak zordunduz eta erreserba kontuak ‘berrabonatuz’. Hortaz, esan daiteke QE-k gobernuaren aurreko parte hartzea neutralizatzen duela.
vi) [QE programaren oinarrizko ondorioa] ekonomiatik interes errentaren kentzea da. [2013an, artikulu hau idatzi arte] Fed-ek Altxor Publikoari 100 x 109 dolar inguru aldatu zizkion, ekonomiak bestela irabaziko lukeena. QE zerga bat da ekonomian.
vii) FX flotatzaileekin, banku likidezia beti infinitua da. Gordailu asegurua horretaz da. Banku Zentrala prezioari buruz aritzen da, ez kantitateari buruz.
Mosler-ek bost biderrez honelako baieztapena egiten du: “eragite monetarioen ezagutza da beharrezkoa.”
[1] Greenspan-i buruz, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/09/dtm-ortodoxiaren-aurkako-aukera-bakarra/.
[2] Bernanke-ri buruz, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/02/ben-bernanke-eta-dirua-inprimatzea/.
[3] Ikus http://moslereconomics.com/2013/10/01/comments-on-volcker-article/. Paul Volker-en artikulua hauxe da: The Fed & Big Banking at the Crossroads, http://www.nybooks.com/articles/archives/2013/aug/15/the-fed-big-banking-crossroads/?pagination=false.