FX flotatzailea: benetako ulertze bat

In A Real Understanding of Floating Fx – it is all about Price not Quantity[1], Mosler-ek honelako puntuak aipatzen ditu:

 

i)                 FX[2] flotatzailearekin, afera prezioari buruz da[3] (interes tasaz), ez kantitateaz.

ii)                Hori Txinari ere aplikatzen zaio[4].

 

Izan ere, Mosler-en hitzez:

 

Maileguek halabeharrez gordailuak sortzen dituzte mailegu emaileko erakundeetan, eta berauek behar diren erreserbak sortzen dituzte, erreserba eskakizun bat funtzionala den heinean: lehen instantzian, Banku Zentraleko zorpeko (overdraft) bat, Banku Zentraletik mailegu bat.

 

Hortaz, hasieratik aktiboak eta pasiboak ‘hor‘ daude Banku Zentralak balioa emateko.

 

Likidezia beharrezkoa da pasiboak agente batetik beste batera aldatzeko. Kasurako, gordailugile batek bere fondoak beste banku batera aldatu  nahi baditu, lehen bankuak nolabait pasibo hori ‘ordeztu‘ behar du, beste agente batetik maileguz hartuz, nahiz eta sistemako pasibo guztiek aldatu gabe segitu.

 

‘Likidezia‘ deitzen da pasiboen ‘aldaketa hori‘.

 

Denboran zehar, edozein kasutan aktiboak eta pasiboak ‘balantzean‘ daude.

 

Agente batek pasibodun baten eskaera ezin duenean bete, bere pasiboa beste agente bati aldatzeko, orduan likidezia garrantzitsua da.

 

Banku batek gordailugile baten eskaera, bere gordailua beste erakunde bati aldatzeko eskaera, huts egiten badu, gordailuak dagoen lekuan segitzen du. Bankuak bere akordioak bortxatzen ditu, baina, fondoen aldetik, ’erabat ongi‘ dago bankua. 

Arazoa da bankuaren akordioak betetzeko, gordailugileei beren gordailuak beste bankuetara aldatzearren permititzeko, bankua saiatuko da pasiboa ‘ordeztea‘ beste leku batetik maileguz hartuz, eta horrek suposatu daiteke interesak altxatzea.

 

Era berean, bankuak saiatuko dira beste leku batetik maileguz hartzen, Banku Zentraleko zorpekoak baztertzearren, Banku Zentralak argi uzten duenean berak ez zuela nahi bankuek zorpekoak sostengatzea.

 

Arazoa da soilik Banku Zentrala dela banku sisteman erreserba balantzeen totala alda dezakeen bakarra, zeren horiek Banku Zentralaren beraren hedatutako orrian balantze soilak baitira. Bankuek, batetik bestera, balantzeak aldatu ditzake, baina ezin dute balantzeen totala aldatu.

 

Beraz, Banku Zentralaren hedaturiko orrian erreserba balantzeen kantitate osoa zorpekoen bidez denean, zorpeko hori soilik banku batetik beste banku batera alda daiteke, ez badu Banku Zentralak esku sartzen ‘behar’ diren erreserbak gehitzeko. Edo banku batek erreserba gehiegi daukanean, beste banku bati zorpekoetan bortxatuz, eta superabiteko bankua defiziteko bankuari maileguz emango ez dioenean.

 

Hori guztia ohituraz gauzatzen du Banku Zentralak tituluak erosiz, eperako dibisa erosiz edo berrerostearen akordioen bidez[5]. Eta Banku Zentralak hori egiten duenean, zuzen ala zeharka, interes tasa jartzen du, egiten duen moduan, zuzen ala zeharka, Mosler-ek, ‘zergapeko prezio jartzea[6]’ deitzen duena.

 

Hortaz, berriz adierazteko, bide batez edo bestez, Banku Zentralak interes tasa ezartzen du, kantitateak bere horretan segitzen duen bitartean.

 

Txinan ikusten diren ziri guztiak Banku Zentralak interesak zeharka jartzen dituen modutik datoz.

 

Txinako esperientziak erakusten du (dio Mosler-ek!) mendebaldeak hezitako gazteek puntua galdu dutela, segur aski inoiz ez zitzaielako esan eskoletan ikasi duten finkaturiko FX-ko ‘monetarismoa’ ez dagokiola ez-trukakorreko monetari.

 

Edozein kasutan, Banku Zentrala bere banku sisteman erreserba netoen monopolio hornitzailea da, eta, beraz, ‘prezio jartzailea’ ez ‘prezio hartzailea’. Segur aski, gazte horiek eskolan monopolioz ikasi zuten baina dirudienez / zoritxarrez oraindik onartu behar dute beren moneta bera monopolio publiko soila dela.

 

Atzera begira, horixe zen Paul Volcker-en hanka sartzea orain dela 33 urte inguru. Berak akats berbera egin zuen[7].


[2]  FX: The foreign exchange market, atzerritar truke merkatua. ”(Forex, FX, or currency market) is a form of exchange for the global decentralized trading of international currencies.”

[4]  Ingelesez: “That includes China’s ‘dirty float’, a currency not convertible on demand at the Central Bank, but with periodic Central Bank market intervention.”

[5]  Honela segitzen du: “It’s called ‘offsetting operating factors’, which also include other ‘adds and leakages’ including changes in treasury balances at the fed, float, cash demands, etc.

[6]  Edo ‘zergapekoari balioa ematea’: ingelesez, ‘pricing the overdraft”.

[7]  Honela dio Mosler-ek: “He made the same rookie mistake, for which he got credit for saving the US, and the world, from the great inflation of his day. However, the fact that he made it worse, vs curing anything is of no consequence. What matters is how the western elite institutions of higher learning spin it all…