Zuetariko batzuek, askok?, guztiek?, behean dagoena irakurtzerakoan, agian zeru musika entzungo duzue.
Baliteke, bestela, beste batzuk galduta egongo zaretela edo/eta hor agertzen dena garrantzirik gabeko txorakeriatzat hartu.
Ez du ardurarik.
Poetek eta literaturan murgiltzen direnek ere ez dute ezer aipatzen horretaz, ezta aipatuko ere.
Ez, gure poetek ez dute ezer idazten horretaz, artistek ez dute irudikatzen aparteko eta sakoneko afera hori, eta kantariek ez dute ezer aipatzen beren kantuetan.
Richard Feynman-en iritziz, “This is not yet a scientific age”, hots, “Hau ez da oraindik aro zientifikoa[1].”
Feyman-ek fisika zeukan buruan baieztapen horretan. Baina antzeko gauza bat esan daiteke ekonomia zientziaz, zeren Granadan ere, sorry Euskal Herri sorgindutako honetan ere dena, edo ia dena da posible: “No sentence means what it says.”
Sinetsi ala ez, believe it or not, behean dagoena garrantzitsua da oso. Izan ere, hor eztabaidatzen da ea zein den mundu mailan agintzen duena eta nola agintzen duen.
Beraz, ene ustez, beheko gauzatxo hori benetan funtsezko eztabaida da, mundu erreala ukitzen duena, eta nola gainera!
Poesia?
Agian bai, zentzu sakonean, noski, hots, kreazioa, poiesis, sormena den aldetik.
Dastatu, enjoy it!
Goazen harira.
Berriki hauxe esan du Michael Hudson-ek elkarrizketa batean[2]:
“Greg McInerney: You’ve written extensively about the US and it’s funny, the US might be the first Empire that’s really never been called as much by the people living there. How has the US managed to obfuscate the fact that it’s the biggest global superpower to most of its citizens?
Prof. Hudson: People don’t understand the balance of payments and the nature of the monetary system. They don’t understand that the dollar standard, internationally, means essentially that America’s balance-of-payments deficit – which is almost entirely military for many decades – is the basis of foreign central bank monetary reserves. So the world’s monetary reserves consist of loans to finance the American military surrounding of the rest of the world. People don’t look at what these central bank reserves end up being used for. When they hold US Treasury bills, what is the deficit resulting from? What is the balance of payments and the budget deficit resulting from? This kind of analysis, simply is not widely publicised there.”
Honela idatzi nion Hudson-i herenegun:
“It seems to me that that the “America’s balance-of-payments deficit” …. does not “finance the American military surrounding of the rest of the world”.”
Horretarako, Mosler-en eta Hudson-en arteko e-posta bat erabili nuen[3].
Hudson-en erantzuna, berehalakoa:
I don’t see how you’re disagreeing with me, Joseba.
My model goes beyond the MMT model in dividing the economy into the FIRE sector vs the non-FIRE sector.
Ene erantzuna, atzokoa:
I agree with Mosler, or at least I try to agree with him.
I mean, despite the FIRE sector versus the non-FIRE sector, it seems to me that the point here is the working of the FED (and the Treasury).
In the enclosed document[4]:
============0
So what is Hudson talking about? Do recycled dollars acquire a different nature by virtue of having been recycled? So Europe and Asia–and for that matter, idiot politicians–may think that recycled dollars are financing our foreign adventures, but that is mistaken, correct?
Correct, it’s mistaken.
============0
Am I mistaken? Is Warren mistaken? On what?
Hudson-en erantzuna, atzokoa:
His [Mosler’s] perspective was the US financial system; mine was the global system and central bank activities to stabilize exchange rates.
Both perspectives are necessary. It depends on what question you’re asking.
Hortaz, afera ordainketen balantzeko defizita ulertzean datza.
Mosler-en eta Hudson-en artean eztabaida bat egon zen[5]. Link honetan[6] dago irudikatua.
Baina link horretan azaltzen denaz haratago zen eztabaida. Segituan, beraz, eztabaida osoa dago.
Mosler-en eta Hudson-en arteko eztabaida
Hudson-ek behin baino gehiagotan azpimarratu duenez, AEB ez da inoiz euroaren aurka egon: EBko atzerritar trukeko erreserbak AEBk ikusi ditu bere Altxor Publikoari egindako mailegu gisa: beraren ustez, hortxe datza AEBrentzako bazka librearen giltza.
(Hudson-ek Superalismoa izeneko liburua 1972an idatzi zuen, 2003an edizio berria –hitzaurrea, sarrera eta datu berriekin–. Eta 2009ko martxoan, artikulu interesgarri bat plazaratu zuen, gai berberaz[7]).
Eztabaida, edo zuzenketa hobeto esanda, Hudson-en Dollar Hegemony and the Rise of China artikuluaren inguruan da[8].
Hudson-en iritziz, “orain AEBko Altxor Publikoak 4 x 1012 dolar zor dizkie atzerritar banku zentralei.”
Mosler-ek dioenez, FEDren betebehar bakarra azaltzen da Altxor Publikoko bono horiek (4 x 1012) epemuga eguneratzen direnean, ordainkizun bilakatzen direnean. FEDk banku zentralaren bonoen kontua kargatu egiten du FEDren eta banku zentralaren erreserba-kontua abonatu egiten du FEDn. Ez dago beste ezer gehiagorik egiteko.
Hudson: “Banku zentral gehienek beren truke tasak baxu edukitzen dituzte beren dolar sarrerak birziklatuz AEBko Altxor Publikoko IOUak erosteko.”
Mosler: Erosten dituztenak AEBko finantza-aktiboak dira, Altxor Publikoko bonoak bezala, eta haiengatik ordaintzen dute beren moneta propioan.
Hudson: “Birziklatze horrek ahalbidetzen dio AEBri bere atzerriko gastu militarra eta bere barneko aurrekontu defizita finantzatzeko 1950etik. Hortaz, Europak eta Asiak beren atzerritar truke mozkinak erabili dituzte polo bakarra den AEBko base militarrak finantzatzeko…”
Mosler: AEBko dolar-gastua ez dute sarrerek mugatzen. Banku zentralak AEBko dolarrak erosten ditu beren esportazio-industriak babesteko, beren makroekonomien kaltetan.
Mosler-en iritziz, AEBko 4 x 1012 dolarreko kanpo zorra dolarretan da izendatua, ez atzerriko monetan. Hortaz, ez dago inolako arazorik ordaintzeko (alderantziz, atzerriko monetan izendatua izan balitz, AEBk arazoak izango zituzkeen).
Are gehiago, dolarren atzerritar birziklatzeak AEBko Altxor Publikoko bonoetan ez dauka inongo zerikusirik AEBk bere inperialismoa finantzatzeko, zeren AEBk nahi duen beste moneta kopuru jaulki baitezake. Izan ere, AEBko gobernu-gastu guztia “banku kontuetan zenbakiak markatuz” lortzen da, aspaldian ez dena Bernanke-k argitu zuen moduan[9].
Beraz, Hudson-ek ez dauka arrazoirik, birziklaturiko dolarrek ez baitituzte AEBko atzerriko abenturak finantzatzen.
Ordainketa-balantzaren kontuei dagokienez, hona hemen bien arteko elkarrizketa[10]:
Mosler: Banku zentralek badakite beti daukatela aukera beren dolarrak gastatzeko merkatu-prezioan. Badakite AEBko gobernuak ez daukala inolako betebeharrik arlo horretan.
Hudson: Baldin eta atzerritarrek ez badituzte beren dolarrak birziklatzen AEBko tituluak (edo AEBko esportazioak edo AEBko konpainiak, zeintzuk AEBko gobernuak oztopatzen) erosiz, orduan beraien monetak altxatuko dira.
Mosler: Kausatze prozesua pixka bat desberdina da. Hasten da AEBri ondasun edo zerbitzu bat saltzearekin, atzerritar konpainia dolarretan ordaindua izanik. Ordainketa hori kreditu bat da AEBko banku-kontu bati dagokiona, beraien izenean, zuzenki edo zeharka. Normalean, konpainia horrek gero dolar horiek salduko lituzke bere moneta propioak lortzearren, moneta propioren obligazio lokalak betetzeko. Haren saldo-orria normalki moneta propioan dago, non atzerritar monetaren jabetzak espekulatiboak kontsideratuko bailirateke. Dolar horien salmentak moneta propioaren altxatzea kausatzen du. Baldin eta banku zentralak ez badu nahi bere moneta propioa altxatzea, berak erosiko ditu dolarrak eta beraiek eduki bere FEDko kontuan.
Hortaz, atzerritar bankuek dolarrak erosten dituzte beren truke tasak baxu edukitzeko. Haiek uste dute hori beharrezkoa dela beren esportatzaileak lehiakorrak izateko, eta beraz, beren esportazio-sektorean langabezia alboratzeko.
AEBko kanpo-inbertsioa –“kapital kanpo-irteera”– egon daiteke truke tasak flotatzaileak izan ala ez.
Hudson: AEBko ekonomiak ordainketa-balantzaren defizita daukanean, hori neurtua da –definitua da– atzerritar Altxor Publikoko jabetzaren pilaketaren modura.
Mosler: Ez da izan behar dena Altxor Publikoko jabetza. Dolarretan izendaturiko finantza-aktiboak izan daitezke, edo AEBko barne gobernu-agentzien tituluak edo dolarretan izendaturiko korporazio-obligazioak.
Hudson: Pilaketa horrek adierazten ditu nazioarteko transakzioak, sektore pribatuaren bidez kitatu ez diren transakzioak eta atzerritar truke merkatuan kitatu ez direnak.
Mosler: Normalki atzerritar banku zentralak bere Altxor Publikoko tituluak AEBko Altxor Publikotik erosten ditu dolarren bidez, zeintzuk merkatuan jadanik erosi baititu. Ez ditu egiten atzerritar transakzioak AEBko Altxor Publikoarekin. Atzerritar banku zentralek ez dituzte AEBko Altxor Publikoko tituluak moneta propioan.
Hudson: Esportatzaileek, aktibo-saltzaileek eta beste dolar edukitzaileek beren dolarrak iraultzen dituzte beren merkataritza-bankuetara moneta propiorako.
Mosler: Ez dituzte irauli, moneta propioa erosten dute merkatu-tasetan.
Hudson: Gero banku horiek dolar ordainketa horiek iraultzen dituzte banku zentralera moneta propiorako.
Mosler: Berriz, ez irauli, baizik eta dolarrak saldu banku zentralari merkatu prezioetan, banku zentralak dolarrak erostea erabakitzen duenean.
Hudson: Orduan banku zentralak arazo bat dauka dolar txeke horiekin.
Mosler: Ez dago inolako arazorik. Dolarrak bankuaren FEDko kontutik banku zentralaren FEDko kontura doaz.
Banku zentralak zuritzen ditu dolarrak FEDrekin, balantze moduan. Gero FEDri zuzentzen dio Altxor Publikoko bonoak edo Fannie Mae-renak edo edozein erosteko.
Hudson: Baina gobernuak dolar horiek bere Diru Funts Subiranoan ezartzen baditu…
Mosler: … Dolarrak banku zentralaren FEDko kontutik Funts Subiranoak bere dolar balantzetarako erabiltzen duen banku kideko FEDko kontura joango lirateke…
Hudson: …eta ahalegintzen bada AEBko aktibo komenigarri bat (…) orduan AEBk esaten dio, “ez, zuk soilik AEBko Altxor Publikoko IOUak eros ditzakezu”. Politika hori 1970eko hamarkadaren hasieran hasi zen OPECeko (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea, LPEE) prezioen altxatzearekin. Oso esplizitua zen, denbora hartan Etxe Zurian esan zidaten moduan.
Mosler: Badaude aktibo mugatu batzuk segurtasun nazionala dela kausa, baina, orokorki Funtsak eros dezake nahi duena.
Izan ere, banku zentralek dolarrak erosten dituzte beren esportazio industriak babesteko, eta hori egiten dute beren makroekonomien konturako. Transakzio horiek egitean, atzerritar herrialdeak ongi ezagutzen du zer nolako terminoetan eta baldintzetan arituko den, berak ondasun errealak eta zerbitzuak AEBri saltzen dizkionean, FEDko dolar balantzaren trukean.
Ondorioa garbi dago:
Atzerritar banku zentralen dolarrak ez dira birziklatzen AEBko aurrekontu federalaren defizita finantzatzeko, Hudson-ek uste duen moduan. Kasu, AEBko sektore militarrak gastatzen duenean ondasun errealak eta zerbitzuak erosten dizkie saltzaileei merkatu-prezioetan. Munduko herrialde askotan gauzatzen dira eragiketa horiek eta herrialde gehienek ez dituzte Banku Zentralen metaturiko dolar-balantzak. Sektore militarrak gastatzen du gainontzeko gobernu-sektoreek egiten duten antzera -FEDri esanez saltzailearen FEDko kide bankuko (edo dagokioneko) kontua kreditatuz–.
Egia esan, atzerritar sektoreak dolar aktibo finantzarioak metatzeko desioak ahalbidetzen du gobernu-defizita handiagoa izatea, baina ‘inflazioa’ sorrarazi gabe.
Paul Krugman Nobel saridunak ez du ulertzen prozesu hori[11].
Esportazioak kostu errealak izanik eta inportazioak onura errealak, AEBk aparteko abantailak lortzen ditu merkataritza defizitetik. Hori dela-eta, gainontzeko herrialdeek AEBri esportatzen dizkiotenean, hori egiten dute beren makroekonomien konturako.
Hortxe dago desberdintasuna: AEBren defizita AEBrentzako onuragarria den bitartean, gainontzeko herrialdeen esportazioa herrialde horien kalterako da.
[3] Aspaldiko e-posta, 2010ekoa. Hudson-ek beltzez, Mosler-ek, gorriz:
The system is asymmetrical, giving the US a free lunch as creator of international bank reserves in the form of Treasury IOUs.
The foreign country knows exactly what the terms and conditions are when it decides to facilitate the sale of real goods and services to the US in exchange for dollar balances at the Fed.
So regarding the Second Question, this does indeed enable the U.S. military to spend abroad, with the dollars ending up in foreign central banks, to be recycled – to finance the domestic U.S. federal budget deficit”
Not at all. When the US military spends it buys real goods and services from willing sellers at market prices. It does this in most countries in the world, most of which do not have CB’s that continuously accumulate dollar balances to facilitate anything. It spends the same way the rest of govt spends- by instructing the Fed to credit the account of the seller’s fed member bank (or correspondent).
[4] Hudson-ek 2010ean niri bidalitako e-posta sorta bat: aipatutako zatian, Mosler-ek, gorriz, lagun bati erantzuten dio.
[5] Ikus 4. oharra: aipaturiko 2010eko e-posta sorta.
[6] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/06/10/mosler-en-eta-hudson-en-arteko-eztabaida/.
[10] Ikus 4. oharra.