Gorka lagunak gogoratu du:
“Kaixo, Joseba eta Edurne. Gaur 10 urte dira Andolin hil zela. Gogoan daukagu: http://zubitegia.armiarma.com/?i=28. gorka”
Hamar urte maila intelektualean bakarrik edo ia bakarrik geratu nintzela.
Egon dira saiakera batzuk, noski: Iñaki A., Karlos A., Iñaki E., Martxelo O. eta bostok bildu gara noizean behin etxeko sagardotegi txiki batean, baina…
Hori baino lehenago Txillardegi zenarekin hamaika ekitalditan egon naiz eta kontaezinezko hitz aspertu egon dira gure artean (Ez adiorik, Joseluis), baina…
Tartean Jesus Lezaun (‘Goñi’) ezagutu nuen (http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100127/179480/eu/Lezaun-eta-Goni) baina…
Gutxienez urtean behin edo Gorkarekiko harreman sendoak, apartekoak, gehien batez Gabriel Arestiz eta beronen prestakuntzaz eta dotoreziaz euskal literaturari dagokionez, baina…
Baina… etxekoa Andolin zen.
Hona berak asko maitatu zuen BERRIAn idatzi nuena: https://www.scribd.com/doc/246995064/Malkoak-lehortzen-hasi-direnean, bainarik gabe.
Andolinek astebururo gurean segitzen du, eta amodiozko zutabe gisa segituko du.
joseba felix tobar-arbulu (donejurgi)