Aurrezki kutxez (Iñaki-ren e-posta)

Iñaki lagunaren e-posta:

Egun hauetan buruan darabilkidan zalantza: Kutxabank pribatizatuko dute bai ala bai, PNVPsoEPPk hala erabaki dutelako. Baina geuk ez al genuke sortu behar edota dagoenen bat egokitu… gure beharretara, gure helburuetarako balio dezakeen zerbait.  LABELAko langile guztion aurrezkitxoak, enpresari txiki eta ertainak, EH Bilduko jendea, Laborala…. denen artean zerbait sortu Kutxabank nazkante horren helburuen kontra egongo dena eta Euskal Herriak behar duenaren alde egongo dena. Hain zaila da?

Ahalegin dezagun litezkeen erantzunak emateko, pausuz pausu.

i)                 Hasteko, irakur linkean[1] azaltzen diren lanak, R. Wray-ren ildotik.

ii)                Hurrengoan, berrirakur EH aurrezki kutxak eta DTM izeneko lana[2].

(DTM-k argi erakusten du aurrezki kutxen afera ohiko publikotasuna versus pribatutasuna baino askoz sakonagoa dela.)

iii)               Horren ondoren, irakur R. Wray-ren lan berria[3].

Gogoratu Wray-ren hitzak, azken lanean aipaturikoak:

“… Nahiago dut deszentralizaturiko milaka finantza erakundeek

mota desberdinetako finantza erakundeak ere ditut gogoko: “… credit unions, local community banks, mutual savings and loans (those were the old thrifts that offered mutual shares and made mortgage loans; they never failed and they served their communities), and even some mid-sized banks with a few branches.”

ez ditut mailegu-emaile pribatuak edo kooperatibak zein mutualitateak alboratuko.”

Gogoratzekoa ere: mailegatzeak kreditu balorazioa behar du. Ez dut nahi ‘adituak’ hori egiteko. Nahi dudana hauxe da: “every community bank, credit union, or mutual thrift to have committees of loan officers to do the underwriting.”

1. Marko teorikoa: W. Mosler eta R. Wray

Komunitateak garatzeko bankuei buruz, ikus:

i)                 Banku txikiak konponduz[4] (Warren Mosler)

Hona hemen erantzunak:

1) Fed-ek maileguz eman beharko lizkieke Fed-eko fondoak mugarik gabeko kantitateetan kide diren banku guztiei.

2) Erregulatzaileek orduan banku gordailuen % horrenbeste ‘txikikazko salmenta’-ko gordailuak izateko  betekizun guztiak utzi beharko lituzkete.

Horren sinplea da.

Inplementatzeko konponketa sinple eta erraz horrek berehala funtzionatuko du banku txikietako mailegatzea indarberritzeko, behetik gora gaur egungo gobernu politikak inposatzen dituen beharrezko ez diren kostuak kenduz.

Banku txikiekiko gaur egungo arazoa hauxe da: haien benetako fondoen kostu marjinalak handiak dira. Afera argi dago: banku sistemaren funtzionamendua ez da  ulertzen[5].

Izan ere, gaur egungo banku txikientzako fondoen benetako kostu marjinala segur aski Fed-eko fondoen tasaren gaineko %2 da, gutxienez. Hortaz, haien mailegatze tasa minimoak horren altuak dira. Horrek errenta gehiago behar duten mailegu hartzaileak baztertzen ditu.

Arrazoi batzuk daude fondoen kostu altuak izateko:

a)      ‘Txikizkako salmenta gordailuko’ betekizuna[6]

b)      Beti ihes (leakage[7]) batzuk azaltzen dira, nahiz eta maileguek gordailuak sortzen dituzten[8]

c)      Gainera, banku txikiek adar garestiak irekitzera zuzenduta daude[9]. Horrela, horrek banku baten  benetako fondoen kostu marjinalei %1 gehi diezaiekeen.

Mosler-en proposamenak berehala gutxituko lituzke banku txikietarako fondoen kostu marjinalak.

Izan ere, eta gogoratuz:

A)               Bankuek ez dituzte erreserbak maileguz ematen. Maileguek erreserbak sortzen dituzte. Mailegatzeak ez ditu erreserba totalak gutxitzen. Hori kontabilitate afera da, ez teorikoa, operazionala baizik.

B)               Hortaz, Fed-eko edozein  mailegatzek (banku txikiei bere helburu tasan) ez du ezer aldatzen, edozein alderditan, mailegatzeari eta ‘ekonomia errealari’ dagokienez, interes epe egituratik aparte[10].

AEBrako Mosler-ek dioena Europar Batasunean, EBn. ere aplika daiteke. Gogora dezagun Fed-en ordez, EBn Europar Banku Zentrala (EBZ) dagoela, zeinak edozein banku zentralek egiten duena egin beharko luke.

Orain goazen Wray-rekin.

ii)                Zer egiten dute bankuek? Zer egin beharko lukete[11]? (Randall Wray)

Minsky-k beti esaten zuen moduan, finantza sistemaren berezko rola ekonomiaren ‘kapital hazkundea’ sustatzea zela[12].

Hona berak aipatzen zituen sei puntu garrantzitsu:

1)      ekonomia kapitalista bat finantza sistema bat da

2)      ekonomia neoklasikoa ez da egoki, berak finantza sistema garrantzitsua ukatzen duelako

3)      finantza egitura gero eta apurkorrago bihurtu da

4)      apurkortasun horrek posible egiten du gelditasun bat edo eta depresio sakon bat gertatzea

5)      ekonomia kapitalista geldi batek ez du bultzatuko kapital garapenik

6)      hala ere, hori baztertu daiteke finantza egituraren erreforma bat martxan jarriz, gobernuaren botere fiskalaren erabilerarekin batera

Eta orduan, zer egin beharko lukete bankuek?

Hona Randall Wrayk dioena finantza sistema batek hornitu ditzakeen funtsezko funtzioei buruz:
1. Ordainketa sistema seguru eta zentzuzko bat

2. Epe laburreko maileguak familiei eta enpresei luzatzea, eta, litekeenez, estatu gobernu eta gobernu lokalei


3. Etxegintza finantza sistema seguru eta zentzuzko bat

4. Finantza zerbitzu sorta bat: aseguru, artekaritza eta erretiro zerbitzuak

5. Kapital aktibo garestiko egoeretan epe luzeko finantzaketa

Gaur egungo arazoaren parte bat honetan datza, alegia, Fed-ek eskatzen duela banku finantzaketa zati bat txikizkako gordailuetatik etortzea. Minsky-k zioenez eta goian aipatu bezala, horrek banku lokalei behartzen die beharrezko diren bulegoak baino gehiago irekitzeko.

2. Komunitateak garatzeko bankuak

Maila praktikoan,  komunitateak garatzeko zenbait iritzi, etsenplu eta gomendio azalduko ditugu[13].

Minsky kezkatuta zegoen mega-bankuen joera eta jokaerarekin[14]. Are gehiago, maileguen tamaina kapital oinarriari lotuta dagoenez, banku erraldoiak akordio handiei lotzen zaizkie, banku txikiek bezero txikiei zerbitzatzen dieten bitartean[15].

Hori dela eta, Minsky komunitate txikietako hazkunde bankuen aldekoa zen. Hortaz, proposamenak komunitate txikitako hazkunde bankuen sarea sortzea izan beharko luke, zerbitzu sorta oso bat hornitzeko[16].

Erakundeak txikiak, lokalak eta errentagarriak izan behar dira. Partzuergo publiko-pribatuak izan behar dira, Komunitate Hazkunde Bankuetarako (KHB) Banku Federal berri batekin, baliabide propioak hornitzeko eta KHBak pleitatzeko eta ikuskatzeko.

KHB bakoitzak banku holding moduan eratuko litzateke[17].

Gehiago hurrengo lan honetan:

Minsky, Hyman P., Dimitri B. Papdimitriou, Ronnie J. Phillips, and L. Randall Wray, “Community Development Banking: A proposal to establish a nationwide system of community development banks”, Public Policy Brief No. 3, Jerome Levy Economics Institute, 1993[18].

3. Behin behineko ondorio gisa

Hortaz?

Hortaz, Iñaki lagunak egindako galderari honela erantzun dakioke: ez, ez da hain zaila. Baina…

Egin daiteke, baina aldez aurretik zenbait baldintza betetzea beharrezkoa da: argi eduki behar da programa zertan datzan, zer nolako jende mota behar den, non dauden oztopo nagusiak, zer nolako praktika daukan jendeak afera horretaz,…

Ikusi dugunez, munduan zehar, hala maila teorikoan nola praktikan eredu batzuk eztabaidatu dira eta horietako batzuk ere martxan daude.

Kontua da ea prest egongo ginatekeen bankugintza modernoaz benetan eta sakonean ongi eta sakon jabetzeko. Ea prest egongo litzateke EHko zenbait jende kanpoan egondako esperientzietatik ikasteko eta hemen antzeko jarduerak martxan jartzeko.

Hona hemen proposamen zehatzago bat:

(i)                Hasiera hasieratik, DTMz jabetzea sine qua non-eko baldintza izango litzateke

(ii)              Gero, kanpoko esperientzia praktiko desberdinetatik ikastea

(iii)             Hurrengoan, jende askorekin, eragile sozialekin aritzea eta denon artean ager daitezkeen oztopoez eztabaidatzea.

Azkenean,

(iv)             Proiektua ‘heldua’ izango denean, martxan abiatzea.

Ea nor animatzen den ‘huntaz eta hartaz’ aritzeko…

EHn badaude zenbait esperientzia eta esperientziadun jende hainbat arlotan: kooperatiben mugimendua, ikastolen mugimendua, Ner taldea[19], …

Etorkizuna irekita dago, ez dago inongo determinismo historikorik. Printzipioz, dena gure esku dago, baldin eta dena delako hori ongi zehazten bada[20].


[5]  Ingelesez: “The only reason the Fed hasn’t expressed an interest in ‘opening the spigot’ and supplying unlimited funding at its target interest rate to any member bank to bring down this elevated cost of funds has to be a lack of understanding of our banking system.”

[6]  Ingelesez: “The primary reason for the high cost of funds is the requirement for ‘retail deposits’ that causes the banks to compete for a finite amount of available deposits in this ‘category.’

[7] Leakage: In economics, a leakage is the non-consumption uses of income, including saving, taxes, and imports.

[8]  Ingelesez: “While, operationally, loans create deposits, and there are always exactly enough deposits to fund all loans, there are some leakages. These include cash in circulation, the fact that some banks, particularly large, money center banks, have excess retail deposits, and a few other ‘operating factors.’ This causes small banks to bid up the price of retail deposits in the broker CD markets and raise the cost of funds for all of them, with any bank considered even remotely ‘weak’ paying even higher rates, even though its deposits are fully FDIC insured.”

[9]  Ingelesez: “Additionally, small banks are driven to open expensive branches that can add over 1% to a bank’s true marginal cost of funds, to attempt to attract retail deposits. So by driving small banks to compete for a limited and difficult to access source of funding the regulators have effectively raised the cost of funds for small banks.

[10] Honela gaineratuz, ingelesez: “Also, and not that it matters in any event, total lending by the Fed won’t exceed funds ‘hoarded’ by some banks along with the usual operating factors that routinely ‘drain’ reserves.

In other words, the notion that this policy will somehow result in some inflationary monetarist type expansion is entirely inapplicable with a non convertible currency and floating exchange rate policy.”

[11]  Ikus  What should banks do? A minskian analysis (http://www.cartamaior.com.br/templates/materiaMostrar.cfm?materia_id=16963)   eta What Do Banks Do? What Should Banks Do (http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_612.pdf).

[12]  Ingelesez. “By this he did not simply mean that banks should finance investment in physical capital. Rather, he was concerned with creating a financial structure that would be conducive to economic development to improve living standards, broadly defined.”

[13]  Ikus What Do Banks Do? What Should Banks Do (http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_612.pdf).

[14]  Ingelesez: “…the trend to megabanksmay well allow the weakest part of the system, the giant banks, to expand, not because they are efficient but because they can use the clout of their large asset base and cash flows to make life uncomfortable for local banks: predatory pricing and corners [of the market] cannot be ruled out in the American context.””

[15]  Ingelesez: “A 1 billion dollar bank may well have 80 million dollars in capital. It therefor would have an 8 to 12 million dollar maximum line of credit…in the United States context this means the normal client for such banks is a community or smaller business: such banks are small business development corporations.

[16]  Zehazki, hona hemen proposamena: 1) a payment system for check cashing and clearing, and credit and debit cards; 2) secure depositories for savings and transactions balances; 3) household financing for housing, consumer debts, and student loans; 4) commercial banking services for loans, payroll services, and advice; 5) investment banking services for determining the appropriate liability structure for the assets of a firm, and placing these liabilities; and 6) asset management and advice for households.

[17]  Hona hemen, kasurako, eraketa edo osaketa modu bat: a) a narrow bank to provide payments services; b) a commercial bank to provide loans to firms and mortgages to households; c) an investment bank to intermediate equity issues and long term debt of firms; and d) a trust bank to act as a trustee and to provide financial advice.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude