Greziako zorraz bi hitz (gehigarria)

Hona hemen BERRIAn azaldutako lantxoa: Greziako zorraz bi hitz1.

Horixe bera edo antzekoa esan nahi nuen ETBko Azpimarra programan2.

Ez dakit ezer argirik geratu ote zen programa hartan.

Hona, berriz, BERRIAko artikuluari egindako zenbat ohar, ea zertxobait argituko den.

Lehendabizi artikuluan aipaturiko Warren Mosler-en linka3 eta UEUko blogeko azken hiru linkak4.

BERRIAko artikuluan aipaturiko guztia lortzeko, nahia, gogoa eta ausardia behar dira, oraingo Syriza koalizioan ikusten ez dudana. Izatez, alderantzizkoa da Syrizakoen mezua: austeritatearen aurka egotea, eta aldi berean eurogunean egoten segitzea. Hots, zirkulu karratuaren bila abiatzea.

Aspalditik jakin dugunez, krisia eskariaren krisia da. Eskari agregatua dela eta, Mosler-ek behin eta berriz idazten duenez5,

…the problem of inadequate aggregate demand should be addressed head on, immediately, and decisively with an immediate fiscal expansiontax cuts and/or spending increases.”

Greziako oraingo Banku Zentrala moneta (euroa) erabiltzailea da, ez moneta jaulkitzailea. Moneta propioa (drakma) berriz jaulkiko balu, orduan, eta soilik orduan, Greziak moneta subiranoa edukiko luke eta zorraren arazoa ahalbideratzen hasi ahalko litzateke. Gainera Syrizakoek planteatzen duten bonoen erosketa desagertuko litzateke, baita erosketa horrekiko espekulazioa ere6. BZ horrek nahi duen beste drakma kopuru jaulki ahalko luke, inongo mugarik gabe. (Greziak, arren!, ez du behar Errusiaren edo eta Txinaren dirurik!)

Warren Mosler-en 2012ko proposamen duin eta egokia luzatu zuen EB osorako: Greziaz berriz7.

Hona Mosler-en hitzak:

Nire lehen proposamenak zutik dirau, eurokide herrialdeei EBZ-ren diru-banaketa, per capita oinarrian, urtero beharbada euroguneko BPGren %10.(…) Horrekin batera aurrekontuko arau bigunekin, agian defizitak urtero BPGren %6 iritsi arte; hori EBZren funts-finantzarekin babestuta, gaurko langabeziatik sektore pribatuko enplegura trantsizioa errazteko. Defizitak areagotu behar dira BEZa ez erabiliz, eskari agregatua handitzeko eta, era berean, prezioak jaisteko.”

Gainera,

EBZk kide diren estatu guztien zorra bermatu ahal dezake eta diziplina fiskalerako hazkunde eta egonkortasuneko paktuaz fidatu.” Baldintza honekin: “… hazkunde eta egonkortasuneko paktuaren mugak arindu, harik eta enplegu osoko mailetatik hurbilagora egon arte.”

Baina argitaratutako artikuluan aipatu bezala, kasurik ez!

Beste alde batetik, Bill Mitchell-ek dioenez8,

If Germany does give up on its austerity mania and fiscal deficits expand then all of the Eurozone will return to growth.

Greece could resume growth tomorrow if the new government announces a large-scale public employment program.

It is a lack of spending that is causing stagnation. The obsession with structural reforms is a side-issue. The recession was due to a collapse in spending not any shift in competitiveness.

It will be amazing if Germany agrees to write off half of Greek debt. We will see whether that happens.”

Zorra dela eta, Mosler-ek 2012an lan interesgarria idatzi zuen: Eurolandiako zor guztiarekin bukatzeko metodorik zuzenena9.

Baina, honetan ere kasurik ez!

Hortaz, Greziaz arduratu beharra zegoen. DTMko den Bill Mitchell luze eta sakon aritu da10.

(Bukatzeko: gai berberaz, hots, Greziako hauteskundeaz, aste honetan Hamaika TBko Ertzak programarako grabatutakoa emango dute: ostegunean, 22:00etan).


5 Azkenean, hementxe: My comments on comments on the CBO report, http://moslereconomics.com/2015/01/30/my-comments-on-comments-on-the-cbo-report/.

6 Ingelesez: “What happens when the private bond markets turn against the government again (as they did in 2010)? Then what?

Syriza talks about restoring the creditworthiness of public debt? What? Who are they representing – the private bond dealers and their assessments? The IMF? The people?”

8I kus Conceding to Greece opens the door for France and Italy: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=30048.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude