Eurotik moneta propiora (1)

Eurogunetik irteteko zenbait proposamen ikusi ditugu, beheko linketan ikus daitekeen moduan.


Oraingo honetan bi moneta aipatuko dira: euroa eta herrialde espezifikoaren moneta propioa. Kasu Drakma berria Grezian, Lira berria Italian,… edo eta euskal moneta nazionala (edozein delarik haren izena, demagun Euskoa1) Euskal Herrian2.


Grezia pil-pilean dagoelako, moneta propioaren izen orokor gisa Drakma izena erabiliko da.


Irakurleak jatorrizko linketara joan daiteke. Hemen link desberdinen laburpenak besterik ez dira aipatuko.


Warren Mosler:


i) Nola irten eurogunetik? Proposamena3 (2011n)


Lehen baldintza hauxe da: zerga berri guztiak moneta berrian, hots, drakmatan, ordaindu beharko lirateke. Soilik iraganeko zerga pasiboak eurotan pagatuko lirateke.

Mosler-en arabera, jabego nazionalaren zerga bat egon beharko litzateke. Lurra higiezina denez, nolabait, herritar guztiek ordaindu beharko lukete jabego zerga bat: lur-jabegodunek zuzenean edo errenta handiagoen bidez.

Jabego zerga nazional hori soilik drakma ordaindu beharko litzateke. Noski, autoritate fiskalak salbuespenak onar ditzake, baldin eta boto-emaileek hola nahi badute.

Kontuan hartu ezen zerga drakmatan ordaingarria dela, baina inork ez daukala oraingoz inongo drakmarik. Soilik Greziako Estatu berriak dauzka, zeinak drakmak jaulki baititzake nahitara. Jendeak, eta bereziki jabegodunek ondasun errealen eta zerbitzuen saltzailek behar izango dituzte, behar diren drakmen trukean. Drakmaren balioa gobernuak erabakiko du, berak erosi nahi duenerako ordaintzeko gura duen arabera, zeren gobernuak badakielako sektore pribatuak estatuaren drakmak behar dituela zerga berriak ordaintzeko.

Hona puntu batzuk:

(i)     Estatuak ezin du inolako drakmarik bereganatu, berak drakmak gastatu arte, zeren  inork ez baitauka inolako drakmarik hasieran.

(ii)    Politikariek eta ortodoxiak aldarrikatzen dutenen aurka, Estatuak ez du zergapetzen drakmak bereganatzeko, gero drakma horiek gastatzeko. Berak zergapetzen du sektore pribatuak drakmak behar izango dituelako, eta beraz behar diren drakmen trukean, ondasun errealen eta zerbitzuen saltzaileak nahi izan.

(iii)  Gobernuak espero dezake gutxienez sektore pribatuak bere zergak ordaintzeko behar dituen  beste drakma gastatzea.

(iv)    Oso litekeena da, Gobernuak drakma gehiago gastatzeko gai izatea.

Moneta berria, drakma, sostengatu ahal izateko, Gobernua azken baliabideko enplegatzaile gisa aritzea proposatzen du Mosler-ek. Horretarako, Estaturako lan egin nahi duen edozeinentzat, Estatuak berak ordainduko duen soldata bat jarriko du.

(a) Ondorioa langabezia kentzea izango litzateke, alokairu minimo bat ezarriz, sektore pribatuan sartu barik.

(b) Horrela drakmaren balioa jartzen da, lan-indarraren denboraren terminotan.

(c) Beste ondasun eta zerbitzu batzuk erostean edo saltzean, merkatua izan daiteke prezio erabaki guztien oinarria.

Ikus dezagun, Mosler-i jarraituz, nola eskuratzen dituen Estatuak nazio berria egokiro kudeatzeko behar dituen ondasun errealak eta zerbitzuak.

Demagun ondoko eredu hipotetikoa:  jabetza berria eta errenta zergak 10 bilioi drakma dira.

Estatuak espero dezake gutxienez kopuru hori gastatzea, jabegodunek ez dutelako beste mediorik drakmak eskuratzeko.

Estatuak eskaintzen baldin baditu 10.000 drakma gutxienezko alokairu edo soldata minimo gisa, estatuko oinarrizko zerbitzu alokairu moduan, eta ez badu ezer gehiagorik gastatu, ziur egon daiteke ezen, gutxienez, 10 milioi langilek eskabidea egingo lukete oinarrizko estatu-lanposturako (10 bilioi / 10.000 = 10.000.000).

Estatuak ez ditu nahi 10.000.000 oinarrizko langile, baina ez ditu nahi sektore pribatuak (drakmak irabazteko zergak ordaintzearren) eskainiko dituen beste gauza batzuk.

Eman dezagun estatuak 9,9 bilioi drakma gastatzen dituela merkatu preziotan, berak benetan behar dituen gauzak erosiz, alegia, sistema legal, heziketa, osasungintza eta beste gobernu zerbitzuetarako behar dituen lan-indar espezializatua eta osagaiak.

Kasu honetan, orain sektore pribatuak soilik 0,1 bilioi drakma gehiago behar ditu bere zergak ordaintzeko, hortaz,  gutxienez 100.000 oinarrizko langileren beharra izan daiteke lana eskatzeko.

Noski sektore pribatuan zirkulaziorako eta beste gauzatarako eskudiruaren nahia egongo da, zeinak aurrezki neto baten desioa sortzen baitu. Orokorki, kopuru hori handi samarra da. Demagun, hipotesi gisa, desio horrek beste 0,5 bilioi drakma irabaztekoa dela. Horrek suposatzen du beste 500.000 oinarrizko langilek gobernu lanposturako eskatuz, 600.000 langile osotara.

Edozein kasutan, zenbat eta Estatuak gehiago gastatu merkatu preziotan, orduan eta gutxiago da Estatu oinarrizko lanpostu bilatzaileen kopurua. Baldin eta Estatu oinarrizko lanpostu bilatzaile asko badago, zergak jaitsi daitezke edo beste Estatu gastu handitu harik eta Estatu oinarrizko langileen kopurua nahi den mailara iritsi arte.

Eta interes tasak? Sistema honetan, Estatuak ez du behar interesik ordaindu, nahiz eta berak gehiago gastatu zergapetzen duena baino.

Gainera Estatuak ez du behar maileguz hartu, berak zergapetu baino gehiago gastatu ahal izateko, zeren berak moneta jaulki baitezake, edo beste baten banku-kontua kreditatu, pertsona horrek zerbait saldu nahi duenean drakmen truke.

Giltza da prezio egonkortasuna dagoela Estatuak merkatu preziotan gehiegi gastatzen ez duen heinean, oinarrizko lanpostua inongo langile gehiagok ez eskatuz. Beste era batera esanda, prezio egonkortasuna dago Estatuak ez badu gastatzen drakma gehiago zerga ordaintzaileek nahi dutena baino.

Estatuak beti behar duenez ezen marjinetan Estatu zerbitzua beharrezkoa dela behar diren drakmak eskuratzeko, drakmaren balioak drakmak eskuratzeko, Estatu oinarrizko lanpostuan lan egin behar duen pertsonaren lan-indarraren denboraren balioa berdintzen du.

Estatuak zergapetzen duena baino gehiago gastatzen duenean, drakma estra jarriko dira gordailu gehiago gisa banku sisteman. Banku erregulatzaileek beren kapital gidalerroak eta kreditu betebeharrak mantentzen segitu behar dute, bankuei galarazteko aseguratutako gordailuekin espekulatzea.

Edozein kausagatik, baldin eta Estatuak nahi baditu interes tasa altuagoak, beti dauka aukera banku zentralean dauden banku gordailu gehiagorenean nahi den oinarrizko interes tasa ordaintzeko eskaintzea.

Oinarrizko plan honekin, Greziako Estatu berriak bere moneta jauki eta mantendu dezake. Estatua gai izango litzateke berak nahi duena erosteko herrialdea kudeatzearren eta era berean enplegu osoa eta prezio egonkortasuna mantentzea.

Ez da izango inongo arazorik merkataritza librea murrizteko, eta Estatuak ahalbidetuko du drakma era libre batez ere trukatzeko.

Atzerriko truke merkatuetan, hasierako espekulazioari aurre eginik, azkenean drakmaren balioa jarriko litzateke berak eros dezakeenagatik – Estatu oinarrizko lana. Estatu langile horien balioa hobetzeak, heziketa, osasungintza eta abarren bitartez, epe luzean drakamaren balioa hobetzea egingo du.

Oharra:

Euroen eta drakmen arteko trukeak, gaurko beste moneta flotatzaileen arteko merkatu transakzioak bezalaxe funtzionatuko luke.

(Segituko du)


1 Aspaldian proposatu nuen izen hori EHren moneta propiorako. Kontuz, eusko horrek ez luke edukiko inolako zerikusirik gaur egun Iparraldean izen honekin erabiltzen den sasi moneta faltsuarekin. Faltsukeria hori inozoentzako iruzurra besterik ez da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude