Eurotik moneta propiora (2)

Hasteko, ikus Eurotik moneta propiora (1)1


Warren Mosler:


ii) Eurogunetik irteteko estrategia2 (2011n)


Euro moneta uztea eta bere moneta propio erabiltzea: (1) Estatu horren gobernuak iragarri beharko luke bera zergapetzen hasiko dela soilik moneta berrian, drakman. (2) Gobernu horrek iragarri beharko luke berak ordainketa guztiak moneta berrian, drakman, egingo lituzkeela.

Galderak eta erantzunak

G: Nola izango da moneta berriaren, drakmaren, eta euroaren arteko truke?

E: Moneta berriak aske flotatuk du, erosleen eta saltzaileen arteko trukea merkatu prezioan.

G: Zer esan jadanik dagoen euro zorrari buruz?

E: Iragarri behar da ezen gobernuak hori kontsideratuko luke ‘noiz eta baldin eta’ oinarrian ordainketa plan zehatzik  gabe.

G: Eta ondasun eta zerbitzuetarako dauden gobernu kontratuei buruz?

E: Beraiek berrizendatuak izango lirateke moneta berrian, drakman.

G: Eta euroko banku-gordailuei eta euroko banku-maileguei buruz?

E: Beraiek bere tokian geldituko dira.

G: Eta atzerritar merkataritza?

E: Merkatu indarrek funtzionatuko lukete merkataritza balantzea egokitzeko, atzerritar desioak islatzearren, moneta berrian, drakman, izendaturiko aktibo finantzarioak metatzeko.

Enplegu osoa eta barneko prezio egonkortasuna mantentzeko, hona Mosler-en proposamenak:

i)       Gobernuak gutxieneko alokairu bat finantzatuko luke lan egin nahi duen edozeinentzat.

ii)     Gobernuaren tamaina baterako, zergak egokitu beharko lirateke segurtatzeko ezen gutxieneko alokairu horretarako lan egiten duen lan-indarra minimum batean egon dadin.

iii)    Gobernuak soilik higiezin errealean zerga bat ezartzea ondoko  argudioengatik:

a)  Betetzea maximotuta dago eta betetzeko kostuak eta erlazionaturiko kontuak minimizaturik daude -zerga ordaintzen ez bada, jabegoa saldu daiteke enkantean-.

b)  Jende guztiak laguntzen du jabe gisa edo errentadun moduan, jabearen kostuak azkenik errentadunei pasatuak diren heinean.

c)  Transakzio zergak ezabatuak dira, hortaz, transakzioetan murrizte horiek kenduz.

(Transakziorako askatasuna benetako aberastasunerako funtsezko ekarpena da.)

iv)     Zero tasa politika non gobernu defizitaren gastuak gelditzen diren interesa eramaten ez duen balantze gisa, balantze horiek edukita daudelarik herrialde konkretu horren banku zentralean, eta inongo gobernu titulu ez delarik onartua.

v)      Moneta berriko, drakmako, banku gordailu guztiak gobernuak segurtatuko ditu erabat.

vi)     Bankuak gobernuak erregulatuko eta gainbegiratuko ditu, horrek ondokoak dauzka barne: kapital betebeharraren % 15a, gobernuak bermaturiko likidezia, eta bigarren merkatuen jarduera debekatzea.

iii) Warren Mosler: Greziaz berriz3 (2012an)


Nire lehen proposamenak zutik dirau, eurokide herrialdeei EBZ-ren diru-banaketa, per capitaoinarrian, urtero beharbada euroguneko BPG-ren %10.(…) Horrekin batera aurrekontuko arau bigunekin, agian defizitak urtero BPG-ren %6 iritsi arte; hori EBZ-ren funts-finantzarekin babestuta, gaurko langabeziatik sektore pribatuko enplegura trantsizioa errazteko. Defizitak areagotu behar dira BEZa ez erabiliz, eskari agregatua handitzeko eta, era berean, prezioak jaisteko.”


(Segituko du)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude