Bankuak pribatuak dira ala publikoak? Pribatuak baldin badira, publiko bilakatu behar ore dira? Zer dela eta?
DTM-k, hots Diru Teoria Modernoak, bankugintza zertan datzan erakutsi digu.
Har dezagun DTM-ren aitaponteko bat, gure ustez nagusia dena: Warren Mosler.
Italia eurogunetik irteteko proposamena da afera. Gogora dezagun Mosler-ek zioena 2014an1.
Gogoratu puntu hauek:
a) Mosler Italiako arduraduna balitz…
eta
b) EBZ-k ez badu jokatu nahi, utz EB eta erabil lira berriz
Bi moneta ditugu jokoan: euroa gaur egun martxan dagoena eta lira bihar martxan egon daitekeena (edo drakma Grezian, … zein euskoa Euskal Herrian)
Gogoratu ondoko puntu hauek ere:
c) Arazoek segituko dute baldin eta lirarekin ‘aurrekontu balantzea’ lortu nahi bada
d) Izan enplegu osoa helburu, gero defizit tamaina finkatu bera lortzeko
e) Aldatu eurotik lirara: 1 euro —> 1 lira.
eta
f) Zer gertatzen zaie oraingo euroko banku maileguei eta gordailuei?
Ikus dezagun zer dioen amerikar ekonomialariak lira dela eta2, eta bereziki ikas dezagun zer aipatzen duen bankuez aritzen denean.
Hona hemen, bada, bankugintzazko punturik garrantzitsuenak:
i) Banku guztiak erakunde publikoak dira
ii) Bankuek helburu publikorako lan egin behar dute
iii) Bankuak kontrolatu behar dira, beraie zehazki esanez zer permititzen zaie egiten
iv) Mugarik gabeko banku likidezia behar da, mugarik gabeko gordailu segurtasuna eta gerriko erregulatzaile sendo bat
v) Gobernu kontratuak birnegoziatu liratan eta jarri interes zeroko tasa politika
vi) Inflazioaz, zer?
vii) Dena aurrekontu defizit txikiaren arazoan murrizten da
viii) Banku mailegu baterako, errenta garrantzitsuagoa da interes tasa txikiagoak baino. Lanpostuak behar dira
ix) Proposamen batzuk gehiago…
x) Hiritarrak dira lehenak: hasi lan bermeko programa iragankor batekin jende guztia berriz lan egiten jartzeko
xi) Nola eduki lira sendo
xii) Enplegu osoak politika fiskala gidatu behar du
xiii) Azken puntu batzuk eta merkataritzazko hitz bat
Hortxe dauka irakurleak eurotik moneta propiora igarotzeko prozesu guztia.
Prozesu hori martxan jartzeko bi baldintza behar dira:
a) Monetak eta sistema monetarioak nola funtzionatzen dutenaz ongi jabetzea
b) Gogo, desio, guraria eta ahalmen politikoa edukitzea
1 Ikus Warren Mosler Italian, 2014an: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/03/19/warren-mosler-italian-2014an/.
2 Ikus Warren Mosler Italian, 2014an (segida): https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/03/19/warren-mosler-italian-2014an-segida/.