Ekonomia, Europa eta moneta bakarra: zein eszenategi?

“Solo in Italia esiste oggi un movimento che si oppone al totalitarismo che sta trascinando l’Europa, e forse il mondo, verso la catastrofe”1

Udine-ko aurkezpena2

Punturik garrantzitsuenetarikoa hauxe da: defizit mugak funtzionatzen du ekonomian euro izendaturiko ‘aurrezki’ netoak mugatzeko. Langabeziarekin ebidentzia hauxe da: %3ak gaur egunean ‘aurrezkietarako eskaria’ ez du betetzen3.

Diapositiben aurkezpena link honetan dago4, ingelesez eta italieraz.

Ondoren transkripzioaren euskarazko bertsioa dago.

  • 1. Ekonomia, Europa eta moneta bakarra: zein eszenategi? Warren Mosler– Rete MMT

  • 2. Eskerrak ondokoei • Università di Udine • Centro a Balducci • Prof. Pressacco • Prof.Vianello • Fondazione crup • Comune di Udine • Associazione ReteMMT FVG • Many thank’s to: • Balduzzi center • University of Udine • Prof.Presacco • Prof. Vianello • Fondazione crup • Comune di Udine • Associazione ReteMMT FVG

  • 3. Zerbait oso gaizki dago! Produzitu dezakegu jan dezakegun baino janari gehiago, hala ere, jendea gose da. Ekoiztu dezakegu nahiko etxe baino gehiago, hala ere, jende asko beren etxeak galtzen ari dira. Eta osasungintza eta beste zerbitzu publiko batzuk ez dira betetzen, ez benetako eskasiatik austeritatetik baizik.

  • 4. Langabezia. Egiteko lan gehiago dago bera egiteko dagoen jendea baino. Lan egin nahi duten milioika pertsonak ezin dute lanposturik topatu. Zer zentzu dauka horrek? Nola da posible hori? Langabezia ez da fenomeno natural bat.

  • 5. Analisia. Sistema monetarioaren helburua gobernuari hornitzea da. Zergen helburua langabezia sortzea da. Jendeak lan egin nahi du gobernuaren dirurako, zerga ordaintzearren eta aurreztearren.

  • 6. Spesa pubblica (gastu publikoa) Settore privato (sektore pribatua) Famiglie (familia) e imprese (eta enpresa) Settore pubblico (sektore publikoa) Min. Tesoro (altxor publikoa) e Banca Centrale (eta banku zentrala) Tasse (zerga) 100 90 +10 Deficit pubblico (defizit publikoa) = Risparmio privato (aurrezki pribatua)

  • 7. Langabezia. Gobernuak gastatzen du, gero zergak langabetu duen jendea kontratatzen du. Langabezia ebidentzia da zergak langabetu gehiago sortu zuela gobernuak alokatu zuena baino. Erantzuna zergak jaistea edo gastu publikoa handitzea da.

  • 8. Defizit gastua eta aurrezkia. Defizit gastua norberaren errenta baino gehiago gastatzea da. Aurrezkia norberaren errenta baino gutxiago gastatzea da. Soilik gobernua ezin da dirurik gabe geratu, zergatik? Soilik gobernuak gastatu behar du berak zerga bildu baino lehen edo maileguz hartu baino lehen.

  • 9. Ikus 6garrena.

  • 10. Defizita. Defizitak aurrezkiak ere dira. Pertsona baten ordainketa beste baten errenta da. Pertsona baten defizit gastua beste baten aurrezkiak dira. Pertsona baten aurrezkiak jaitsi behar dira beste batenak gora joateko. Aurrezkiak nonbaitetik etorri behar dira!

  • 11. Ikus 6garrena.

  • 12. Defizita aurrezkiak dira. Zergak ordaintzeko oraindik erabilita ez dauden euroak, estatuak gastatuak, ‘zor nazionala’ deitzen da. Zergak ordaintzeko oraindik erabilita ez dauden euroek, estatuak gastatuek, ekonomian ‘aurrezki’ gisa segitzen dute. Biak halabeharrez berdinak dira!

  • 13. Inongo sektorek ezin ditzake aurrezki netoak sortu.

  • 14. Estatuaren defizita = aurrezki pribatua

  • 15. Estatuaren defizita = aurrezki pribatua

  • 16. Defizita = Aurrezkiak. %3ko defizit muga batek esan nahi du aurrezkiei gehigarriak %3ra mugatuta daudela. %60ko zor muga batek esan nahi du aurrezkiak BPGren %60 jaitsi behar direla, askoz handiagoko mailetatik. Zein izan liteke horren helburua?

  • 17. Errenta nazionaleko kontabilitatea. BPG = Salmenta guztiak = Errenta totala. Baldin eta agente batek bere errenta (aurrezkiak) baino gutxiago gastatzen badu, beste batek bere errenta baino gehiago gastatu behar du (defizit gastua) edo horrenbesteko output hori ez litzateke saldua izango. Aurreztearen paradoxa.

  • 18. Langabezia. Eskari isurien5 ‘irabazia’ versus defizit gastua. Sektore pribatua pro-ziklikoa eta ezegonkorra da eta ordaintzeko ez gauza izan daiteke. Soilik gobernua etengabe gastu hutsunea konpondu dezake eta nahi diren aurrezkiak hornitu.

  • 19. Zer da Ekonomia? Kapitalismo monetarioa salmentari buruz da! Enpresen kontratatzen dute bezeroei zerbitzatzeko. Salmentarik ez = enpresarik ez = lanposturik ez. Ekonomiaren arazoa salmenta gutxi da. Ekonomialariek horri ‘eskari agregatu’ baxua deitzen diote.

  • 20. Zerk sortzen ditu salmentak? Bezeroek dirua behar dute gastatzearren. Bezeroek nahiko dirua behar dute produzitzen dena erostearren. Baina jendea saiatuko da aurrezten. Beraz, jendeak nahiko errenta behar du pixka bat aurrezteko, baita produzitzen dena erosteko ere.

  • 21. Zer da ekonomia txar bat? Ekonomia txarra azaltzen da jendeak ez duenean nahiko gastatzen eta salmentak baxuak dira. Salmenta baxuek esan nahi dute lanpostu ez nahikoak direla, beraz errentak baxuagoak dira izan beharko liratekeenak baino. Gaur oso ekonomia txar batean bizi gara. Gastua hain baxua izanik, langabezia %12 baino handiagoa da.

  • 22. Nola konpontzen da ekonomia txat bat? Langabeziak esan nahi du jendeak diru gehiago eraman behar dela etxera gehiago gastatzeko. Zerga baxuak = diru gehiago etxerako. Gastu gehiago zerbitzu publikoetan = errenta gehiago. Eta edozein ekonomialarik ezagutzen du hori! Beraz, zein da arazoa?

  • 23. Austeritatea? Austeritateak esan nahi du zor baxuago eta beraz aurrezki gutxiago. Austeritateak langabezia sortzen du aurrezki eskuragarriak murriztuz. Diru eskasia sortuz, diru aurrezle onak diren herrialdeak zigortzen ditu austeritateak.

  • 24. Zergatik austeritatea? Austeritateak Europako Batasuneko esportazioak sostengatzen ditu. Langabezia handia erabiltzen da alokairu errealak jaisteko. Austeritateak barneko eskaria eta bizitza estandarrak gutxitzen ditu. Austeritatea deflaziogilea da.

  • 25. Estatua ezin da eurorik gabe gelditu. Italiak gastatzen du EBZri aginduz euro horiek banku kontu egokietan gehitzeko. Soilik kreditu bat da, ez dago ezer bukatzeko. Litekeen arazo bakarra hauxe da: EBZk Italiari ‘ezetza’ esatea. EBZk ‘ezetz’ esateko mehatxua erabiltzen du austeritatea derrigortzeko.

  • 26. Zein da arazoa? Zor nazionala arazoa bat da soilik Europako Batasunak nahi duelako, hori arazoa izan dadin.

  • 27. Arauak aldatu daitezke. %3ko defizit muga arindu daiteke, EBZk esplizituki zorra bermatu dezake.

    28. Proposamena. Eskatu EBk defizit muga altxatzeko BPGren %3tik %8ra. EBk hori onartzen ez badu, Italiak zergatu eta gastatu dezake lira berrian enplegu osoko defizita gehituz. Italiak trantsizio lanpostu bat eskainiko dio lan egin nahi duen eta lan egiteko gai den edozeini. Italiak lirako banku gordailu guztiak aseguratuko ditu. Moneta sendoa finkatzeko, ez dira egongo banku gordailuen behartutako trukatzerik. Ez dira salduko inongo gobernu titulurik.

  • 29. Deialdia ReteMMTrekin parte hartzeko6.

(Italiari buruz esandakoa, Greziari ere aplika dakioke, batez ere ondoko diapositibak: 25, 26, 27 eta 28. Beraz, Greziak badauka irtenbidea: hain zuzen ere, Mosler-ek Udine-n, Italian, adierazi duen ildotik.)


1 Ikus VIDEOMESSAGGIO DEL PROF. ALAIN PARGUEZ AGLI ATTIVISTI MMT ITALIANI: http://www.retemmt.it/economia/item/400-videomessaggio-del-prof-alain-parguez-agli-attivisti-mmt-italiani; halaber, ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-TKtNUojb5M.

3 Mosler-en oharra: “Note that when I present it I make the point that ‘savings’ can be held by residents or non residents.”

5 Leakages: leakages are the non-consumption uses of income, http://en.wikipedia.org/wiki/Leakage_%28economics%29.

6 Ingelesez: “ReteMMT FVG is regional association making a continuos and courageous effort in FVG’s struggle against austerity I invite you to join them ! At the entrance there is a booth you can visit for more information On retemmt.it you will find lot’s of simple and intresting material.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude