DTM lau eskematan (euroa eta lira)

Hona hemen Italiako Rete MMT-koek egindako lau eskema[1]. (Ezin dira hemen irudiak kopiatu, beraz joan linkera eskemak ikusteko. Dena den, atzo Azkoitiko hitzaldiko aurkezpenean erabilitako diapositibetan, behean erabiliko diren hirugarren eta laugarren eskemak azaltzen dira. Ikus link honetan – (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/04/14/hitzaldia-azkoitian/) – 17garren diapositiba.) 17garren diapositiban, hirugarren eskeman, ikus daiteke EBZ-k nazioarteko banku handiei euroak eskaintzen dizkiela interes-tasa oso baxuan. Gero nazioarteko bankuek estatuari euroak maileguz ematen dizkiote interes altuagoan. Etsenplua. Gastu publikoa 100 baldin bada, sektore pribatuak estatuari 105 itzuli behar dizkio. Maileguz hartutakoa (100) gehi interesak (5). Hortaz, sektore pribatuak 5 galtzen ditu. Estatua, kasu honetan Italia, moneta jaulkitzaile ez delako, euro barik gera daiteke. Austeritatea da ‘afera’: Estatuak maileguz hartutako diru guztia (100) gehi interesak (5) itzuli behar dizkie nazioarteko bankuei. Horixe da gaur egungo egoera, non nazioarteko banku handiak nagusiak diren. 17garren diapositiban,  laugarren eskeman, estatuak moneta subiranoa (lira) jaulkitzen du eta erabiltzen du. Sektore publikoan Banku Zentrala eta Altxor Publikoa daude, biak Italiako Parlamentuaren agindupean. Gastu publikoa 100 lira baldin badira, estatuak sortu (jaulki) eta gastatzen ditu 100 lira horiek. Estatua ezin da inoiz lirarik gabe geratu. Defizita estatuak berak jaulkitzen duen moneta batean (liran) izendatzen da. Demagun etsenplu gisa, sektore pribatuak 20 lira aurrezten dituela, aurrezki netoa. Sektore pribatuak zergatan 80 lira itzultzen dizkio estatuari, zeintzuk ezabatuak izaten diren. Aurrezkia: gastu publikoa – zerga —>  100 – 80 = 20 Defizita:  gastu publikoa –  zerga —> 100 – 80 = 20 Defizita (20) = Aurrezki pribatu (20) Aipatu bezala, Azkoitiko atzoko hitzaldian azkeneko bi eskemak erabili genituen Euskal Estatu independentearen bideragarritasuna eztabaidatzean. Noski lira barik, balediko euskoa zen gure moneta nazionala. Ikus link honetan (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/04/14/hitzaldia-azkoitian/) 16 eta 17garren diapositibak.


[1] Ikus La MMT in 4 schemi – Meetup: http://files.meetup.com/207896/ReteMMT%20volantino.pdf.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude