Grezia: Bien bitartean…

Gogoratu zein den Troikaren helbururik nagusiena1:

Azkenean, deflazioaren aldeko politiken garaipena, jendeak langabezia nahi duela inflazioa baino gehiago erakusteko edo. (Troikaren garaipena!) Horrek funtsean esan nahi du merkataritza superabitaren bila joatea zutik dagoela.”

Izan ere,

Hori guztia da Grezian eztabaidatzen ez dena. Horren ordez, ‘politika’ da nagusi, eta ondorioz, Troikaren ekonomia garaile bilakatzen da: neoliberalismoa, deflazioa, kanpo merkataritza superabitak edukitzea, enpresa erraldoien esportazioak bultzatuz,… eta noski, alboratzen dena defizit publikoa da.”

Izatez, eta jadanik ongi dakigunez, irtenbidean, beste neurri batzuen artean, hauxe da garrantzitsuenetariko puntu bat, Grexit izan zein ez:

Defizit publikoa %3tik %8ra igotzea

Irtenbide bakarra

Le soluzioni e Rete MMT2

Ahantzi bide dugu Marx zaharra, eta dialektika eta antzeko zabor intelektual guztietatik kanpo, esan dezagun argi eta garbi sistema ekonomikoak aparteko garrantzia daukala gizartean, gizartearen antolakuntzan.

Periko Salabarriaren omenez egindako sarreran3 aipatzen dugun moduan:

Langileriak eta kapitalismoak asko aldatu dute Periko 1971n topatu nuenetik. Beste aro berri batean bizi gara.”

Izan ere, gaur egungo sistema ekonomikoa asko aldatu da, goitik behera aldatu. Orain Finantza Kapitalismoan bizi gara.

Mosler-ek oso argi aurreratu zuenez (gogoratu, Grezia bidegurutzean4), Greziarrek azken bolada luze honetan ekonomia alboratu zuten eta politikari atxiki.

Ondorioa, Mosler-ek zioenez: “This is politics, with all the associated risks.”

Baina Greziak behar duen irtenbidea ez da ‘politikoa’ ekonomikoa baizik. Ekonomiaz eta finantza ekonomiaz jakin behar da, asko eta sakon, zerbait interesgarria proposatzeko.

Mosler-ek Italiarako proposatu duena5 Grezian ere aplika daiteke:

I CINQUE PUNTI: PROPOSTA ECONOMICA MMT PER L’ITALIA6

http://www.retemmt.it/wp-content/uploads/2015/06/Manifesto5puntiDEF.jpg

Bi hitzetan, hauxe aipatzen da proposamenean:

(i) EBko defizit publikoa %3tik %8ra igotzea

(ii) Bestela, Grexit, drakma berria7 erabiliz (eta, noski, defizit publikoa %8ra igoz)

Gehi, job guarantee delako programa, alegia, lan bermeko programa martxan jartzea. Hots, langabezia dagoen eta lan egin nahi duen orori trantsiziozko lan publikoa eskaintzea, 8/10 euro orduko ordainduz.

Aipatutako defizit publikoko diru gehiketa horrekin, Greziako sare industrialean diru laguntza hornitu daiteke, baita hainbat zerbitzu publikotan ere (osasungintzan, heziketa eta irakaskuntzan, 62 urterekin duinezko pentsio eta erretiro sarietan, lan publikoetan, …)

Ez dago beste irtenbiderik.

Laguntza

Greziari lagundu behar zaiola dio jende askok. Ongi, baina jende horrek maila ekonomikoan eta finantza arloan ez daki deus, Varoufakis liderra izanik ezjakintasun sakon horretan.

Bi aukera, besterik ez daude:

(a) Grexit

Nondik etorriko zaie laguntza greziarrei? Kanpotik? Ba ote dakite ‘kanpokoek’ Grexit-ek zer esan nahi duen ekonomikoki eta finantza arloan? Ba ote dakite zer nolako neurri ekonomiko eta finantzarioak hartu beharko ditu Greziako gobernuak Grexit egoki bat gauzatzeko?

Beraz, zertan ari dira progre, ekonomialari, politikari eta kazetari gehienak? Ezer jakin gabe, etengabe hitzak plazaratzen… Betiko leloa, aspaldiko kontua: hitzetan eta aldarrikapen hutsetan murgiltzea.

Greziak neurri ekonomiko berriak behar ditu, bere ekonomiak funtzionatzen hasteko: moneta propioa (drakma berria) modu egoki batean martxan jartzea, defizit publikoa %8ra eramatea, job guarantee delako programarekin, hots lan bermeko proiektu sendo batekin lehenbailehen abiatzea… Hitz batez, eskari agregatua areagotzea.

Laguntza? Benetako herri independente gisa arituz, Txinatik zein Errusiatik nahiz Hego Ameriketatik edo EFTA8ko kideetatik lortu dezakeena.

Kasu honetan, orduan bai: orduan estatu independente moduan, bere esku izango du egiteko guztia.

(b) Kapitulazioa, hots, infernuan segitzea

Edozein hitzekin kamuflatu nahi izango dute egoera tamalgarri hori, Orwell-en Newspeak9, erabiliz:

Troika —> Instituzioak

Kapitulazioa —-> Akordioa

Baina hitzak ari bira, dugun egina zioen gure Etxeparek.


7 Moneta ‘paraleloa’ dela eta, Mosler-ek dioenez (https://twitter.com/wbmosler/status/614848109571543040): Warren B. Mosler@wbmosler Local currency public debt functions to fund savings desires and not as a loan to be repaid.”

9 Ikus The Emergence Of Orwellian Newspeak And The Death Of Free Speech: http://www.zerohedge.com/news/2015-06-29/emergence-orwellian-newspeak-and-death-free-speech.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude