W. Mosler-ek: Greece loses the gambit (Greziak taktika galdu du)1
Mosler-en hitzak:
“Iruditzen zait Greziak galdu duela borroka libreko partidua.
EBko beste kideak oso sentiberak dira merkatu erreakzioekiko.
Kontua zen ea EBko ekonomiak behar zuen Grezia, eta erantzunak orain gero eta gehiago begiratzen dio ‘ezetzari’.
Ez da egoera ona Greziarentzat berak itxurazko jarrera egin zuenean bera beharrezkoa zela.
Hau da, Greziak test bat behartu zuen puntu horretaz eta badirudi beraiek behartuak zirela eman zien posibletasunak eragina izatea.
Euroa erori zen, zeina kezkagarria den, nahiz eta horrek esportazioei lagundu. Beti dago moneta baten kolapsoaren beldurra, bereziki Alemanian, berarekin ekartzen duelako inflazioaren beldurra. Orain arte, hori ez da gertatu, euroa behekoetatik %5tik gora mantenduz eta bere onera etorriz gaurko erreferendumeko erreakziotik.
BPGren iragarpenek positiboak izaten segitzen dute, euro baxuagoak lagunduta, eta nahiz eta altua izan, langabezia egonkortu da.
EBko ekonomia osoari Greziak beherantz dragatu diolako eskakizuna gero eta babes gehiago lortzen ari da datu berberetik.
Eta orain nahiz eta haren ekonomia ez da izan formalki kanporatua, ikusiko du bere ekonomia okerrera jotzen baldin eta Troikaren terminoak onartzen ez baditu eta itzultzen ez bada ‘finantzaketa normalera’, tasa baxuko tituluen salmentaren bidez, EBZ-ren “do what it takes” delakoaren euritakoaren azpian, eta gainontzeko kideekin berriro elkartzen ez bada.
Gobernua hasten bada ordaintzen IOU-ko ordainketetan aldi baterako, denbora pasa ahala are astunegi izango dira deskontatuak, finantzaketa ‘normalean’ birsartzeko kostua altxatuz, eta EBk horiek zenbatzen ditu defizit gastuari gehigarrien gisa, zeintzuek birsarreraren terminoei eragin ahalko bailiekete handiagoak izateko.
Eta Greziak finantzaketa alternatikoak erabiltzeko egin dezakeen edozein mugimendu, argudio modura erabiliko da Grezia ez itzultzeko finantzaketa ‘ normalera’ EBz-ren euritakoaren azpian.”
Hitz batez, Grezia harrapatuta dago, eta harrapatuta egoten segituko du, EBren sarean.
Grexit-en aukera gertatu izan balitz, Grezia libre izango zatekeen, estatu independente gisa, berak nahi izango lituzkeen erabaki guztiak hartzeko, inoren eta ezeren menpe egon barik.
Horixe izan da aukera galdua. Aukera hori aurrera eramateko, alde batetik jakitun egon behar zen Grexit-ek zer suposatzen zuenaz, eta bestetik adorea behar zen. Aldiz, Syriza kikildu egin da, eta ez da egon baldintzek eta zirkunstantziek eskatzen zuten mailan.
Ondorioak oso gogorrak izango dira Greziarentzat.
joseba says:
Three reasons why Tsipras and Varoufakis decided to part ways
http://redpilltimes.com/three-reasons-why-tsipras-and-varoufakis-decided-to-part-ways/