Galdera: “Warren, euro continue to go down vs usd. Do you think draghi goal is to reach eur/usd 1:1?1
Mosler-en erantzuna:
Inork ez du pentsatzen EBZ dolarrak erosten ari dela. Hori izango balitz afera, mundua eurotan eskas egongo litzateke zuzenki eta zeharka maila handi batean, EU merkataritza superabita dela eta, zeina ‘lehiakortasuneko’ handitze osoaren ondorioa den, alokairuak politika fiskalak murrizten dituen heinean. Dena ‘erosteko botere paritate’ aldaketaren parte bat da, EU kostu baxuko produktugilea bilakatuz. Eta indar horiek guztiok funtzionatzen dute euroa oso sendoa egiteko, ‘porfolio aldaketak’ bere bidea egin ondoren, zeina ez baita oraindik gertatu.
Euroarekin gertatzen ari dena dolarrekin gertatu zen gauza bera da – QEz beldurtzen ziren merkatuak inflaziogileak izan litezke eta moneta depreziazioa kausatu, hortaz beraiek hori deskontatu zuten QE gertatu baino lehenago, dolarra lur jota utziz. Eta hori gertatu ez zenean eta QE bukatu, joera erabat aldatu zen eta dolarretan eskas zeudenek eta dolarretan ahul bilakatu zirenek beren dolar esposizioak berrezarri behar zituzten.
Beraz, dolarretan esposizioa murriztu zuteneko porfolioak, pasiboak dolarretan zeuzkaten porfolioak dolarretara itzuli ziren une berean, EBZ interes negatiboetara eta QEra mugitzen ari zen porfolioetan euro esposizioa gutxitzeko, euroa beherantz eramanez. Eta Grezian eta Ukrainan gertatzen ari diren gertaerek euroari beldurra gehitzen diote, porfolioen kudeatzaileei are gehiago bultzatuz esposizioa eurotik gehiago aldentzeko.
Ezin esan dezaket noiz hasiko den marea, baina iruditzen zait egingo denean, euroa gorantz joango dela merkataritza superabita aldatu arte, eta, euro goraldiaren eta merkataritza balantzearen lotura ‘laxoa’ denez, euroa erraz oso altua egon daiteke dolarrekiko, demagun 1,5 biderrez altuago, hori gertatu baino lehenago.
Galderari erantzuteko, Draghi egiten ari denak (interes negatiboak eta QE) euroa sendoagoa egiten du. Baina berak uste du, merkatuetan aritzen direnek bezalaxe, horrek euroa ahulago bilakatzen duela. Gauza bera Fed-ekin, noski, zeren merkatu parte hartzaileek uste baitute interesa altuagoak dolarraren aldeko direla, izatez beraiek dolarra ahultzen duten bitartean. Beraz, nahiz eta Draghi-k 1:1 helburua eduki, eta bertara eramateko, berak eta merkatuek uste dituzteneko neurriak hartu, izatez, bera eta merkatuak bultzatzen ari dira ez ekonomia globalari gehitzeko, berari euro netoak drenatzeko baizik.
Horrek guztiak adierazten du EBko hurrengo krisia euro sendo batekoa izango dela, euroak balioa handitu duen heinean, eta EBko esportazio enpresak kaltetzen hasi diren heinean, eta EBZ-k segitzen du gero eta QE gehiago erabiliz, baita interes mozketak ere, zeintzuek afera gaizkiagotzen duten.
Gehigarria:
In Greece comments2, ondoko datuak azaltzen dira: “euro turns positive vs dolar, despite Greek drama.”
joseba says:
Twitterrak:
Art Patten @ArtPatten1
Art Patten retweeted Holger Zschaepitz
Those trade flows though…
Art Patten added,
Holger Zschaepitz @Schuldensuehner
Goldman expects #Euro to drop to parity vs Dollar by year end. Long term target 0.80 Dollar, 20% below parity.
Warren B. Mosler @wbmosler
@ArtPatten1 @Schuldensuehner not likely with a large and growing trade surplus but not impossible if central banks keep selling their euros
2015 uzt 18