Txina, AEB, EB: moneten arteko ‘gerla’

Albistea: Warren Mosler-en China, Germany, Productivity, NFIB Index, Redbook, Wholesale Trade1

Txinak daukan AEBko Altxor Publikoko jabegoa jaisten egon da, agian haiek dolarrak saltzen ari zirelako yuanak erosteko, azken hauek aurreko bandari eustearren.

Herrialde esportatzaile guztien monetak dolarrarekiko ahultzen egon dira nahikotxo, yena eta euroa barnean, beraz hori ‘mailara iristea’ren antzeko bat da.

Eskari eskaseko ekonomia global ahul batean eta oraingo arduradun global bereziekin, alegia, ‘hezitako ekonomialari monetaristekin, esportazioak gidaturiko hazkundeko dela eta hezitako ekonomialariekin’, erresistentziarik gutxieneko ildoa hondorako lasterketa bat da, ‘lehiakorra’ izateko. Eta moneta depreziatzeari, barneko alokairu mozketei izan dakiekeen alternatibak politikoki erakargarritasun gutxiagoa izateko joera du, Europar Batasunak (EB) erakusten segitzen duen bezala.

Moneta depreziatzeko erreminta esku sartzea da atzerriko merkatuetan (foreign exchange market), Txinak egin berri duen moduan, beraiek ‘monetary easing‘2 delakoarekin saiatu eta gero, zeinak, noski, porrot egin zuen. Japonia, ‘monetary easing‘ delakorekin saiatu eta gero, eta azken horren porrot eta gero, beraien pentsio eta aseguru konpainiei baimena emanez atzerriko merkatuetan trukatu gabeko3 tituluak erosten aritu zen.

Euroguneak antzekoa lortu zuen Txina eta beste Banku Zentral eta portfolio kudeatzaile global eta barnekoei beraien euro erreserbak saltzearekin izutuz, eskolan ikasi zuten ‘monetary easing‘ delakoaz (tasa negatiboak eta QE4 delakoa) besteen inflazio-beldurrarekin jolastuz.

AEBk soilik ‘monetary easing‘ erabili zuen eta ez inongo eskusartze zuzeneko modurik, eta beraz, dolarrak sendo segitzen du beste moneta guztiekiko.

Mosler-en ustez, orain espero daiteke euroa are goragora mugitzea harik eta haren merkataritza superabita desagertu arte, moneta inflazionistako porrot baten izu globala alderantzizko bilakatzen den moduan eta, eurogunera esportatzeko esportazio estrategia globalen neurri gisa, euro erosketa berriz hasten den heinean. Eta, AEBk bezala, EBk ez du erabiliko eskusartze zuzena, ‘monetary easing‘ gehiago baizik.

Ironikoki, ‘monetary easing’, izatez estutasun fiskala (‘fiscal tightening‘) da zeren, interes ordaintzaile netoko gobernuekin, berak lan egiten baitu ekonomia globaletik interes errenta kentzeko. Beraz, zenbat eta gehiago erabili orduan eta egoera txarragoa lortzen da.
Debaluazioek beren erosteko ahalmena gutxitzen ikusten duten langileengandik errenta lekuz aldatzen dute esportatzaileengana, zeintzuek beren irabaziak handitzen ikusten baitute.

Esportatzaileek orduan prezioak murrizten dituzten eta prezio murrizketa horiek beren esportazio tamaina areagotzen duten heinean, outputa handitzen da, barneko enplegua handitzen den bezala. Baina orduan alokairuak handitzen badira, debaluazioarekin irabazitako ‘lehiakortasuna’ galtzen da, beraz, horrek ez zuen esan nahi egoera hori gerta zedin.

Halaber, esportazio tamaina gehigarriak era berean beste herrialdeen esportazioen murrizketak dira, zeintzuek elite eskola berdinetan heziak izanik, beren aldetik debaluazioekin ere erantzuten duten, alokairu errealerako ‘hondorako lasterketa’ global batean. Hori dela eta, Txinak bere moneta depreziatzen utzi du, moneta babesten dituen dolar erreserbak saltzearen ordez.

Horiek guztiok joan ziren elite eskoletara defizit gastu nazionala zerotan utz daitekeeneko modeloak asmatzeko, eta ‘politika monetarioa’ erabiltzen dute inbertsioa eta barneko aurrezkiak ‘berdintzen dituzten’ esportazio netoak gidatzeko. Noski, ez du funtzionatzen, baina guztiok sinesten dute horretaz eta berari eusten diote nahiz eta haien inguruan dena desegin.

Baina AEBk eta EBk moneta depreziatzerako erremintak erabiltzen ez dituzten bitartean, gainontzeko munduak bi horiekiko bere esportazioak handitu ditzake, moneta depreziatzearen bidez beraien dolar eta euro esportazio prezioak jaisteko; hori guztia AEBrako eta EBrako joera murriztaile/ deflazionista bat da.

Ironia handiago da, alegia, AEBrako eta EBrako politika ‘zuzeneko’ erantzuna moldaketa edo egokitze fiskal bat izango litzateke – zerga mozketa edo gastu gehiketa-, berori nahiko handia izanik, eta horrela enplegu osorako barneko gastuaren maila nahikoa bermatzea. Zoritxarrez, horixe ez da eskolan ikasi zutena…


2 ‘Monetary easing‘: Action by a central bank to reduce interest rates and boost money supply as a means to stimulate economic activity. Monetarismoaren fedea.

3 Ingelesez: unswapped.

4 QE: quantitative easing. Ikus Quantitative Easing (QE) inozoentzat: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/03/27/quantitative-easing-qe-inozoentzat/.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude