Langile adiskide asko irratian nahiz telebistan, irakaskuntzan edo heziketan, osasungintzan eta kazetaritzan, eskulangintzan zein lan egiteko arlo guztietan, denetan…
Nola bukatu langabeziarekin?
Ekaina zen. Zorra zen gaia. Baita langabezia ere, elkarrizketaren bukaera aldera atera zuten afera…
Entzun berriz Elkarrizketa Euskadi Irratian:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/06/05/elkarrizketa-euskadi-irratian-2/
Adituek diotena… Eredu bat:
Richard Murphy ekonomialari britainiarra ospetsua1 da.
Jakituna omen. Bere blogean, besteak beste, zergei buruz aritzen da. Jeremy Corbyn-en alde azaldu da2…
Baina, ikus UEUko blogean Langabezia eta politika fiskala izeneko sarrera:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/10/12/langabezia-eta-politika-fiskala/
Asko dakitenek hitz gutxi erabiltzen dute.
Kasu, Warren Mosler-ek: “Unemployment is always an unspent income story only a fiscal adjustment can address. It’s not a function of interest rates.”
Alegia: “Langabezia beti da gastatu gabeko errentaren istorioa, egokitzapen fiskal batek soilik heldu ahal diona. Ez da interes tasen funtzio bat.”
Izan ere, hauxe da Mosler-en legea: Ez dago finantza krisirik, nahiko zabala den hedapen fiskalak konpondu ahalko ez duenik.
(Barre egiteko, galdetu, froga gisa, interes tasari buruz edozein euskal ekonomialariri!)
Eta alderantziz, ulertzaile onari, hitz gutxi!
Kasu, zuek nire langile adiskideok!
Hortaz, adi: langabeziari aurre egiteko politika fiskal egoki bat usatu behar da. Hor daukazue milioi (euro?) bat balio omen zuen galderaren erantzuna!
Izan ere, Euskal Herrian, beste nonahi bezala, gastu publikoa handitzea da irtenbide bakarra langabeziarekin amaitzeko. BPGrekiko defizit fiskalaren erlazioa %3tik (alegia, Europar Batasunak Trinitate Sainduari omenaldia egiten segitzeko behartzen duen zifra ospetsutik) haratago handitu behar da: gutxienez %8ra…
Ez hori bakarrik, diru hori ongi gastatu behar da, eta, horretarako, gastu publiko berri hori benetan beharrezko azpiegituretan, maila guztietako irakaskuntzan eta heziketan gehi osasungintza, pentsio edo jubilazio duinetan, hots, oro har, zerbitzu sozialetan erabili behar da.
Arlo pribatuetarako (enpresa txiki eta ertainetarako) baldintza bakarra: dirua kreditu merkean, oso merkean zabaltzea, kreditua modu kontrolagarri batez banatuz.
Horrez gain, martxan jarri behar da lehenbailehen ingelesez job guarantee izeneko, hots, lan bermeko programa berria.
Horretarako, hona hemen zantzu batzuk:
Pobreziaren aurka, lan postuak, hots, lan bermea
Lan bermea: historia eta istorioak
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/20/lan-bermea-historia-eta-istorioak/
Lan bermeaz (job guarantee delakoaz)
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/08/lan-bermeaz-job-guarantee-delakoaz/
Warren Mosler: lan bermea
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/12/warren-mosler-lan-bermea/
Pavlina R. Tcherneva-k lan bermeaz (job guarantee)
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/08/pavlina-r-tcherneva-k-lan-bermeaz/
Randall Wray: lan bermea (job guarantee)
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/06/06/randall-wray-lan-bermea-job-guarantee/
Langabeziaren arazoari erantzuna: lanpostu gehiago
Errenta unibertsala? Ez, lan unibertsala!
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/10/21/errenta-unibertsala-ez-lan-unibertsala/
Informazio gehiago UEUko blogean: www.unibertsitatea.net (Heterodoxia. Diru teoria moderna eta finantza ingeniaritza).
PS: Goraintziak guztioi eta besarkada bana!
2 Ikus The man behind Corbynomics: an accountant from leafy Norfolk: http://www.theguardian.com/business/2015/sep/11/the-man-behind-corbynomics-an-accountant-from-leafy-norfolk.