Grezia dela eta, heterodoxia versus ortodoxia…

Edo ortodoxia versus heterodoxia…

Nahi duzuen moduan.

Ikus Ertzak programa: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80060

Pertsonarekiko errespetu osoz, programan Joseba Barandiaran-ek aipatzen dituen mito, mamu eta sinplekeria guztiei erantzuteko (hasi ‘inflazio’arekin -giza baliabideak, hots, langabetuak aparteko kopuru handiz neurtzen direnean-, segi politika ‘monetario’ekin -ulertu gabe politika fiskala dela giltza-,  gehi ‘moneta jaulkitzaileko eta moneta erabiltzaileko’ gobernuak ez bereiztea  -zergapetzearen funtsa ez ulertuz-, eta neoliberalen “Grexit berdin desastre” leloarekin bukatuz), orduak beharko nituzke, ez ditudan orduak…

Ni neu baino askoz hobea den Bill Mitchell mito, mamu eta sinplekeria horietaz aritu da askotan.

Gainera, Grezia dela eta, hona hemen Mitchell-en lan bati buruz UEUko blogean egindako sarreratxoa, hain zuzen ere, Hamaika TBkoek grabaketa egin ondoren idatzitako lantxoa:

Greziako hauteskundearen fartsa: RIP demokrazia1

Hona Mitchell-en beste lantxo apropos bat, Grexit dela eta:

Greziako irteeraz (Grexit delakoaz), zenbait iritzi2

Nire aldetik bakarrik ondoko hauek gehituko nizkioke Mitchell-en analisiari:

Ezkerrari dagokionez,

a) “Europako ezker guztiak neoliberalek berek proposatzen dutena errepikatzen du, horretaz jakitun egon zein ez, Britainia Handian bezala, Grezian zein Italian edo Portugalen3”, edo Euskal Herrian.

Ortodoxiari dagokionez,

b) Ekonomialari ortodoxo guztiek proposatzen dutena, baita Euskal Herrikoek ere, neoliberalek berek proposatzen dutena bera da, horretaz jakitun egon zein ez.

Gehiagorik?

Gauzatxo batzuk:

– DTM lau eskematan (espainieraz)4

– DTM lau eskematan (euroa eta lira)5

– Litekeena ote eurogunean austeritatearekin bukatzea?6

– Bideragarria ote da euskal estatu independentea?7

– Ongi etorri euskoa!8

Eta erremate gisa, ekonomiari buruzko falazia eta faltsukeria askorekin amaitzeko, nire maisuaren aurkezpen hau:

Zazpi gezur politika ekonomikoan (Warren Molser-en aurkezpena, 2015)9

Nahiko eta sobera, zeren ortodoxia, ezer izatekotan, teoria mailan oso aspergarria baita, eta praktikan langabezia barreiatzen baitu.

Eta Mosler-ek esaten duenez, “langabezia gizateriaren aurkako krimen bat da.

Hortaz, langabeziari dagokionez, hauxe gehitu beharra dago:

Langile adiskideoi, bihotzez!10


Iruzkinak (6)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude