Elkarrizketa espainieraz1.
Ikus Warren Molser eta Skender Fani-ren arteko elkarrizketa Greziako bankuen itxieraz (1)2 eta Warren Molser eta Skender Fani-ren arteko elkarrizketa Greziako bankuen itxieraz (2)3.
Segida:
Baldin eta Grezian bizi bazara eta banku greziar batean kontu korronte bat badaukazu eta erabakitzen baduzu, edozein ziorengatik, bera transferitzea AEBko banku batera edo banku aleman batera, edo, azkenean, eurotan gordailuak onartzen dituen edozein bankutara, nola eragiten dio horrek ekonomia greziarrari?
Inplikatzen ote du horrek zure hipoteka ez duzula ordainduko edo ez zarela erosketara joango zure kontu korrontea banku amerikar batera edo aleman batera aldatu duzulako eta ez banku greziar batera? Ez, ekonomia jendeak gauzak erosi eta saldu egiten dituelako eragiketetan oinarritzen da. Ordainketa berberak egiten segitzen duzu.
Zer dela eta garrantzitsua da zer nolako bankua erabiltzen duzu zeure kontu korronterako edo zure kreditu txartelerako? Ekonomiari eragiten al dio horrek?
Kontu korronte bat edukitzen baduzu banku greziar batean eta banku aleman batera eramaten baduzu, uste al duzu janari dendari inportatzen zaiola zein konturekin ordaintzen diozun? Ezin al dituzu zure bez-eko (balio erantsiaren gaineko zerga) kuotak edo beste zerga batzuk ordaindu banku aleman baten kontutik? Noski ordain dezakezula.
Ez dakit zertan egon ziren pentsatzen. Otsailetik igaro den urte osoko ekintza guztiengatik zaila da interpretatzea zertan pentsatzen egon ziren. Inongo momentutan, esan zuten edo egin zuten guztiak ez zuen inongo lotura logikorik. Dena izan zen etengabeko deskonexio logikoa. Horrelakoa esango balute bezalakoa zen: 5 hartuko ditut, 3 gehitzen dut, 9 da, 2 zenbakiz biderkatzen dut eta 30 da. Ene ustez, erabateko erokeria zen. Bankuak ixtea akatsez beteriko logika baten kate jarraitzaile baten gertaera soil bat zen. Bankuen itxierara eraman zuen eta gero etorri zen guztiak akatsezko logikaren lerro berberak segitu zituen. Begira zer egin zuten: hasierako paketea baztertu zuten, botazioaren azpian jarri zuten, ‘Ezetza’ lortu zuten eta itzuli ziren are txarragoa zen pakete batera onartzeko. Ez dauka inolako zentzurik. Ez dago Alice in Wonderland delako gauzetatik oso urrun.
Akatsik al zen banku greziarrak ixtea? Benetan gobernu greziarrak egin behar al zuen? Agian banku greziarrak ixteak izuari eragin ez beharrezkoa suposatu al zion?
Ez zen EBZ banku greziarrak itxi zituena, gobernu greziarrak egin zuen. Ez zeukaten inongo arrazoi operatiborik hori egiteko. Zio politikorik ote zeukaten, ez dakit; baina ez zegoen inolako zio operatiborik hori egiteko. Ez zeukan inongo zentzurik banku sistema ixtea, ELA-ren mugaketaren erantzun moduan. Hura ez zen sekuentzia logika bati emandako erantzuna.
Uste duzu gobernu greziarrak beste arrazoi batzuk zituela, operatibo hutsak direnetik at, bankuak ixteko?
Baldin eta haren azken helburua izua sortzea bazen ‘Ezetzak’ irabaz dezan, agian zuzena egin zuten. Baina ikuspuntu operatibo batetik ez zeukaten inolako ziorik bankuak ixteko. Agian arrazoi politikoak egon ziren, baina noski ez zegoen inongo inperatibo operatiborik hori egiteko.
Bankuak itxi ez balira, zer nolako eragina izango zukeen ELA delakoaren mugatzeak?
Ez dakigu. Beharbada batere ez. Agian ez ziren gauzatuko diru-ateratze asko, beraz ez zuten ELA izan beharko. Beharbada gordailuak lortu zituzten beste banku batzuetatik. Eszenategirik txarrenean diru transferitu nahiko zuen baten batek ELA handitu zezaten itxaron behar zuen edo banku greziarrek gordailu horiek ordezkatu ditzaten. Hori da eszenatokirik txarrena eta ez da horrenbesterako. Ez zuen konfiantza galtzerik sortuko. Ez da inportantzia handikoa, baina nola kezkatu zaituen konfiantza galtzeak puntu horretan jadanik konfiantzarik ez zegoenean? Hilabete batzuk lehenago galdu zen. Banku greziar baten dirua galtzeko arriskuan zegoen edozeinek honezkero aterata izango zuen. Gordailu gehienak bertan zeuden zeren jendeak mailegu altuak baitzeuzkan eta diru pignoratuta zeukan mailegu horiek babesteko, ez bankuetan konfiantza zeukalako. Edozein modutan ez zitzaien permitituko dirua ateratzea. Zegoen guztia merkatari lokalak ziren, ordainketak likidatzeko saldo txikiekin haien kontuetan: bezeroak eta hornitzaileak, eguneroko transakzioak. Jende gehienak ez zuen honezkero bere aurrezkiak banku horietan gorde, konfiantza galdua zen oso aspalditik.
Uste duzu beste herrialde batek beste era batera jardungo zukeela?
Ez nago segur beste herrialde bat beste modu batera arituko zenik zeren banku sistemak nola funtzionatzen duen ulertzeko gabezia baitago. Esan berri dudana ez da inon deskribatu. Inor ez zuen esan “ez zen behar gobernuak hori egitea”. Ez zegoen inongo ekonomialariren inolako iruzkinik esanez “Nola!? Zer dela eta egin zuen gobernuak hori?” Ez zeuden beste buruzagi politiko batzuek Greziari esanez “Begira, ez zen behar hori egin zenezan.” Banku zentraleko inork ez zuen esan; ezta Europako Batasuneko inork ere ez edo Europako Parlamentuko inork ez.
Nola laburtuko zenuke Europan gertatzen ari dena?
Uste dut leming4 bezalakoak direla amildegian amiltzen. Ez da inondik azaltzen erabaki informatuez hartzeko prozesurik; itsuak dira beste itsu batzuk gidatuz.
(Zabaldu arren)
1 Ikus Una conversación entre Warren Mosler y Skender Fani sobre el cierre de los bancos en Grecia: http://chartalismo.blogspot.com.es/2016/01/una-conversacion-entre-warren-mosler-y.html. Halaber, ikus Una decisión incomprensible: el cierre de los bancos griegos de junio/julio de 2015: http://blogs.elpais.com/alternativas/2016/01/una-decision-incomprensible-cierre-bancos-griegos-juniojulio-2015.html.
2I kus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2016/01/29/warren-molser-eta-skender-fani-ren-arteko-elkarrizketa-greziako-bankuen-itxieraz-1/.
3I kus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2016/01/29/warren-molser-eta-skender-fani-ren-arteko-elkarrizketa-greziako-bankuen-itxieraz-1/.
4 Leming: ikus https://eu.wikipedia.org/wiki/Leming.