Abian ote?

Hasteko, ikus Abian: egun handia, egun ederra

Abian omen gaude.

Lehendabizi, abiapuntua ezagutu beharra dago, alegia, besteak beste, egoera berriaren ondoko ezaugarriak: finantza kapitalismoa, krisi induzitua, diruaren funtzionamendua, kredituaren gaineko kontrola, austeritatea eta eskari agregatuaren gabezia,…

Beste aldetik, ekonomia ez da erlijioa, are gutxiago karitate afera bat. Sozialismoa ez datza, irakurtzen den moduan, aberastasunaren banatzean (sic).

Gehiegi litzateke sozialismoa definitzea hic et nunc. Pretentsio handiegiko afera!

Alta, ongi dakiguna hauxe da: “langabezia gizateriaren aurkako krimen bat da.” Gainera, langabezia tasa da krisiaren maila neurtzeko aldagairik garrantzitsuena eta sakonena.

DTM-koek, eta Mosler-ek bereziki, erakutsi digute langabezia, estatuak sortzen duela, zergapetzea dela eta: Zazpi gezur politika ekonomikoan (Ezjakintasunaren alferkeriak nagusi).

Hortaz, estatuari, alegia Banku Zentralari dagokio langabeziaren aurka zuzen egiteko. Baita Europar Batasunean ere, estatu kideei, behin EBZ-k estatu kide desberdin horiei defizit fiskala egungo %3tik biharko %8ra igo eta gero, inbertsio publikoan eta sozialetan arituz. (Gogoratu Abian: egun handia, egun ederra delakoan esandakoa.)

Gainera, langabeziaren aurka aritzeko, badago bide zehatz bat: arlo publikoan lan bermeko (job guarantee) programak martxan jartzea: alegia, langabezian dagoen eta lan egin nahi duen edozeini lan publikoa eskaintzea, alokairu duin baten bidez.

Aipatutako egoera berriaren ezaugarri horiek guztiok edo antzekoak izan daitezke abian, martxan jartzeko, eztabaidatu beharko liratekeen neurri beharrezko, nahitaezko batzuk.

Bestela, borondate onenarekin eginda ere, abiapuntua okertuta harturik edo eta martxan jartzeko, hots, austeritatearen aurka jotzeko, erabili behar diren neurri egokiak ez hartuz, eta, horien ordez, onarturiko erabaki aldrebestu posibleen ondorioz, porrotera abiadura handian joan gaitezke, austeritate maila handiago batera eta jadanik ezagutzen eta jasaten dugun egoerara baino egoera are txarrago batera.

Asmatuko ahal dugu!

Gehigarriak:

(a) Krisia: Krisia: nahita induzitua

(b) DTM: DTM: gogoratzekoak

(c) Boterea: Dirua eta boterea

(d) Lan bermeaz: Subiranotasun monetarioa eta lan bermea

(e) TEE: Teoria Ekonomiko Erradikala

(f) DTM-z: Egin barre irabazten ari gara eta…

(g) W. Mosler: Zazpi gezur politika ekonomikoan (Ezjakintasunaren alferkeriak nagusi)

(h) Neokeynestarrak: Mosler eta neokeynestarrak

(i) Bankuak: Merkataritza bankuak eta DTM

(j) Arrosa gorria ala zuria?: Independentzia politiko eta ekonomikoa: arrosa gorria ala zuria?


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude