Aldez aurretik:
Zilegi bekit Axular gogoratzea1:
“Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten ekonomiako, eta ez politikako ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak.”
Konpainia on batean, lagunez inguraturik,… lagun gutxi, gehienak emakumeak, feministak noski.
Hauxe planteatu nien: zer da hobe jadanik egindako hainbat lanekin, atsedentxo bat hartu eta liburuxka berri bat egin ala, hemendik aurrera, hamaika albiste berri etengabe sortuko diren heinean, lantxoak egiten segitzea, (eta UEUko blogean azaltzea)?
Liburuxka martxan zegoen, aspalditik. Hona hemen zirriborro luze baten hasiera:
Diru Teoria Modernoa
hasiberrientzat
Independentzia garairako ekonomia
joseba felix tobar-arbulu
“Any school of thought that is not ‘MMT consistent’ is inapplicable
with regards to any actual economy“
(Warren Mosler, 2013)
Irati eta Garaziri
maitasunez,
gure amaren gomutaz
Sarrera
1. UEUko bloga
2006ko azaroan hasi zen UEUkoen ekonomia bloga, Heterodoxia, Ekonomiaz haratago izenekoa2. Hauxe zen nire lehen sarrera blog horretan: Marx hasiberrientzat3.
2011n Finantza Kapitalismo, bi liburuxkatan, argitaratua zen4. Finantza sistemak bereganatu egin du ekonomia erreala5. Europan esaten den moduan, Finanzkapital uber alles. Sistema berri hori aztertu zen, bera gainditzeko zenbait neurri proposatuz6.
2013an Diru Teoria Modernoa. Finantza Ingeniaritza izeneko liburua plazaratua zen7. Liburu horretan, aspaldian bezalaxe, dirua zen gaia. Diruaren sormena, maileguak eta kreditua. Bankugintza eta partida biko kontabilitatea. Horretarako, diru teoria modernoa (DTM) erabilia zen: besteak beste, Randall Wray-ren, Stephanie Kelton-en eta Bill Mitchell-en lanak erabiliz. Bereziki Warren Mosler izan zen gidari.
(Warren nire liburuarekin)
Helburua aspalditik izan dudana bera zen. Ezin zen bestela izan: Euskal Herriaren independentzia ekonomikoa eta monetarioa dut helburu, ez besterik. Horretarako, akademian erabiltzen eta ezagutzen diren testuetatik oso urrun ibili nintzen, ortodoxia ekonomikotik erabat aldenduta.
Beste zenbait lanetan egin dudan bezala, eta Euskal Herriko egoera beti presente edukita, liburuan jorratu nituen gure herriaren independentziarako beharrezko diren zenbait proposamen eta neurri.
2013an UEUko Ekonomia Saileko zuzendariak blogaren izena eta izana aldatu zituen. 2013ko udaberritik aurrera honela izendatu da bloga8: Heterodoxia, diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza. Hona hemen haren hitzak eta proposamena:
Heterodoxia bloga. Proposamenak:
Bloga Joseba Felix Tobar Arbuluk elikatzen du %100ean. Beraz, ez du zentzurik bloga Ekonomia Sailaren izenean agertzea. Bloga Josebaren izenean agertu behar da. Berea da. Hori bai, UEUko Ekonomia Sailkide bezala agertuko da, beraz, bloga Ekonomia Sailaren produktua izaten jarraituko du. Blogeko aurkezpena (azalpena) eta titulua aldatzea hobesten da: adibidez, tituluaren kasuan, “Heterodoxia, ekonomiaz haratago”, “Heterodoxia, finantza ingeniaritza eta diru teoria modernoa”.
Beste alde batetik, zenbait testu luze Otarrean izeneko UEUko biltokian azaltzen hasi dira. Hauxe izan zen Otarreko nire lehen artikulua: Krisia induzitua izan da9.
Halaber, UEUkanala izenekoan10 hauxe izan da lehen sarrera: Krisia induzitua izan da11.
2. 2013ko udaberritik aurrera
2013ko udaberrian beste urrats batzuk ematen hasi nintzen, beste bide batean abiatu nintzen ildo berriaren gorabeherak aztertu nahian: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat liburu berrirako12.
Oraingo honetan ere, berriro ere, Warren dut magister13, nahiz eta beste DMTkoak ere lagungarri gisa erabili ditudan14.
Liburuxka berri honetan, sakonean, aspalditik izan dudan helburua berbera dut: Euskal Herriaren independentzia ekonomikoa eta monetarioa.
Liburu berri honetarako, besteak beste, UEUkoen blogeko sarrerak erabiliak izan dira: 2013ko otsailean hasi ziren sarrera horiek15.
3. Trantsizioa
Lehendabizi, 2011ko Finantza Kapitalismoa zen.
Bigarrenez, 2013ko DTM eta finantza-ingeniaritza izan da.
Hirugarrenez, DTM hasiberrientzat da16.
Trantsiziorako lehen apurrak:
-
DMTkoek Europaz17
-
Euskal Herria independentziaranzko bidean18
-
Ezkerraren izenean19
-
Lan gabeziaren aurka, lan bermea20
4. Warren Mosler-en ildotik
Esan bezala, Mosler-en lanak erabili ditut21, beste DTM-ko batzuen artikuluak ahantzi gabe.
Ikasiko ahal dugu, asko baitago ikasteko.
Gai izango ote gara oraingo egoera eta baldintza ekonomiko, politiko, sozial, kultural berriek eskatzen duten mailara igotzeko?
Egin ditzagun ahaleginak! Saia gaitezen!
Litekeena da!
It is possible!
5. My motto (ene lema)
To know or not to know, that’s the question!
Jakin ala ez jakin, hori da arazoa!
2013ko otsailean hasia
201Xko udaberrian bukatua
Ad Majorem Vasconum Libertatem
donejurgi (joseba felix tobar-arbulu)
Aldez edo moldez:
Hala ere, lagun feministeei kasu eginez, honelako deliberoa hartu nuen joan den astean: lantxo txikiak idazten segitzea (eta UEUko blogean sartzea).
Uste dut eragingarriago izango dela horrela, zeren albisteak eurrez baitatoz. Eta euskaraz, DTMkoen ikuspuntutik, aldez edo moldez, nolabiteko erantzunak eman behar baitira.
Hortaz, 2013ko otsailetik aipatutako delibero hori hartu nuen arte blog honetan jadanik azaldu diren sarrerak eta delibero horretatik aurrera azalduko diren sarrera berriak,
Irati eta Garaziri
maitasunez,
gure amaren gomutaz
eginda izango dira.
2 Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2006/11/04/heterodoxia-ekonomikoaren-bloga/.
4 Aipatu bezala, 2006tik aurrera https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia webgunean azaldu dira emaitzak. 2006ko azaroan jadanik Finantza Kapitalismoa aipatua zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2006/11/07/marx-hasiberrientzat/. 2009ko irailean Islandiaren kasua aipatua zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2009/09/20/islandia-zer-gertatu-da/). Sarrera horiek guztiak, eta lan gehiago erabili nituen Finantza Kapitalismoa izeneko liburua plazaratzeko (2011n): Finantza kapitalismoa. Mundu Globala (http://www.amazon.es/Finantza-Kapitalismoa-1-Mundu-Globala/dp/8493832987) eta Finantza kapitalismoa. Euskal Herrirako irtenbide ekonomikoa eta soziala (http://www.amazon.es/Finantza-Kapitalismoa-Herrirako-Irtenbide-Ekonomiko/dp/8493832995).
5 Hasiera on bat hauxe litzateke: Randall Wray-ren Money in Finance (http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_656.pdf).
7 Ikus http://www.amazon.es/Diru-Teoria-Modernoa-Finantza-Ingeniaritza-U-E-U/dp/8484384462/ref=sr_1_fkmr0_1?ie=UTF8&qid=1450069421&sr=8-1-fkmr0&keywords=diru+teoria+moderna+eta+finantza+ingeniaritza. Horretarako, beste lan batzuen artean, aipatutako blogeko sarrerak erabili nituen: hasi 2009ko abenduan eta 2013ko urtarrilean bukatu.
12 Hasiera-hasierarako, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/12/27/mosler-hasiberrientzat/.
14 Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia, batez ere, 2013ko otsailetik aurrerako sarrerak.
15 Liburu honetan erabilitako blogeko lehen sarrera hauxe da: Hamar galdera eta erantzun.
16 Hasiera hemen: Mosler Ekonomia: https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/mosler-ekonomia.
18 Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/01/07/2014-independentziaranzko-bidean-2/.
joseba says:
Gehigarria:
Hasiera berria