EHexit (1990eko hamarkadaren hasieratik)

Moneta propioa Euskal Herriarentzat

Jadanik 1990eko hamarkadaren hasieran moneta propioa eskatzen nuen Euskal Herriarentzat. Gutxienez 1993tik 2002ra, hau da, euroa benetan martxan jarri arte, diru nazional horren garrantziaz hamaika biderrez aritu nintzen.

Hortaz, denbora hartan, afera euroa ez erabiltzea zen, Eurolandian ez sartzea, baizik eta Europan egotea (Islandia, Norvegia, Suitza,… egon ziren moduan), baina euroa ez erabiliz, moneta propioa (edozein izanik haren izena) baizik.

EHexit

Geroago, eta Eurolandian euroa jadanik martxan zegoenean, eurogunetik alde egiteko, alegia, orain EHexit deitzen dugunaz analizatzeko mugarriak Warren Molser-en lanak erabili nituen.

Izan ere, Mosler-ek 1997an Quebec-i buruz lan sakona idatzi zuen. Beranduago, 2011n, Eurolandia uzteari buruz, alegia, eurogunetik irteerari buruz aritu zen:

Nola irten eurogunetik? Proposamena

Eurogunetik irteteko estrategia

EH eta moneta propioa

Quebec, berriz ere!

Quebec: independentziaren bidean

Hortaz, orain moneta propioa (kasu, euskoa) martxan jartzeko prozeduraz aritzen gara.

Azken hitzak

Afera EHexit da, serioegia dena edozein txarlatanen (politikari zein ekonomialari nahiz kazetari edo progre) esku uzteko.

Izan ere, EHexit ezin da gauzatu edozein modutan, desastre hutsa izan daitekeelako. Kontua ez da propaganda hutsa erabiliz, izen bat aldarrikatzea, sakontasun itzela daukan arazo baten aurrean gaude eta. Hortaz, beste edozein eginkizunetan bezalaxe, jakin behar da, nahikotxo gainera!

Gainera, oso argi dugunez, Eurexit izeneko arazo hori ez dagokio estatuaren tamainari, estatu horretan erabiltzen diren politika fiskal eta monetarioari baizik.

Hona hemen, hortaz, goian aipaturiko prozeduraz egindako lantxo bat: EHexit (1990eko hamarkadaren hasieratik)

Bi ohar garrantzitsu:

(i) Jakina denez, moneta jaulkitzaileko gobernu batek ez dauka inolako solbentziaren arazorik.

(ii) DTM-koek erakutsi dutenez, independentzia monetario eta ekonomikoaren zutabe garrantzitsuenetariko bat Job Guarantee edo Lan bermeko programa sendo bat martxan jartzea da, gobernuak berak finantzatua: biak, hala independentzia monetario eta ekonomikoa nola lan bermea, baturik daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude