Zer dira Mosler bonoak?
Herrialde indibidualerako irtenbidea:
Europar Batasuneko eta EBko estatu desberdinetako bonoak. Mosler bonoak
Zergek sostengatutako bonoak: Europar zor krisirako estatu irtenbide bat
Greziarako irtenbidea izen zitekeena, greziarrek ez zuten nahi erabili:
Greziarako proposamena eta Diru Teoria Modernoaren irtenbidea Greziarako
Ohar garrantzitsua:
Euroguneko arauak errespetatuz, eta batez ere politika fiskalarenak (PBGren % 3a, bereziki), Mosler bonoak erabil daitezke (agian EH bonoak izendatuz, baina eginkizun berberarekin).
Horixe da, hain zuzen ere, Greziarako goian aipatu dena.
Noski, Europar Batasun osorako, ezagutzen dugu Mosler.-en proposamen ederra:
Diru Teoria Modernoaren irtenbidea Greziarako
(Proposamen horretan, gehigarri gisa, Mosler-en bonoak aipatuta daude. Baita honetan ere: Zer egin Ehn?)
Europatik at, bi leku desberdinetan aipatu ditu Mosler-ek bono berezi horiek erabiltzea:
(i) Puerto Ricon: Puerto Rico zorretan
(ii) Birjina uharte amerikarretan: Mosler bonoak Birjina uharte amerikarrentzat
Oharra:
Azken bi kasuetan moneta dolarra da eta zergek ordaintzeko, Mosler bonoak ere erabil daitezke.
Aipatu bezala (in Europar Batasuneko eta EBko estatu desberdinetako bonoak. Mosler bonoak):
“Hona hemen nola funtzionatzen duen Mosler-en planak:
a) Herrialdeek bono berriak jaulki behar dituzte.
b) Bono berriek klausula bat daukate, esanez ordainketa subiranoaren ezean, bono horiek erabil daitezkeela zerga pasiboak zuritzeko jatorriko herrialdean.
Aurrekoak esan nahi du bono berri horiek erabat bermatuta egongo direla idatzita daukaten balioa balio izateko eta merkatuetan inbertsiogileei lasaitzeko. Bere aldetik, horrek bono-etekinak beheratuko lituzke eta ordainketa subiranoaren eza alboratuko.
Mosler bonoek herrialdeei zor subiranoaren gaineko kontrola berriz bereganatzea ahalbidetuko lieke, eta EBko erakundeetatik askeago izatea eta hori egin dezakete eurogunetik irten barik.
Herrialde bakoitzak bere bidetik eta modutik ordainduko luke. Gainera, Mosler bonoak herrialde bakoitzak jaulki ahalko ditu, hortaz oso arin bideratu daitezke.”
Puerto Rico-rako eta Birjina uharte amerikarretarako, honela geratzen da afera:
“ … herrialdeari zor subiranoaren gaineko kontrola berriz bereganatzea ahalbidetuko lioke, eta AEBko erakundeetatik askeago izatea eta hori egin dezake dolar-gunetik irten barik.”
Eta (in Zergek sostengatutako bonoak: Europar zor krisirako estatu irtenbide bat):
“… Zergek sostengatutako bonoak gaur egungo gobernu bonoak bezalakoak dira, baina klausula berezi batekin: baldin eta herrialde batek bere ordainketak egiteko huts egiten badu epe-mugan -eta soilik baldin eta hori gertatzen bada-, orduan bonoak onartuko lirateke herrialde horretan zerga ordainketak egiteko. Zerga sustengatze horrek zoru absolutu bat ezarriko luke, zoru horretatik aktiboaren balioa ezin eror litekeen heinean. Horrek inbertsiogileei segurtatzen diela bonoa beti ‘diru ona’ dela, bono tasa baxuagotara eramanez, eta azken honek segurtatuz herrialde periferikoak ezin liratekeela eramango ordaintze ezera.”
Puerto Rico-rako eta Birjina uharte amerikarretarako, honela geratzen da afera:
“… eta azken honek segurtatuz Puerto Rico [edo Birjina uharte amerikarrak] ezin litzatekeela [edo liratekeela] eramango ordaintze ezera.”
Gehigarriak:
(a) Puerto Rico: irtenbiderako bideaz hitz bi
(b) Warren Mosler: zaharrak berri (2010etik 2017ra) eta Birjina uharte amerikarrak: Warren Mosler gobernadore-gai 2018rako
joseba says:
Warren Mosler joins Real Progressives to discuss Modern Monetary Theory and the Political War
https://www.youtube.com/watch?v=D_207A7GFEQ